EITBko LABek M4Fko langileek egindako borroka gogorra, irudimentsua eta eredugarria txalotu eta akordioa lortu izanagatik zorionak eman nahi die. Langileen beheko oharrean akordioaren xehetasunak eta euren balorazioa dago.
EITBNETen sorreratik bertatik honen kontrata den M4Fko langileak zuzenean enpresa publikoak kontratatuta egon behar zuten zalantzarik gabe. Andoni Ortuzarren garaiko EITBko Zuzendaritzaren eta kudeatzaile zen Juan Diegoren estrategiaren biktima izan dira, pertsonak baino beste edozein bulego tresna bezala tratatuak izan baitira. Lan baldintza onartezinak, alferrikako gastu itzel onartezinak eman izan diren bitartean. Oraingoan ere kudeaketa txarraren ondorioak langileek ordaintzea nahi izan du EITBko zuzendaritzak, erantzukizuna gainetik kendu nahian gainera.
Berriro txalotzen eta zoriontzen ditugu #M4Fborrokan aritu direnak, eta laster lanpostu horiek EITBko egitura izango direla espero dugu. Borroka ez da amaitu, Zuzendaritzak EITBNETen proiektua bera oraindik zalantzan du eta.
LAB-EITB
Hemen dituzue M4Fko langileek egindako borroka luzearen hainbat pasarteetako argazki sailtxo bat. Material grafiko eta idatzizko gehiago sarean topa dezakezue:
Argazkiak - Bideoak - Twitter - Facebook - Bloga
Tourraren etapa Bilbon |
Langileak kateatuta, merke-merke salgai |
Bilboko egoitzaren aurrean, bulegoa kale gorrian |
EITBNETeko lankideek ere lanuztea, agurra eskeiniz |
Sanferminak Bilbon |
Kontzentrazioa Miramonen, EHBILDUko parlamentariek bat eginda |
Harlem Shake sonatua |
Lezamako entrenamenduan |
Lakuan ere protestan |
Eguraldi onarekin jendea hondartzetara, eguzkia bai borroka ere bai |
Hondartza eta txorizo jana Bilboko egoitzan |
Kazerolada |
Bertso eskratxe paregabea Itziar Ijalba M4Fko zuzendariaren etxe aurrean, Deustun |
BEAZ, Juan Diego zuzendari dagoen enpresa publikoaren aurrean, koloretako kapelekin |
Maite Iturbe, EITBko Zuzendari Nagusiaren etxea aurrean, Arrasaten |
Juan Diegok hitzaldia eman zuen Alondegian, hitz egiteaz gain entzun ere egin behar izan zuen |
Tourraren etaparen ostean, batukadarekin burrunba itzela |
Bilboko kaleetan hileta |
Hiletaren ondoren, M4Fko lantokian parada |
Hiletaren beste irudi bat |
Maite Iturbe parlamentura, #M4Fborrokan ere han, Eusko Irratia eta @SosRadioVitoria-ko protestekin batera |
Lau t'erdiko finalean, Miribilan |
Garbialdiko langileekin manifestazioan Miramonen |
Lehendakaria Miramarrera, langileak hara. |
Making-off kapelak |
Making-off pankarta |
M4Fko sarreran kontzentrazioa, egunerokotasuna |
EITBko erredakzioaren gainetik langileen txaloak jasotzen |
#M4Fborrokan: Lortu egin dugu, ez da kaleratzerik egongo...
Lortu egin dugu, ez da kaleratzerik egongo; greba mugagabea, bertan behera
EiTBren egoitza nagusia, Bilbon
Lortu egin dugu. Hilabete eta erdi eman dugu borrokan, eta 30 egun greba mugagabean, baina azkenean M4F/eitb.com-en kaleratzerik ez egotea lortu dugu. Akordioa astelehen arratsaldean sinatu dugu, eta oso gogorra da, gure lan baldintzek okerrera egitea ekarriko duelako, baina behintzat langile guztiak salbatu ditugu.
Ekainaren 12an, M4Fko zuzendaritzak langileen erdiak (27 pertsona) kaleratzeko, beste lauri lanaldia murrizteko eta gainerako langileei % 25 arteko soldata jaitsierak egiteko enplegu erregulazio txostena aurkeztu zuen, eta orduan borroka sutsua hasi genuen. Hasiera-hasieratik oso argi izan dugu zein zen borrokaren helburu nagusia: kaleratze bakar bat ere ez onartzea.
Negoziazioa luzea eta zaila izan da, baina azkenean akordioa lortu dugu zuzendaritzarekin: langile gehienok lanaldia erdira murriztea onartu dugu, denontzako lana egon dadin. Murrizketa horrez gain, zuzendaritzak % 15eko soldata jaitsierak egingo dizkie langile guztiei, baina 2014. urteko abendua arte enplegua mantetzeko konpromisoahartu du. Lanaldiak murrizteko ERE berri honek urtebeteko iraupena izango du.
Hori horrela, duela 30 egun abiatutako greba mugagabea bertan behera uztea erabaki dugu, asanblean. Bihar bertan, hilak 23, itzuliko gara lanera.
Garaipen hau gure borroka irmoari esker izan da posible. Izan ere, EREa EiTBtik diseinatuta eta inposatuta etorri zen, nortzuk kaleratu izen-abizenekin ere zehaztu baitzion M4Fko zuzendaritzari, eta enpresak ez zuen koma bakar bat ere negoziatu nahi. 27 pertsona kaleratu nahi zituzten, eta jarrera horretan tematu ziren.
Azkenean, EREaren aurrean eman genuen erantzun irmoak negoziatzera behartu zituen EiTB eta M4F, eta legezko negoziazio epea (30 egun) luzatzea ere proposatu ziguten, akordio bila.
Akordioa lortu badugu ere, argi utzi nahi dugu ez dugula bake soziala sinatu enpresarekin, eta, beraz, borroka egiten jarraituko dugu, lanpostuak mantentzeko eta lan baldintza duinak izateko, besteak beste. Duela hilabete eta erdi hasitako borroka ez da hemen bukatuko, eta orain borroka eredu berriak aztertu beharko ditugu. Lehen bataila baino ez da izan honakoa; gerra luzea da oraindik.
EiTBren egoitzan egindako elkarretaratze bat
M4F EiTBk eitb.com-erako ‘ad hoc’ sortutako azpikontrata da. Egun, EiTB M4Fren akzioen % 10en jabe da, eta bi kide ditu Administrazio Kontseiluan. EiTBren eta M4Fren arteko lotura erabat organikoa da, EiTBko koordinadoreek eta editoreek ematen baitizkiete eguneroko aginduak M4Fko langileei.
M4Fko langile gehienak, gainera, beste hainbat azpikontratatik pasatu dira (Lanalden, MBN, Vilau…), baina betiere eitb.com-en lanpostu berberean egonda. Hau da, EiTBk kontratatu eta mugitu ditu azpikontrata batetik bestera, batzuen poltsikoak diru publikoz betetzeko helburuarekin.
M4Fko sortzailea Juan Diego Casals EiTBko gerente ohia da. eitb.com-eko zuzendaria zenean sortu zuen enpresa, eta, horrela, ‘bere burua’ azpikontratatu zuen. Egun, inputatuta dago ‘Vilau auzian’, diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik.
eitb.com EiTBnet-en kontratu finkoa duten eta koordinadore lanak egiten dituzten 16 pertsonak eta M4Fn azpikontratatutako eta besteak beste erredaktore lanak egiten ditugun 54 pertsonak osatzen dugu.
M4Fk Eusko Jaurlaritzarenak diren eta EiTBren bitartez azpikontratatutako beste hainbat proiektu ere kudeatzen ditu, hala nola Kulturklik eta turismo ataria. eitb.com-ekin zerikusirik ez duten proiektu hauetako askok aurtengo abenduan bukatzen dute kontratua, eta luzatzen ez badute, langile horiek beste proiektu batzuetara pasatzea exijituko dugu. Ez dugu kaleratzerik onartuko, eta borrokan tinko egongo gara.
Azkenik, bihotzez eskertu nahi dugu aste luze hauetan agertu diguzuen babesa!! Eskerrik asko, bene-benetan!! Zuen babesa izan da gure kemena!!
Borrokan jarraituko dugu!! Langileok aurrera!! Borroka da bide bakarra!!
http://merendados.wordpress.com/2013/07/22/lortu-dugu-ez-da-kaleratzerik-egongo-greba-mugagabea-bertan-behera/
#M4Fborrokan: ¡Lo conseguimos! No habrá despidos; ...
¡Lo conseguimos! No habrá despidos; la huelga indefinida, desconvocada
Sede central de EITB, en Bilbao
Lo hemos conseguido. Tras mes y medio de movilizaciones y 30 días en huelga indefinida, hemos logrado que finalmente no haya ningún despido en M4F/eitb.com. El acuerdo, firmado este lunes por la tarde, es muy duro y supone una precarización extrema de nuestras condiciones laborales, pero hemos salvado a todos los trabajadores.
El pasado 12 de junio, la dirección de M4F presentó un ERE de extinción que preveía despedir a 27 personas (la mitad de la plantilla) y reducir la jornada a otras cuatro. También pretendía aprobar bajadas de sueldo de hasta el 25% para el resto de trabajadores. En ese momento iniciamos una intensa lucha con un claro objetivo: que no hubiera ni un solo despido.
La negociación ha sido muy larga y difícil, pero finalmente hemos alcanzado un acuerdo con la dirección para mantener todos los puestos de trabajo. A cambio, la mayoría de los trabajadores de M4F hemos aceptado reducirnos la jornada laboral a la mitad. Junto a esta medida, la dirección acometerá asimismo reducciones de sueldo extra del 15% a toda la plantilla, aunque se compromete a mantener los puestos de trabajo hasta diciembre de 2014. Este ERE de reducción de jornada tendrá una duración de un año.
Firmado el acuerdo, los trabajadores de M4F hemos decidido en asamblea desconvocar la huelga indefinida que iniciamos el 23 de junio, por lo que este mismo martes nos incorporaremos de nuevo a nuestros puestos de trabajo.
Esta victoria ha sido posible gracias a nuestra intensa lucha. El ERE de extinción llegó diseñado e impuesto desde EiTB, con listas de despidos incluidas, y la dirección se negó desde un principio a mover su postura ni una sola coma. La presión ejercida con nuestras movilizaciones, sin embargo, obligó a EiTB y M4F a echarse atrás, e incluso nos propusieron alargar el plazo legal de negociación del ERE (30 días) para buscar un acuerdo.
En cualquier caso, queremos enfatizar que, pese al acuerdo, no hemos firmado la paz social con la empresa, por lo que seguiremos luchando para mantener nuestros empleos y dignificar nuestras condiciones de trabajo, entre otras cuestiones. Si hasta ahora hemos apostado por la huelga indefinida y las movilizaciones diarias, ahora estudiaremos otros modelos de lucha. Hemos superado una batalla, pero todavía queda mucha guerra que librar.
Una concentración ante la sede de EiTB
M4F es una subcontrata creada ‘ad hoc’ por EiTB para eitb.com. Actualmente, EiTB posee el 10% de las acciones de M4F y dos representantes en su Consejo de Administración. La relación entre EiTB y M4F es orgánica, ya que son los editores y coordinadores de EiTB quienes organizan el trabajo diario de los trabajadores de M4F.
También hay que recordar que la mayoría de trabajadores de M4F han sido contratados por EiTB y han pasado anteriormente por otras subcontratas (Lanalden, MBN, Vilau…), pese a permanecer siempre en el mismo puesto de trabajo en eitb.com. Es decir, durante la última década, EiTB ha movido a todos los trabajadores de eitb.com de una subcontrata a otra, siguiendo oscuros intereses.
El fundador de M4F es, sin ir más lejos, el exgerente de EiTB Juan Diego Casals, quien creó la empresa cuando era director de eitb.com, es decir, subcontrató a su propia compañía. Actualmente está imputado por malversación de caudales públicos en el ‘caso Vilau’.
eitb.com está formado por 16 trabajadores con contrato fijo en EiTBnet, que realizan labores de coordinación, y 54 trabajadores subcontratados en M4F, que realizan labores de redacción, entre otras cuestiones.
M4F también gestiona otros proyectos del Gobierno Vasco subcontratados a través de EiTB, como Kulturklik y el portal de turismo. Muchos de estos proyectos ajenos a eitb.com finalizan su contrato en diciembre de este año. Si no se consigue una prórroga, exigiremos que estos trabajadores sean recolocados en otros proyectos. No toleraremos despidos.
Finalmente, queremos agradecer de corazón todo el apoyo y cariño incondicional que hemos recibido durante estas largas y difíciles semanas. Eskerrik asko a todos!!
¡Seguimos en la lucha! ¡Contra el paro, lucha obrera!
@M4Fborrokan
http://merendados.wordpress.com/2013/07/22/lo-conseguimos-no-habra-despi...