Espainiar gobernuak Euskal Telebistaren seinalea Nafarroan heda ez dadin hartutako neurri berriaren aurrean Langile Batzordeak kontzentrazioa deitzea erabaki du.
Maiatzaren 6 ostiralean 11:30etan Bilboko egoitzaren aurrean
EITBko langile guztiok gonbidatuta zaudete «Euskal Telebista Euskal Herri osoan» lelopean egingo den kontzentrazioan parte hartzera, baita dagoeneko change.org-n antolatu den sinadura bilketan zure babesa emateko ere.
Hemen duzue gaiaren inguruko zehaztasun gehiago:
-
EITB.EUS: ETBk eten egin ditu emanaldiak Nafarroan
-
BERRIA: EITBk ostegunean itzaliko du ETBren seinalea Nafarroan
- GARA: ETB dejará de emitirse en Nafarroa debido a las sanciones ministeriales
-
GARA: Claves del conflicto de EiTB en Nafarroa
-
BERRIA: Informazio okerra eman zion UPNren gobernuak Espainiari, ETBren seinalea mozteko
-
BERRIA: ETB Nafarroan: legeek, diruak eta obsesioek baldintzatutako auzia
-
GARA: El protocolo de intenciones de Lakua e Iruñea prevé reemitir ETB
Zaldieroa BERRIAn
ARGIA
Langile batzordearen oharra
ETBren seinalea Nafarroan oztopatzearen aurrean Langile Batzordeak kontzentrazioa deitzen du ostirala 6an, 11:30etan Bilboko egoitzan
ETBren emisioa Nafarroan ixteko Espainiako Gobernuak hartutako erabakia Nafarroako gizartearen zati handi baten kontrakoa da dudarik gabe. Herrialde honetan, euskal kultura baztertzea du helburu eta EAE eta Nafarroaren arteko harremanak sakontzeko bidean jarritako harri handi bat da. Hego Euskal Herria deseuztea du xede, Gobernu Espainiarraren benetako eta funtsezko asmoa zentralismoa indartzea baita. Nafarroako emisio digitala eteteak, gainera, hainbat langile utziko ditu lanik gabe.
Gobernu Espainiarraren jarrera salatzen dugu, Euskal Telebistaren langile batzordeak “Euskal Telebista Euskal Herri osoan” nahi dugulako.
Euskal Telebistako Langile Batzordea
2016ko maiatzaren 5ean