Urte batzuk igaro dira dira dagoeneko EITB Taldean EITBNet enpresa sortu zela, bai Interneteko zerbitu instituzionalak zein komunikabide berri bat sortzeko ere, EITB24.COM alegia. Aste honetan informazio atari horrek orain arte eduki izan duen hutsune garrantzitsu bat bete izanaren albistearen berri izan dugu komunikabideen bidez, Euskal Herriko zati batetan ofiziala den frantsesezko bertsioa martxan dela hain zuzen ere. Kostata, baina azkenean egin beharrekoa egin du EITBko zuzendaritzak, euskaraz, espainieraz eta ingelesez sortutako webgunean.
Halere EITBNet-en historian badira larriak diren bi gai, LABek salatu nahi dituenak, konpontzeko bidean egon baino, zuzendaritzak estrategikotzat hartu dituenak diruditenak: benetako egitura falta eta prekarietatea.
EITBNet berezko egiturarik gabe sortu zen. EITBtik bertatik hartutako arduradun batzuk dira batez ere bertako egitura, eta gainontzeko lana azpikontratek egiten dituzte. EITBko Zuzendari Nagusiak berak Gasteizko Parlamentuari emandako datuen arabera, 7 dira plantilako langileak –arduradunak- eta 40 bat azpikontratatuak. Berezko egiturarik ez beraz. Ortuzarrek berak bai Parlamentuari eta aurrrekontuetan onartu zuen bezala, 2006rako 20 lanposturako deialdia egiteko asmoa zuen. 2007a amaitzear dagoenean horren zantzurik ez. Ez da antzematen egitura egonkorra, kalitatezkoa eta publikoa emateko asmorik dagoenik.
Eta kalitateaz aritzen garenean gu ez gara aritzen marketing parametroetaz, zerbitzuaren kalitateaz ordea. Nekez manten baitaiteke kalitatea zerbitzua egituraren faltaz gain prekarietatean oinarritzen badugu. Irailean LABen eskuetara iritsi zen Lanbideren lan eskaintza bat. Hau irakur daiteke bertan:
Nombre o razón social: EUSKAL IRRATI TELEBISTA
Descripción del puesto: Elaboración y traducción de contenidos multimedia en francés.
Requisitos imprescindibles: Licenciatura en periodismo o filología francesa, dominio de euskera y francés y conocimientos de ofimática.
Salario mensual bruto: ENTRE 1.143 y 1.286euros
Beno ba, EUSKAL IRRATI TELEBISTA ente publikoan ez dago kazetari lanposturik, eta EITBNeten egitura falta kontutan edukita, hau da, langile ordezkaririk ere ez, EITB24.COM aurrera eramateko lan harremanak ez daude arauturik. Kazetarien ordutegi eta txanda malgutasunari halako soldata farregarria. Datu bat: ETBn lanean hasten den kazetariaren soldata gordina 2.022€koa da. Ez dauzkagun beste datu pare bat: zenbat kostatu duen Bilboko EITBren egoitza berria, eta EITB24.COMen frantsesezko bertsioaren aurkezpena bera, xumea izanik ere.
ETB eta EIn diharduen LABek ezinbestekotzat du EITBNet-ek ere berezko egitura edukitzea, bai eta lan harremanak arautuak edukitzea ere. Bitartean bertan lan egiten duten langileen lan baldintzak duinak izan behar dira, EITBko gainontzeko langileen parekoak bederen.