ENEKOren heriotzaren harira:
Idatzi honen bitartez eskerrak eman nahi dizkizuegu Eneko Sansinenea lankidearen heriotza dela eta guregana hurbildu zaretenoi. Lerro hauen bitartez bere laneko ibilbide osoan, baina batez ere EUSKO IRRATIAren hastapenetan, egin zuen ekarpena aitortu nahi diogu eta LAB-eko kide garen neurrian, baita sekzio sindikala martxan jartzeko egin zuen lana ere. Gauza jakina da Eneko-k Euskal Herriarekiko konpromiso irmoa izan zuela beti eta lanean ere bere bizkar gain hartu zituela aitortu ez zitzaizkion ardurak.
Irratian gertutik bizitzea tokatu zaizkigun gainerako heriotzen kasuan bezala, oraingoan ere bizitza ez da justua izan. Hori ere esan nahi dugu.
Martxelo Otamendi: Non daude aurikularrak, Eneko?
Martxelo Otamendi: Non daude aurikularrak, Eneko?
Despeditzeko aukera eduki gabe joan da Eneko Sansinenea Euskadi Irratiko konexioetako teknikari nekaezina, urpekari aparta eta gure herriarekin konprometitua garairik gogorrenetan. Harrobi zuhurra kazetariontzat. Azkenean, ez zenigun argitu duela lau hamarkada zer egiten erakutsi zenion Martin McGuinnessi Gros auzoko ezkutuko pisu hartan.
Handik urte askotara egindako bisita politiko batean, zure garaiko bisita ez zen politikoa izan, McGuinnessek Donostiako badian arrantza egin nahi zuela esan zigun. Jonpa Albisuk, nork bestela?, lortu zion txalupa. Eman, Eneko, eskumuinak beste bi artista horiei, asmatuko duzu eta non topatu.
https://www.berria.eus/paperekoa/1904/021/003/2020-09-22/non-daude-aurik...
BERRIA: Eneko Sansinenea, «Maisu» irrati frekuentzietan