Negoziazio kolektiboaren eskubidearen ukapena, murrizketak jestoreen sistema eta alderdikeria izan dira lau urteotako arazo nabarmenenak, eta LABek borroka molde eta aliantza ezberdinak sustatu ditu arazoei aurre egin eta proposamenak egiterakoan.
Dagoeneko lau urte igaro dira EITBn azken hauteskunde sindikalak egin zirenetik (Radio Euskadi eta EITBNETekoak urte ezberdinetan izan ziren), eta hemen duzue LABek egiten duen balantzea. Indarraldi bakoitzean gai potoloren bat egon izan da esku-artean, eta azken lau urteak ere oso zurrunbilotsuak izan dira, faktore ugariei aurre egin behar izan diegularik: kolore ezberdinetako zuzendaritzak, lan erreformak, dekretazoak, murrizketak... eta 2010era arte ezagutzen genuen negoziazio kolektiboaren ereduaren desagerpena.
Erronka berriak ditugu aurrean, eta datozen asteetan hurrengo lau urteetarako LABen konpromisoak zehaztuta itzuliko gara zuengana. Hona hemen beraz azken lau urteetako balantzearen laburpen bat. Amaieran informazio gehiago sakontzeko loturak aurkituko dituzu, eta irudian klik egin ezkero txostena PDF formatuan jaitsi ahal izango duzu.
Eranskina | Tamaina |
---|---|
Hauteskunde sindikalak EITBn (lau urteko balantzea) - Txostena PDFn | 1.49 MB |
Negoziazio Kolektiboaren eskubidea ukatzen zaigu
Arestian aipatu bezala, 2010era arte ezagutu genuen negoziazio kolektiboaren eredua desagertu da. Madrilek, Lakuak eta Zuzendaritzak joko arau guztiak hautsi dituzte murrizketen inposizioen bidez. Eta ez zaigu balio “goitik dator” bezalako aitzakiak entzutea, izan ere duela lau urteko soldata murrizketa enpresa publikoetan PSEren Jaurlaritzak agindu zuen, Madrilek baztertu zuenean; eta ultraaktibitatea urratu nahi izan zuena zuzendaritza hau izan zen, inork halakora behartu gabe. Gogora dezagun gainera oraingo zuzendaritzako kide berberak direla gutxienez azken sei urteetan negoziazio mahaietan egon direnak.
Gero eta nabariagoa da Lakuako Mahai Orokorraren eragina EITBko sozietateetako lan hitzarmenen negoziazioetan. Negoziazio marjen eskasa gelditzen zaigu batetik sektore publikoari inposatzen zaizkion murrizketengatik, eta bestetik zuzenbide laboralean ere indarrean diren erreformengatik. Eraso bikoitza pairatzen dugu EITBn, eta ezin zaizkie aurre egin soilik mahai baten inguruan, mobilizazioak ezinbestekoak dira. Hala egin dugu jakina, eta maila ezberdinetan, mobilizazioetatik greba orokorretaraino.
LABen negoziazio kolektiborako hiru ardatzak enplegua, lan baldintzak hobetzea eta zerbitzu publikoen eredua dira, EITBn ere ditugunak hain zuzen ere. Erreforma ezberdinei aurre eginez dagoeneko ultraaktibitatearen onarpena eta hitzarmenak errespetatzea lortu dugu, baina badira oraindik konpondu gabeko erasoak (soldata murrizketak, bajak...), eta etorriko direnak (mutualitateak...). Enpleguaren defentsa irmoa egin du beti LABek hitzarmenen plataformetan lehentasuna aspaldian plantilla estrukturalean jarria baitugu. Ereduaz hurrengo puntu batean arituko gara.
Batzorde ezberdinetan aktibo izan da LAB
Negoziazio kolektiboaz gain bestelako zereginak daude langile batzordean, eta sindikatuok konpromiso maila ezberdinekin bestelako komisioetan parte hartzen dugu: Lan Osasuna, Kontratak, Prestakuntza, Lanpostu Deialdiak, eta azken urteotan sortu berri diren Aukera Berdintasuna eta Euskara batzordeak. Azken negoziazio kolektiboetan LABen ekimenez onartu ziren azken bi hauetaz aipamentxo pare bat egingo dugu.
Euskara batzordeen helburua EITBko sozietate guztietan, errealitate ezberdinei egokituta euskararen erabilera sustatzea eta bermatzea da, garrantzitsua bada ere, prestakuntza soilatik harago. Horretarako talde sustatzaileen sorrera berebiziko garrantzia du, jatorri sindikal zein politikoek baldintzatu gabe, EITBn dauden euskalzaleak bildu eta lan egiteko guneak osatu gabe daude, eta konpromiso horrekin zorretan gaude. EITBren euskara plana, bera bakarrik ezeren bermea ez bada ere, tresna interesgarria bada ere aipatu ditugun helburuei begira.
Aukera Berdintasun batzordearekin kritikoagoak gara, zuzendaritzak ez dituelako langileen ordezkariak aintzakotzat hartzen eta praktikan sindikatuon parte hartzea soilik ekarpenak egitera mugatzen baitu. Talde osoarentzat batzorde bakarra dago, eta zuzendaritza eta langileon parte hartze desorekatuarekin eta erabakiak hartzeko moduarekin ez gatoz bat. Eskatu izan dugun berdintasun teknikaria ere, zuzendaritzatik independientea, ez da kontratatu nahi. EITBko lantoki bakoitzeko batzorde bana ezinbestekoa da, bai eta erabakiak era paritarioan hartzea ere.
Kontratazioa asko jaitsi da urteotan
Hurrengo txosten monografiko batean sakonduko dugunez, soilik aipamen edota zehaztasunen bat egingo dugu:
· Aurrekontuetan EITBko batez besteko plantillari eutsi egiten zaio.
· Azken urteetako LPDak direla eta hainbat lanpostu ebentual finko bilakatu direla.
· ETB-Miramonen ebentualitateak gorabehera handiena pairatu zuela VILAU-Juan Diegoren auzia dela eta; 700 mila euroen zuloak zuzenean eragin zuen Miramongo programazio eta kontratazioan.
· PSEk txosten kezkagarria prestatu zuen, zeinaren arabera Miramongo produkzio zentroa bera kolokan jartzen zen.
· Irratietako ebentualitatea eta plantilla estrukturala oso baldintzatuta egon dira kontratu merkantilen irregulartasunagatik.
· EITBko kontratetako langileen lan baldintzak ere asko okertu dira, eta egoera larriak sortu dira, EEE-EREak edota itxierak ezarri direnean (M4F, VILAU, EXPRESSIVE, Navarra Directo, Garbialdi...)
Zuzendari Nagusiak kargu hartu berritan dagoeneko onartu zuen “plantilla finkoari eutsiko diogula (...) eta ebentualek eta kontratek gaizki pasatuko dutela zoritxarrez”. Arestian esan bezala, Jaurlaritzaren irizpideak txintxo betez kontratazioa asko murriztu da, tauletan ikus daitekeen bezala. Ebentualitatearen gazi-gozoak, honezkero zorionez ETBn eta EIn lan poltsak finkatu dira; kontran, eta kontratazioaren jaitsiera jada larria izanik, ETBn oraindik ere irregulartasunak ematen direla hainbat departamendutan, eta prekarietatea ere gora doa. Kontratuetan bidegabekeriaren bat antzeman edo sumatu ezkero (lan txanden arteko atsedenak, lanaldi luzeegiak...) lehenbailehen ordezkari sindikalen batengana jotzera animatzen zaituztegu.
Jestoreen sistema iluna botatzea lortuko dugu
Gai zahar honi dagoeneko ustel usaina dario. Gogoratu besterik ez dugu azken lau urte eta gehiagotan salatu izan dugun gaiaren ibilbidea: 2010eko hauteskunde sindikaletan salaketa jarri zuen LABek; ondoren Lan Ikuskaritzara jo genuen; Administrazio Kontseiluko LABeko eta EHBILDUko kideekin elkarlanean ere egoerari buelta ematen saiatzen gabiltza; Gasteizko parlamentuan ere informazio eske ugari; Herri Kontuen Euskal Epaitegiak ere salatu egin du egoera... Ortuzarrek sortu zuen jestoreen sistema ilun eta ez objektiboa bertan behera gelditzea da gure helburua.
Informazioa lortzea oso zaila da, eta egoera onartezina da EITB bezalako enpresa publiko batean, are okerrago zaindu behar omen dituen bere sorreraren printzipioei erreparatu ezkero. Hain zuzen ere parlamentuak aho batez onartu zuen ekainaren 1etik zuzendari, arduradun eta jestore kargu guztien datuak webgunean publiko egiteko... eta gaur egun oraindik ez du agindua bete Zuzendaritzak.
Esan bezala, sistema Andoni Ortuzarrek sortu zuen, baina bere horretan mantendu izan da zuzendaritza ezberdinekin. Alberto Surioren taldeak sistemarekin amaitzeko konpromisoa hartu, eta kontrakoa egin zuen, organigrama bere nahietara egokituz. Larriagoa izan daiteke Maite Iturbek hartutako idatzizko konpromisoa, hain zuzen ere jestoreak euren postuan mantentzekoa bera Zuzendari Nagusia den bitartean.
Ez dugu inondik inora esaten jestore guztiak sistemarekin bat datozenik, are gutxiago halako onurak jasotzen dituztenik lan hitzarmenetik kanpo egonik. Bai ordea:
Informazioa lortzea oso zaila da, baina gu egoskorrak gara. Hainbat datu lortu dugu dagoeneko, eta horretan jarraituko dugu epaitegietan amaitu arte. Hona datu batzuk, dagoeneko publikoki salatu ditugunak:
EITB alderdikeriaz erabiltzen jarraitzen da
Gori-gorian dago azken egunotan EITBren erabilera partidistaren gaia. Eta ez da azken asteotako perretxikoa, bere sorreratik bertatik LABek salatu izan duena baizik, ia etengabe gainera. Zuzendaritza batekin zein bestearekin Euskal Herriak behar duen komunikabide publiko plural eta euskaldunatik urrun jarraitzen du EITB:
Halere ez dira arazo bakarrak, EITB PSE-PPren agindupean zegoenean 2011n, LABen Ipar Hegoa fundazioak argitaratu zuen azterketa hirukoitzean (lurraldetasuna, lan mundua eta emakumea) ondorioztatu zen bezala. Urkulluren gobernuaren garaian ez dugu azterketarik egin, baina oso nabarmena da zuzendu baino okerrera jo duela: erabilera partidista itzela, ezker abertzalearen, sindikatuon eta herri mugimenduen bazterkeria...
Berriki “Zentsurio” izendatu zutenek egungo Zuzendari Nagusiaren dimisioa eskatu dute, alderdikeria euren sartaginera ere eramateko. Hor gure ikuspuntua aurreratu genuen eta gehiago zehaztu beharko da, baina argi duguna da egoera errotik aldatu behar dela, albistegien antolakuntzan eta arduretan. Autozentsura eta zentsura sotilagoek indarrean jarraitzen dute.
LABeko kideok lanean aritu gara etengabe salaketak egiteaz gain egoerari buelta emateko saiakeretan, barrutik zein kanpotik. PSE-PPren ereduak kezkatutik, hainbat eragilekin sortutako gogoeta talde batean parte aktiboa izan genuen, eta ondorio eta aldarrikapen batzuk argitaratu genituen. Urteetan borrokatutako erredakzio estatutua eta erredakzio kontseilua ere lortu da, eta hor egon gara ere ekimena babesten eta parte hartzen genuen eremuetan bultzatzen. Parlamentuan ematen zen egoera antidemokratikoa gaindituta, eragiteko aukerak ireki egin zaizkigu, baita ondorioz ere administrazio kontseiluan ere gauzak aldatzen jarraitzeko. Azken hileotan ikusi ahal izan dugun bezala hainbat herri eragilek (Etxerat, UEMA, Mugimendu Feminista...) behartuta aldaketak lortu dira.
Borroka molde guztiak dira beharrezkoak
LAB borroka molde guztiak erabiltzeko prest dago, eta dagoeneko aipatu ditugu erabilitako batzuk. Lan instituzionala eta epaitegi ezberdinetan bai, baina akordioak lortzeko eta batez ere defendatzeko eta bermatzeko tresna garrantzitsua langile borroka eta mobilizazioak dira, frogatua gelditu den bezala. Alferrik da akordio on bat lortzea edozein mailatan, gero zuzendaritzak edo gobernuak alde bakarrez haustea erabakitzen badu eta besoak gurutzatuta gelditzen bagara. Ezin gara delegazionismoan lotan gelditu, eta langileok aktibatu beharra daukagu. Greba, lanuzte eta mobilizazioetan erantzun paregabeak eman ditugu EITBko langileok, eta egon daitezkeen parte-hartze gabeziak gainditu behar ditugu.
Plano ezberdinetan landutako gaiak aipatuko ditugu orain laburrean, eta baten batean sakondu nahi izan ezkero bertsio elektronikoan loturei ematea besterik ez duzue, edo bestela ere zuzenean LABeko delegatuei galdetu.
Epaitegietan edota Lan Ikuskaritzan landutakoak ez dira gutxi izan. Deigarria da datorren urterako aurrekontuetan EITBk aholkularitza juridikorako gastua bikoiztuta jasotzea. Garbi dago eskubideak urratzen sakatzeko asmoa dagoela nonbait. Hona LABek kudeatutako gai nagusiak dituzue.
Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren (HKEE) txostenak aipatu beharrean gaude. Eragin juridikorik ez duen “Epaitegi” honek LABek ere salatu izan dituen irregulartasunak onartu izan ditu: Jestoreak, lan poltsak, esleipenak, kontratu merkantilak... eta urtero txosten bakoitzean agertzen diren arazoak errepikatzen dira. Nahiz eta alegazioen ondoren txostenak arazoan tematu, zuzendaritzaren alegazioak ere berdinak: “iaz genioen bezala...” Hau da, “berdin zait zer dioen txostenak, ezertarako behartzen ez nauelako”. HKEEk ez du fundamentu handirik, baina sikiera arrazoia ematen digu, eta gaur egun ez da gutxi.
Arlo instituzionalean aipatu beharra dago apartheid politikoaren ondorio bat gainditu izana, eta Gasteizko Parlamentuan Ezker Abertzalea egoera normalizatuan egon ahal izateak bidea zabaldu egin duela. Bazterkeria horren ondorioa pairatu behar izan dugu ia lau urteetan, PSE-PPk Jaurlaritza eta EITB era antidemoratikoan eskuratu zutenean. Halere beti eduki dugu komunikazio ildo bat irekita bai talde parlamentarioren batekin (EHAK, Aralar, EA...) etaAdministrazio Kontseiluko beren ordezkariekin. Administrazio Kontseiluaren osaketa eta aukeratzeko moduarekin kritikoak izanik, aipatu eta txalotu beharra dugu azkenean kontseilu horretan EHBILDUko kideez gain LABek proposatutako ordezkari bat egotea. Izan ere EITBko bigarren indarra izanik gure aurretik ELAk izendatutakoaz gain UGTk eta CCOOk proposatutako ordezkari bana pasatu dira aurreko 12 urteetan. Hortik eragiteko aukera badago, eta Ortuzarren EAJk zailago du bere asmoak besterik gabe inposatzea.
Parlamentuko kontrol batzordean dauden eta egon diren bidelagunen bidez hainbat ekimen edota, jasaten dugun ilunkeria gainditzeko, informazio eskaera bideratu ahal izan dugu, nabarmentzeko: EITBNET, jestoreak, VILAU, Euskadi Movie... 2010ean sortutako ponentzian ere parte hartu genuen. EITBren aurrekontuei, programa-kontrato eta ildo estrategikoei jarraipen eta kontrol zuzenagoa egiteko aukera eduki du LABek, bere eginbeharretarako garrantzitsua dena. Lerro hauetatik eskerrak eman nahi dizkiegu HB, EH, EHAK, Aralar, EA eta EHBILDUko parlamentuko eta Administrazio Kontseiluko bidelagunei.
Eta esan bezala, langileon babesa, mobilizazio eta borrokarik gabe aurreko guztia alferrik. LAB-EITBren webgunean guztiak jasota daude, eta hona hemen zerrendatuta azken lau urteotan egindako mobilizazio nagusiak, LABek bere aldetik zein unean uneko aliantza puntual zein estrategikoarekin egindakoak:
Mobilizazioak:
Greba orokorrak:
Bestelako mobilizazioak, LAB zein Gehiengo Sindikalarekin
Laister datozen urteotako programa aurkeztuko dugu
Lau urteetan egindakoa, ikusten dena eta ikusten ez dena, orri hauetan jasotzea ez da batere erraza, ezinezkoa hobe esanda. Baina zalantzarik ez lan eskerga egin dugula, eta egiten jarraitzeko asmoa dugula. Urtarrilean hauteskunde sindikalak izango dira, eta datozen urteetarako erronkak eta hauek aurrera eramango dituzten lan taldeak aurkeztuko ditugu. Hau balantze txiki bat baino ez da izan.
Gora doan LAB sindikatuarekin bat egitera animatu nahi zaitugu parte izan zaitezen. Zure ekarpenekin, kritikekin, babesarekin, mobilizazioarekin, afiliazioarekin... Eta hau irakurritakoan zerbait ezezagun egin bazaizu egunean eta zuzenean informatuta egoteko aukera eskaintzen dizugu. Izan ere EITBko langileontzako posta zerrendaren bidez informazioak sortu ahala banatu egiten ditugu, bai batzordeenak zein EITBri eragiten dieten kanpokoak ere. Sare sozialetan ere aurki gaitzakezu, webgunean, twitter, facebook...
Lotura batzuk
Hona hemen hainbat informazio sakonago aztertzeko lotura batzuk besterik gabe. Askoz ere gehiago sakondu ahal izango duzu webgune honetan bertan nabigatzen, edota LAB sindikatuaren webgunean ere:
LABek EITBko Estrategia Zuzendari ohiaren aurka jarritako kereila kriminalak aurrera jarraitzen du
EITB confirma que el ente público fue avalista de sociedades de las que no tenía participación
Soldata murrizketen epaiak
M30ean ETBk greba eskubidea urratu zuela dio Lan Ikuskaritzak (aldaketa)
Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren arabera EITBk kontratazioetan legea urratzen jarraitzen du
ETBk hil edo erretiratu diren langileen postu kopurua bete behar du, Epaitegi Nagusiaren aginduz
Jestoreak:
EITBk organigrama soilik makilatu eta adiskidekeriaz kontratatzen jarraitzen du
EITBko kudeatzaile egiturari buruzko gogoeta
Parlamentua: EITBko kontrol batzordea - LABen agerraldia (101224)
Zuzendaritzaren adierazpenak:
Maite Iturbe en El Correo: «Mantendremos la plantilla fija de EiTB; los eventuales...»
Iturbe enmarca los despidos de Radio Vitoria en la «gestión diaria»
Gogoeta taldearen ondorioak: A.IRIBAR, I.MURUA, B.NARBAIZA: «EITB beste hogeita hamar urterako»
Informazio politika:
IPAR HEGOAren azterketa
EITBko albistegien azterketa - 3. Informazio sozioekonomikoaren tratera
EITBko albistegien azterketa - 2. Generoaren tratera
EITBko albistegien azterketa - 1. Lurraldetasunaren tratera
EHBILDU: EAJ EiTB erabiltzen ari da bere interes alderdikoiak babesteko eta EH Bilduren jarduera zokoratu eta desitxuratzeko
ETBko Langile Batzordea Gasteizko parlamentuak onartutako ez-legezko proposamen zentsuratzaileaz (Surio 110316)
Askegunea: EITBko LABek Donostiako Askegunearen inguruan Ertzantza eta ETBren jokabideak salatu nahi du
Jóvenes independentistas demandan a EITB el cese de la criminalización a la que los somete
Hedabideen jarrera salatu eta Eitb-ko zuzendaritzari bilkura eskatu dio Etxerat elkarteak
Zentsura: Oraindik ere, zentsura ETBn. 130412
EiTBren adierazpena galderarik gabeko kazetaritzaren inguruan
Estilo Liburua: El libro de estilo de EITB vuelve a quedar pendiente de una nueva revisión
Estatutua: EITBko langileek erredakzio estatutua onartu dute.
Lurraldetasuna:
EITBren digitalizazioa eskatu du Nafarroako Parlamentuak (Antena, hitzarmenak, ETB3...)
Nota de prensa de la plantilla: EITB fulmina NAVARRA DIRECTO
Ipar Euskal Herriko albistegi berezia eskatu diote EEP eta EITBri
El mapa del tiempo, con acuerdo PNV-EH Bildu
Galder Gonzalez ETB2ko arratsaldeko saiotik bota dute euskal presoen aldeko elastikoa
ETBko LABek «Arratsaldero» programan emandako zentsura kasua salatzen du.
EiTB : la décision de fermeture du site francophone pourrait être à nouveau analysée
AboutBC: Inaceptable. Se ha cerrado EITB.COM en inglés sin una explicación
...
...