LABek Euskal Telebistako albistegietako hainbat aurkezleren kontratazioetan iruzurra antzeman eta salaketa jarri zuen urrian Lan Ikuskaritzan. Kontua da kasu hauetan lan hitzarmenak jasotzen duen erredaktore posturako lan kontratua arrunta egin ordez artista kontratua egin izan diela zuzendaritzak. Ikuskaritzaren agindua albistegietako aurkezleez gain meteorologoei ere lan kontratu mugagabe arrunta egitea izan da. Agindua maiatzaren 31 baino lehenago beteta egon beharko du.
Irregulartasun hauek ez dira berriak, eta LAB urteak daramatza salatzen. Aste honetan bertan Herri Kontuen Euskal Epaitegiak beste txosten bat atera du, bertan kontratazioetan ematen diren irregulartasunak eta iluntasunak salatzen direla. Txostena zuzendaritzan Alberto Surio zegoen 2012 urteari dagokion azterketa bada ere, bertan salatzen diren kontuak Andoni Ortuzarren agintaldian sortuak ziren, eta gaur egun ere konpondu gabe jarraitzen dute. Hau da, Euskal Telebistan eta EITBNETen behin behineko kontratazioak egiteko ez dago lan poltsa gardenik. Bestetik, bigarren mailako zuzendaritza taldeko kideak kontratatzeko garaian 51 kideri kontratu mugagabea egin zaie deialdi publikorik gainditu izan gabe, eta esan bezala egoerak bere horretan dirau eta hitz hutsalez gain zuzendaritzari ez zaio egoera konpontzeko asmorik igertzen. Jestoreen sistema hori salatu izan du LABek behin eta berriz, aipatu irregulartasunez gain kostean eta kudeaketan ilunkeria, eta objektibotasun falta erabatekoa delako.
Euskal Herrian, 2014ko martxoaren 27an
Inspección de Trabajo requiere a ETB que contrate...
Inspección de Trabajo requiere a ETB que contrate mediante relación laboral ordinaria de carácter indefinido a trabajadores y trabajadoras presentadoras de informativos y meteorólogas
LAB presentó en octubre ante Inspección de Trabajo una denuncia tras haber detectado fraude en las contrataciones de varias personas presentadoras de los informativos de Euskal Telebista. La cuestión es que en lugar de hacer un contrato laboral ordinario de redactor o redactora tal como recoge el convenio para estos casos, la Dirección les ha venido haciendo contratos de artista. El requerimiento de Inspección «que se proceda a la modificación del encuadramiento de los trabajadores que prestan servicios como presentadores de informativos y meteorólogos vinculados mediante relación laboral de carácter especial de artistas en espectáculos públicos, a relación laboral ordinaria de carácter indefinido». Se deberá cumplir antes del 31 de mayo.
Este tipo de irregularidades no son nuevas, y LAB lleva años denunciándolas. Esta misma semana el Tribunal Vasco de Cuentas Públicas ha publicado un nuevo informe, en el que se denuncian irregularidades y oscurantismo en las contrataciones. Si bien el informe corresponde al año 2012 en el que dirigía el Ente Alberto Surio, los problemas ya surgieron con Andoni Ortuzar al mando, y hoy en día siguen sin solucionarse. Es decir, que tanto en Euskal Telebista como en EITBNET no existe una bolsa de trabajo transparente para realizar las contrataciones temporales. Por otro lado, se ha realizado contratación a 51 miembros del personal directivo de segundo nivel de carácter indefinido sin haber superado concurso público, y como ya hemos comentado, la situación persiste y a la Dirección no se le intuye ninguna intención de arreglar la situación más allá de palabras huecas. Ese sistema de gestores lo ha venido denunciando LAB una y otra vez, ya que supone además de las irregularidades mencionadas una opacidad en el coste y la gestión del sistema, y una total falta de objetividad.
HKEE-TVCP txostena: EITB 2012
http://www.tvcp.org/e2014.htm
BERRIA: EITBko goi karguen ia erdiak «gaitasun» printzipioa...
EITBko goi karguen ia erdiak «gaitasun» printzipioa bete gabe izendatu dituzte
Herri Kontuen Euskal Epaitegiak EITBko 2012ko kontuak aztertu ditu, eta hainbat irregulartasun aurkitu
Alberto Surio zen hedabide publikoko zuzendari nagusia 2012an. Urte horretan, erakundetik kanpo kontratatutako hiru pertsonak bete zituzten zuzendaritzako karguak. EITBko sorrera legeak aurreikusitako «profesionaltasun» irizpidea baliatuta hartu zituzten hiru kide horiek. Txostenak dioenez, hiru lagun horiek ez zuten aldez aurretik kontratu loturarik hedabidearekin. Halere, lan kontratu finkoak egin zitzaizkien «merezimendu eta gaitasun printzipioak batere bete gabe».
Egoera ez da arrotza EITBn. Askotan hartu dituzte zuzendaritzarako postuetarako hedabide publikoan sekula lan egin ez dutenak. 2012. urtearen aurretik EITBrekin harreman zuzenik ez zuten beste 51 lagun hartu zituzten zuzendaritza kide gisa. Ez zuten lotura kontraturik erakundearekin, eta lehiaketa publikorik egin gabe hartu zituzten, «merezimendu gaitasun eta printzipioak» bete gabe izendatuz. Gainontzeko 63 zuzendaritzako kideak 2012. urte aurretik kontratatu zituzten. Horiek EITBko langile finkoak ziren, eta «izendapen askearen prozedura» baliatuta eskuratu zuten lanpostua.
Aldi baterako lan poltsa
Epaitegiak, bestalde, nabarmendu du 2012an EITB eta haren menpeko enpresetarako aldi baterako lanaldirako postuak betetzeko lehenagotik zegoen lan poltsa erabili zutela. Lan poltsa horrek, ordea, ez zituen betetzen legeak bermatzen duen «merezimendu eta gaitasun» printzipioak. Halere, txostenak dioenez, lanpostu horien %95 orain lau urte abiatutako enplegu eskaintza publikoarekin bete zituzten.
Zuzendaritzako kideen soldatari buruz, epaitegiak ohartarazi du ez dagoela irizpiderik soldata horiek ezartzeko. Zuzendaritzak erabakitzen du, beraz, kide bakoitzak zer jasoko duen. Horregatik, aholkatu du postu bakoitzaren ezaugarriak zehaztea, ardura, betebeharrak eta bestelako irizpideak kontuan hartuta.
Aipatu salbuespenak kenduta, epaitegiak ontzat jo ditu 2012. urteko ekitaldiko kontuak, eta, oro har, adierazi du EITBk legea bete duela.
2012ko aurrekontuen aldeko iritzia plazaratu du epaitegiak. «Kontuek adierazten dute finantza egoeraren, ekitaldiko eragiketen emaitzen, ondarearen aldaketen eta dagozkion esku diruzko fluxuen irudi fidela». Halere, bi irregulartasun azaleratu ditu. Batetik, aurrekontu muga gainditu izana, 293.242 euro, batez ere «euskal zinemarekiko konpromisoei aurre egiteko». Bestetik, 2012an, legezko epea gaindituta, hornitzaileei egindako ordainketen zenbatekoa 29,5 milioi eurokoa izan da; guztira ordaindutakoaren %25,25. Gainera, 2012ko abenduaren 31n, taldeko hornitzaileei 483.647 euro ordaintzeke zeuden, eta legeak horretarako finkatutako 75 eguneko epea gainditua zuen.
BERRIA 2014.3.27