Hemen zaude

Zuzendaritzak ETBn berriro piztu du sua. Langile batzarrak eta kontzentrazioak.

Duela aste batzuk lan hitzarmenaren errespetua bermatzeko mobilizazio dinamika baten ondoren ETBko langile batzordea zuzendaritzarekin akordiora iritsi zen, ultraaktibitatearen printzipioa bermatzeko sinadura batekin. Berme horren ondorioz bi aldeek lan hitzarmena negoziatzeko konpromisoa hartu zuten, eta hain zuzen pasa den 21ean lehen bilera egin zen.

Gauzak horrela, hurrengo egunean zeraz ohartzen dira langileak, zuzendaritzak bere aldetik antzinagatusanagatik egunak libratzeko eskubidea kentzea erabaki duela berriro ere lan hitzarmena urratuz.

LABek honetaz guztiaz egiten duen balorazioa hau da:

  1. Langileon eskubideak bi eratara urratu dituela berriro ere: librantza egunak murriztuta lanaldia luzatuz eta era berean ordezkapenak oztopatuz, lanpostuak suntzitzeko bidean sakonduz.
  2. Zuzendaritza honekin zuen konfidantza berreskuratzeko aukerarik egon baldin bada, zakarrontzian dagoela. Zuzendaritzak neurri hau aurrera eramateko jarri dituen aitzakia legalak erabat faltsuak direla, eta bere aldetik hartutako erabakia besterik ez dela. Bezperan Batzordearekin bilduta egon delarik aipatu ere ez du egin.
  3. Zuzendaritzak halako erabaki ankerrik hartzeko arrazoiak ez ditugu ezagutzen. Kasketa, langileoi zigorra, negoziatzeko taktika berria (behar berriak baino, galdutako eskubideak) helburu ekonomikoak, euren helburuen araberako pizgarriak, ordezkapenak erabat eragoztea...
  4. Negoziazio kolektiboa fundamentuz kudeatzeko asmorik ez bagenien sumatzen, argi utzi dute ez dela hori euren helburua.
  5. Adegiren azken proposamenak entzunda, eta ETBn bertan azken urteetan hartutako akordio indibidualak kontutan edukita, bide arriskutsu horren aldeko hautua egin ote dutenaren kezka handitu egin digu. Langileoi halako tranpetan inondik ere ez erortzeko eskaera luzatzen dizuegu.

Langile Batzordeak balorazioa egin du (txertaturik), langile batzarrak egin dira Bilbon eta Miramonen, eta aho batez zera erabaki da, ostegunero kontzentrazioak egitea. Argazkietan gaur bertan bi zentroetan egindakoak (klik eginez argazki gehiago).

    

Gezurra da  zuzendaritzak komiteari jakinarazi dionik antzinatasuneko egunak negoziatzeko prest dagoela. Are gehiago, fede txarrez jokatu du. Neurri hori ezarri aurreko egunean, lan hitzarmena negoziatzeko egin zen lehenengo bileran, horren inguruko inongo aipamenik ez zuelako egin.

Erabaki horrekin zuzendaritzak apurtu egin du hasi berria den negoziazioa.

Langile batzordeak inondik inora ez du onartuko lan hitzarmenean adostuta dauden antzinatasun egunok negoziatzea, egun horiek galtzeak kontratazio murrizketa askoz handiagoa ekarriko lukeelako.

Erantzuna behar du erabaki horrek. GAUR ASTEAZKENA aztertuko ditugu mobilizazioak langile asanbladetan.

Hor daukagu aukera gure haserrea adierazteko.

 

Urtarrilaren 29, asteazkena

Bilbo              11:30-16:30       Iurreta gela

Miramon       14:45                  Mikel Laboa gela

No es verdad que la dirección haya comunicado al comité que está dispuesta a negociar los días de antigüedad. Es más, ha actuado con mala fe ya que la víspera de adoptar esa medida, en la primera reunión para negociar el convenio, no mencionó siquiera esta cuestión.

Con esa decisión la dirección ha roto dicha negociación.

El comité nunca aceptará negociar los días de antigüedad que están reconocidos en nuestro convenio porque tendría como consecuencia una reducción de la contratación mucho mayor que la que ya sufrimos.

Esta decisión debe ser contestada. HOY miércoles celebraremos asambleas de trabajadores para  decidir qué movilizaciones vamos a realizar.

Ahí tendremos oportunidad de mostrar nuestro rechazo y nuestro enfado.

Antzinatasun egunak

Berriki libre har daitezkeen canoso deituriko egunen inguruan sortu den eztabaida dela-eta, Zuzendaritzak zera adierazi nahi du:

1.- Espainiako Gobernuak nahitaez bete beharreko lege baten bitartez erabaki zuenez, funtzionarioen eta mota guztietako elkarte eta erakunde publikoetako langileen kasuan, canoso deituriko egunak desagertu egingo dira (langileen antzinatasunarekin lotuta, libre har daitezkeen egunak). Gobernuak deuseztatze hori Estatu osorako izatea erabaki zuen.

2.- Lege-arau horren aurrean, Zuzendaritza, berriki, EiTBko langileei araudi hori gogoraraztera mugatu da, nahitaez bete beharrekoa delako, nahiz eta hitzarmen kolektiboetan aipatutako librantza-egunak agertu. Justizia-auzitegiek antzeko beste kasu batzuetan behin baino gehiagotan ebatzi duten bezala (soldaten % 5eko jaitsiera, Gabonetako aparteko ordainsaria, eta abar), Legea hitzarmen kolektiboetan adostutakoari gailentzen zaio.

Aurretik esandako guztia alde batera utzita, Zuzendaritzak enpresa-batzordeei bestelako alternatibak negoziatzeko prest dagoela adierazi die; hain zuzen ere, orain irekita dagoen hitzarmen kolektiboen negoziazio-esparruan negoziatzeko.

Dias por antiguedad

En relación al debate suscitado recientemente sobre los días de libre disposición conocidos como “canosos”, la Dirección quiere poner de manifiesto lo siguiente:

1.- El Gobierno Español, mediante Ley de obligado cumplimiento, decidió que para los funcionarios y personal de todo tipo de sociedades y entes públicos desaparecieran los días denominados “canosos” (días de libres disposición ligados a la antigüedad del trabajador). El Gobierno decidió que dicha eliminación tenía carácter básico para todo el Estado.

2.- Que, ante dicha normativa legal, la Dirección se ha limitado recientemente a recordar a los trabajadores de EITB la existencia de dicha normativa, de obligado cumplimiento, a pesar de que los convenios colectivos contemplaran dichos días de libranza. Como reiteradamente han declarado los Tribunales de Justicia con ocasión de otros supuestos similares (descuento salarial del 5%, paga extra de Navidad, etc….), la Ley debe aplicarse por encima de lo pactado en los convenios colectivos.

A pesar de todo lo anterior, la Dirección ha comunicado a los comités de empresa su disposición a negociar otras alternativas, en el marco del proceso de negociación de los convenios colectivos actualmente abierto.