Hemen zaude

LAB komunikabide publikoaren zuzendari kudeatzaile ohiaren aurka sindikatuak jarritako kereilaren aurrean

2012ko urriaren 15ean LABeko EITBko delegatuek prentsaurrekoa egin zuten, eta bertan VILAU MEDIA S.L. enpresak eskatutako 700 mila euroko kreditu baten ondorioz EITB zorpetzera eraman zuela publikoki salatu eta epaitegietara jotzeko asmoa aurreratu zuten. LABek halaxe erabaki zuen eta ikerketarekin jarraitu zuen. Otsailaren 11n kereila dagoeneko epaitegian sartu eta atzo 26an, tramitera onartu zuen epaileak autoa idatziaren bidez. Bertan kereilatuaren deklarazioa inputatu gisa hartzea onartzen da. «...aparece como esencial, con relevancia delictiva, el hecho de la prestación del aval y los intereses que, según la querella, tiene o tenía el querellado en la sociedad privada. Pero también, según la misma, otros testigos tendrían o habrían tenido la misma o similar relación de intereses.»

 

Manu Castilla, Mikel Agirre, Juan Diego, Andoni Ortuzar, Bingen Zupiria, Julian Beloki

Manu Castilla, Mikel Agirre, Juan Diego, Andoni Ortuzar, Bingen Zupiria, Julian Beloki
«EITB New Style», Juan Diego protagonista duen bideoa Youtuben ikusgai

 

Kereila tramitera onartua izan da, delitu izan daitezkeen bi ekintzagatik: «diru publikoaren erabilera okerra eta delitu sozietarioak», ustez Juan Diego Casals EITBko zuzendari kudeatzaile edo gerente ohiak burutu izan dituenak.

Xehetasunetan sartu gabe, laburtzearren zera zehaztuko dugu: Andoni Ortuzarren baimenarekin 2005ean VILAU MEDIA enpresa sortu zen. EITBNETek kapitalaren erdia jarri zuen, eta Administrazio Kontseiluan Juan Diego presidente (EITBNETen izenean) eta J. Flórez idazkari moduan, bai eta bokale gisa Mikel Agirre (ETBren izenean), Javier Calera eta W. Kniejski jarri ziren. Gogoratuko dugu garai hartan Andoni Ortuzar EITBko zuzendari nagusia zela, Juan Diego zuzendari kudeatzailea edo gerentea, Mikel Agirre esplotazio zuzendaria eta Javier Calera denboraldi batean EITBNETeko zuzendaria.

Enpresa publikoaren kudeaketaz Ortuzarren taldeak ulertzen zuen praktika onartezin hau jada bere garaian salatu genuen. Halere, 2007an praktika horretan aurrerapausoa eman zuten, eta VILAUren administrazio kontseiluaren izaera erabat aldatu zen. EITBNET eta ETBren izenean baino, kide guztiak (TALDE izeneko sozietatekoa ezik) maila pertsonalean agertzen ziren: Juan Diego (idazkari moduan), Mikel Agirre eta EITBko zuzendaritzako kide ez ziren beste sei kide. EITBNETen kapital parte-hartzea %25ean gelditu zen, eta “beste batzuen” %20ko partea agertu zen. Hau da, Diego eta Agirre, EITBko zuzendaritzan egoteaz gain, EITBk kontratatzen zuen VILAUko enpresako administratzaileak ziren.

Batetik, Funtzio Publikoaren Euskal Legearen arabera batera ezina da. EITBko zuzendariek sailburuordeen statusa omen dute, eta ezin dute beste enpresaren batean parte-hartzerik eduki, publiko zein pribatu, bertan dirua eduki ala ez.

Bestetik, delituaren zantzuak dituena hau da: 2009an VILAUk BBKri kreditua eskatu zionean, honek kreditu osoaren abalista gisa EITB izatera baldintzatu zuen, eta ustez Juan Diegok EITBko zuzendaritzako kide bezala sinatu zuen abala. VILAUko administrazio kontseiluko idazkaria zela gogoratu, bi karguak batera.

Azkenik, EITBren sorrera legeak dio EAEko aurrekontuen arabera EITBri esleitzen zaion dirua EITBn gelditu beharko dela, eta diru honen kudeaketa sozietate publikoetan erabiliko da soilik.

 

Kereilaren detaileek argi uzten dute ardura penaletaz gain –horiek epaitegietan argitu beharko dira-, ardura politikoak ere badaudela tartean. Edo, hobeto esanda, arduragabekeria politikoak. EiTBren kudeaketa ez da izan ente publiko batena, baizik eta nork bere apetara egin eta desegin ahal duen ente partikularrarena, antza, eta interes arras ilunak uzten ditu agerian. Kudeaketa modu honek ondorio zuzenak izan ditu EiTBrentzat eta bere langileentzat: EiTBk BBKri 700.000 euro baino gehiagoko ordainketa hartu behar izan du bere gain 2012ko uztailean. Honek ekoizpen propioko programak desagertarazi ditu, honek langile taldearentzat ekarri zuen guztiarekin.

Momentu hauetan EiTBko zuzendaritza erabakitzen ari da eta benetan da larria diru publikoaren kudeaketa modu hauetan inplikaturik egon den taldearen aldeko apustua berriro ere egitea. Momentu hauetan ente publikoari, krisiaren aitzakiaz, murrizketa handiak egingo zaizkiola zabaltzen ari dira eta benetan da larria aipamen txikirik ere ez egitea EiTBko funts galeran arduradun zuzenen inguruan. Benetan da larria komunikazio ente publikoaren gaineko eztabaidari uko egitea eta den-dena zentratzea izen eta postu banaketa hutsean.

Euskal Herrian, 2013ko otsailaren 27an

Etiketa: 

Sobre la querella presentada por el sindicato LAB contra el ex-director gerente del medio de comunicación público

El 15 de octubre de 2012 las y los delegados de LAB de EITB ofrecieron una rueda de prensa en la que denunciaron que, a consecuencia de un crédito que solicitó la empresa VILAU MEDIA S.L. de 700 mil euros, EITB contrajo una deuda, y adelantaron la intención de acudir a los tribunales. Así lo decidió LAB y continuó con la investigación. El 11 de febrero ya se presentó la querella en los juzgados y ayer, día 26, el juez lo admitió a trámite mediante auto escrito. En él se admite la declaración como imputado del querellado. «...aparece como esencial, con relevancia delictiva, el hecho de la prestación del aval y los intereses que, según la querella, tiene o tenía el querellado en la sociedad privada. Pero también, según la misma, otros testigos tendrían o habrían tenido la misma o similar relación de intereses.»

Se admite a trámite en la querella por hecho presuntamente constitutivos de dos delitos en los que podría haber incurrido Juan Diego Casals en su condición de director gerente de EiTB: «malversación de caudales públicos y delitos societarios».

No vamos a entrar en detalles, pero por abreviar concretaremos que: En 2005 se creó con el permiso de Andoni Ortuzar la empresa VILAU MEDIA. EITBNET aportó la mitad del capital, y en el Consejo de Administración se situaron Juan Diego como presidente (en nombre de EITBNET) y J. Flórez como secretario, además de los vocales Mikel Agirre (en representación de ETB), Javier Calera y W. Kniejski. Recordaremos que en aquellas fechas Andoni Ortuzar era el director general de EITB, Juan Diego el gerente, Mikel Agirre director de explotación y Javier Calera durante una temporada director de EITBNET.

Ya denunciamos esta indadmisible práctica que entendía el equipo de Ortuzar por una gestión de una empresa pública. No obstante, en 2007 avanzaron en esta práctica, y modificaron totalmente el carácter del consejo de administración de VILAU. Ya no en representación de EITNET y ETB, sino que todos los miembros (salvo la sociedad denominada TALDE) aparecían a título particular: Juan Diego (como secretario), Mikel Agirre y otros séis miembros que no pertenecían a la dirección de EITB. La participación de EITBNET se quedaba en un 25% y la de “otros” en un 20%. Es decir, que Diego y Agirre, además de pertenecer a la dirección de EITB, eran administradores de la empresa VILAU, a la que contrataba EITB.

Por una parte, esto es incompatible según la Ley de Función Pública Vasca. Las direcciones de EITB tienen estatus de viceconsejerías, y no pueden tener participaciones en otras empresas, públicas o privadas, teniendo o no capital invertido.

Por otro lado, lo que tiene indicios de delito es lo siguiente: Cuando en 2009 VILAU solicitó a la BBK un crédito, ésta puso como condición que como avalista en su totalidad apareciera EITB, y al parecer Juan Diego lo firmó como miembro de la dirección de EITB. Recordemos que era el secretario del consejo de administración de VILAU, simultaneando ambos cargos.

Por último, la ley de creación de EITB exige que la partida que se asigne a EITB según los presupuestos de la CAPV se deberán quedar en EITB, y se gestionará en sus sociedades públicas.

Los detalles de la querella ponen de relieve que, junto con las responsabilidades penales, que tendrán que dirimirse en los juzgados, también nos encontramos ante responsabilidades políticas. O, mejor dicho, irresponsabilidades. La irresponsabilidad política de una gestión de EiTB que, más que ente público, la equipara a un cortijo particular donde se hace y se deshace, con intereses cuando menos opacos. Y las consecuencias que esta gestión han supuesto para el ente público: EiTB tuvo que asumir en julio de 2012 un pago a la BBK por un importe de más de 700.000 euros. Esto ha supuesto que desaparezcan programas de producción propia, con el perjuicio que ha supuesto a la plantilla de EiTB.

Es realmente grave que en estos momentos en que se está decidiendo la dirección de EiTB, se siga apostando por un modelo y un grupo que ha estado inplicado en esta manera de gestión del patrimonio público. Es realmente grave que en estos momentos se pretendan acometer grandes recortes dentro de este servicio público con la excusa de la crisis y se omita a sabiendas que hay responsables directos en la pérdida de fondos de EiTB. Es realmente grave que siga sin ponerse encima de la mesa un debate sobre modelo de ente público de comunicación y todo se reduzca a una elección de nombres y a un pasteleo y reparto de puestos.

Euskal Herrian, 2013ko otsailaren 27an

[…] consta en la documentación que, en nombre de la entidad EiTB, el querellado formalizó un aval en un préstamo concedido a una entidad privada, Vilau Medi S.L., por parte de la entidad bancaria kutcabank (en su día bilbao Bizkaia Kutxa), por valor de setecientos mil euros. Consecuencia de la ejecución de dicho aval, la entidad EiTB abonó la cantidad indicada, de modo que ha visto perjudicado su capital, con los consiguientes efectos en el ámbito de la programación, de las actividades y de la contratación de trabajadores.”

Los indicios racionales de criminalidad en la actuación del querellado resultan sustancialmente de que consta en la documentación que, en nombre de la entidad EiTB, el querellado formalizó el aval, en los términos anteriormente reflejados, de modo que ha resultado comprometido capital importante de la entidad pública. Dado el ámbito de actuación, una entidad pública, y las normas de aplicación, en principio, y sin perjuicio de lo que resulte en el curso de la instrucción, existen indicios de que la actuación de concesión del aval a una entidad privada en la que el querellado tendría intereses, podría ser constitutiva de los delitos reseñados.”

Se admite a trámite la querella presentada en representación del Sindicato Langile Abertzaleen batzardeak (LAB) por los hechos punibles concretados en la presente rsolución; presuntamente constitutivos de delito societario y delito de malversación de caudales públicos”

Se acuerda citar el querellado, Juan Luis Diego Casals, a fin de recibir declaración en calidad de imputado”

Hedabideek jasotakoak

Funtsen bidegabeko erabiltzea eta delitu sozietarioak leporatzen dizkiote Juan Diegori, eta inputatu gisa deklaratzera joan beharko du Bilboko instrukzio epaitegira martxoaren 15ean.              

LAB sindikatuak aurkeztutako salaketa bat tramitera onartu du Bilboko instrukzio epaitegiak. 2009. urtean EITBren izenean 700.000 euroko mailegu baterako bermea sinatu izana leporatzen diote Juan Diego EITBko kudeatzaile ohiari. BBK-k Vilau Media enpresari eman zion mailegua, eta diru hori EITBk ordaindu behar izan zuen iaz. Funtsen bidegabeko erabiltzea eta delitu sozietarioak egin izanagatik deklaratu beharko du Diegok.

Vilau Media S.L. enpresa 2005. urteko apirilean sortu zuten, 60.000 euroko kapitalarekin. Kapital haren erdia EITBnetek jarri zuen, eta administrazio kontseiluaren osaketan presidentea eta bokale bat EITBnet eta ETBri eman zitzaizkien. Bazkide sortzaileak honakoak izan ziren: Andoni Ortuzar (ETBnet-en izenean), Juan Diego, Mikel Agirre eta Julian Florez (Ini-Graphicsnet Stiftung enpresaren izenean). Ortuzar zen une hartan EITBko zuzendari nagusia. Mikel Agirre, berriz, EITBko Ustiapen zuzendaria zen —aste honetan uko egin dio EITBko zuzendari nagusiaren hautagaitzari—. Eta Juan Diego EITBko kudeatzailea. Javier Calerak ere parte hartu zuen Vilau Mediaren sorreran —denboraldi batean EITBNet-eko zuzendaria izan zen—.

2009ko ekainaren 15ean, Alberto Surio EITBko zuzendari nagusi izendatu baino egun batzuk lehenago, Vilau Mediarentzat 700.000 euroko mailegu baten bermea sinatu zuen EITBko kudeatzailea zenak. Handik hiru urtera, 2012. urteko uztailean, Suriok zuzendutako taldeak deskubritu zuen  BBKren mailegua itzultzeko epea amaitu zuela. Vilau Mediak ezin zuen mailegua itzuli, eta EITBk hartu behar izan zuen ordainketa bere gain. 

LABek esan du kereilaren detaileek argi uzten dutela ardura penalez gain, "ardura politikoak" ere badaudela tartean. "EITBren kudeaketa ez da izan ente publiko batena, baizik eta nork bere apetara egin eta desegin ahal duen ente partikularrena, antza, eta interes arras ilunak uzten ditu agerian". EITBk BBKri 700.000 euroko ordainketa egin behar izan zion iaz. "Horrek ekoizpen propioko programak desagertarazi ditu, langile taldearentzat ekarri duen guztiarekin". EITBko zuzendaritza erabakitzen ari den une honetan, LABentzat "benetan larria da diru publikoaren kudeaketa modu hauetan inplikaturik egon den taldearen aldeko apustua berriro ere egitea".

EH Bilduko legebiltzarkide Unai Urruzunok oso larritzat jo du EITBko kudeatzaile ohiaren aferaren berria, eta «ustelkeri zantzuak» sumatu ditu. "EITBko zuzendari berriak eta zuzendaria izendatu behar duenak argi eta garbi  erantzun behar dute ea horrelako praktikak hobesten eta babesten jarraituko duten ala ez", gaineratu du EH Bilduko kideak.

Urtzi Urkizu - BERRIA 2013.02.27

http://www.berria.info/albisteak/76298/eitbko_kudeatzaile_ohi_juan_diego_inputatu_dute.htm

EITBko kudeatzaile ohi Juan Diego inputatu dute, Vilau Mediako kredituarengatik
Enpresa pribatu baterako Diegok sinatutako 700.000 euroko mailegua iaz ordaindu zuen EITBk

URTZI URKIZU BERRIA 2013.02.28

Juan Diego EITBko kudeatzailea izan zen Ortuzar zuzendaria zenean. / EITB

Jaurlaritzak astearterako izan nahi du EITBko zuzendari nagusi berriaren izena

Funtsak bidegabe erabiltzea eta delitu sozietarioak egitea leporatzen diote Juan Diego EITBko kudeatzaile ohiari, eta inputatu gisa deklaratzera joan beharko du Bilboko Instrukzio Epaitegira martxoaren 15ean. LAB sindikatuaren izenean Jone Goirizelaia abokatuak aurkeztutako salaketa tramiterako onartu du epaitegiak. 2009. urtean, EITBren izenean, 700.000 euroko mailegu baterako bermea sinatu izana leporatzen diote Diegori. BBK-k Vilau Media enpresari eman zion mailegua, eta diru hori EITBk ordaindu behar izan zuen iaz.

Epailearen autoak azaltzen duenez, «kriminalitate zantzuak» daude Diegoren jokabidean. Izan ere, bermea sinatzean «erakunde publikoaren kapitala konprometitu» egin zuen. «Auzipetua interesduna litzateke enpresa pribatu horretan», argitzen du autoak. «Eta hori delitua izan daiteke».

Aholkularitza zerbitzuak eskaini eta produktuak komertzializatzeko asmoz, 2005. urteko apirilean sortu zuten Vilau Media SL enpresa, 60.000 euroko kapitalarekin. Kapital haren erdia EITBnetek jarri zuen, eta administrazio kontseiluaren osaketan presidentea eta kide bat EITBnet eta ETBBri eman zitzaizkien. Bazkide sortzaileak honako hauek izan ziren: Andoni Ortuzar (EITBneten izenean), Juan Diego (idazkari moduan), Mikel Agirre (maila pertsonalean) eta Julian Florez (Ini-Graphicsnet Stiftung enpresaren izenean). Ortuzar zen garai hartan EITBko zuzendari nagusia. Mikel Agirre, berriz, EITBko Ustiapen zuzendaria zen —aste honetan uko egin dio EITBko zuzendari nagusiaren hautagaitzari—. Eta Juan Diego EITBko kudeatzailea. Javier Calerak ere parte hartu zuen Vilau Mediaren sorreran—denboraldi batean EITBneteko zuzendaria izan zen—.

LABek emandako dokumentazioaren arabera, Andoni Ortuzarrek 2008ko urtarrilean EITBko zuzendari nagusi kargua utzi zuenean, zuzendaritza kolegiatuak ordezkatu zuen Vilau Median. Diegok eta Agirrek bazkide gisa jarraitu zuten bertan, baita EITBko zuzendaritzan ere.

2009ko ekainaren 15ean, Alberto Surio EITBko zuzendari nagusi izendatu baino egun batzuk lehenago, Vilau Mediarentzat 700.000 euroko mailegu baten bermea sinatu zuen EITBko kudeatzailea zenak —Vilau Mediako administrazio kontseiluko idazkari kargua ere bazuen—. Handik hiru urtera, 2012. urteko uztailean, Suriok zuzendutako taldeak jakin zuen BBKren mailegua itzultzeko epea amaitu zuela. Vilau Mediak ezin zuen mailegua itzuli, eta EITBk hartu behar izan zuen ordainketa bere gain. LABen arabera, enpresak ez zuen galerarik 2009. eta 2010. urteetan. 2011. urtean, aldiz, 650.000 euroko zorrak izan zituen.

Gaur egun Diego Beaz Bizkaiako zuzendaria da. Bizkaiko Foru Aldundiak 2010. urtean enpresa txiki eta ertainak bultzatzeko sortutako agentzia da Beaz Bizkaia. 90eko hamarkadan Eusko Jaurlaritzako Kanpo Ekintzako idazkaritzan egin zuen lan Diegok, Andoni Ortuzarrekin batera.

 

LAB «ardura» eske

Funtzio Publikoaren Euskal Legearen arabera, EITBko zuzendariek sailburuordeen estatusa dute, eta ezin dute beste enpresaren batean parte hartzerik eduki, publiko zein pribatu, bertan dirua eduki ala ez. LABek gogoratu duenez, EITBren sorrera legeak dio EITBri ematen zaion dirua taldean gelditu behar dela, eta diruaren kudeaketa sozietate publikoetan erabiliko dela soilik.

LABek prentsa ohar batean esan duenez, kereilaren xehetasunek argi uzten dute ardura penalez gain «ardura politikoak» ere badaudela tartean. «EITBren kudeaketa ez da izan talde publiko batena, baizik eta nork bere apetara egin eta desegin ahal duen partikularrena, antza, eta interes arras ilunak uzten ditu agerian». Esan bezala, EITBk BBKri 700.000 euroko ordainketa egin behar izan zion iaz. «Horrek ekoizpen propioko programak desagerrarazi ditu, langile taldearentzat ekarri duen guztiarekin». EITBko zuzendaritza erabakitzen ari den garai honetan, sindikatuarentzat «benetan larria da diru publikoaren kudeaketa modu hauetan inplikaturik egon den taldearen aldeko apustua berriro ere egitea».

«Ustelkeria zantzuak»

EH Bilduko legebiltzarkide Unai Urruzunok oso larritzat jo du EITBko kudeatzaile ohiaren aferaren albistea, eta «ustelkeria zantzuak» sumatu ditu. «EITBko zuzendari berriak eta zuzendaria izendatu behar duenak argi eta garbi erantzun behar dute ea horrelako jardunak hobesten eta babesten jarraituko duten. Ea zuzendari berriak diru publikoa negozio pribatua egiteko bideratuko duen». Bide batez, EH Bilduko ordezkaria EAJri mintzatu zaio: «EAJk argi esan behar du EITBren lehentasunak eta erronkak zein diren, halako praktiken aurrean susmo guztiak argitze aldera».

 
Jaurlaritzak astearterako izan nahi du EITBko zuzendari nagusi berriaren izena

Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko sailburu Arantza Tapiak Radio Euskadin adierazi duenez, Gasteizko gobernuak datorren asteartean eman nahi du EITBko zuzendari nagusi berriaren izena. Mikel Agirrek karguari uko egin eta gero, zuzendaria «lehenbailehen» aukeratzea garrantzitsutzat jo du Tapiak. EAJko Bizkai Buru Batzarreko presidente Itxaso Atutxak, berriz, esan du «aurrekontu arazoek» ez dutela zerikusirik izan Mikel Agirrek karguari uko egiteko erabakian. «Arrazoiak pertsonalak izan dira. Eta erabakia hartu du izendatua izan baino lehen, etorkizunean halako erabakirik hartu behar izateko». EAJ eta PSE-EE akordio batera iritsi ziren Agirre EITBko zuzendari izendatzeko. «Hitzartu zen taldeko kide bat baldin bada, ez da zailtasunik izango PSErekin akordioa izateko», gaineratu du Atutxak.

http://paperekoa.berria.info/harian/2013-02-28/010/001/eitbko_kudeatzaile_ohi_juan_diego_inputatu_dute_vilau_mediako_kredituarengatik.htm

Juan Diegoren auziperatzeak EAJk EITBn egin duen politika «islatzen» duela dio EH Bilduk

EITBk enpresa pribatu bati bermea emateko operazioan delitu zantzuak daudela eta, EH Bilduk aurrerantzean ere praktika horiei eutsiko dien argitzeko eskatu dio EAJri. Era berean, irrati eta telebista publikoaren ereduaz eztabaidatzeko deia berretsi du

20130227_ehbilduDani Maeztu eta Unai Urruzuno EH Bilduko ordezkariak Legebiltzarrean eman duten prentsaurrekoan. (Raul BOGAJO/ARGAZKI PRESS)

Gerente ohiaren auzipetzea «oso larria» dela nabarmendu du, «ustelkeria zantzuak» daudelako, eta gogora ekarri du Juan Diego bera, Mikel Agirre eta Andoni Ortuzar Vilau Mediako Administrazio Kontseiluko kide izan direla.
EH Bilduk «kezkaz» jaso du Bilboko epaitegi batek LAB sindikatuaren kereila aintzat hartu eta Juan Diego EITBko gerente ohia auziperatzea erabaki izana, Unai Urruzunok prentsaurrean adierazi duenez.

Urruzunoren esanetan, gerente ohiaren auzipetzea «EAJk EITBn egin duen politikaren isla da», eta EAJri dagokio, beraz, aurrerantzean ere «EITBko zuzendari berriak praktika horiei eutsiko dien eta diru publikoa enpresa pribatuak finantziatzeko erabiltzeko jarraituko duen» azaltzea.

EITBk behar duen ereduaz eztabaidatzeko deia berretsi du EH Bilduren ordezkariak, «EITB egoera larrian dagoelako eta 180 graduko aldaketa behar duelako». Horren ildotik, Urruzunok dei zuzena egin dio EAJri, irrati eta telebista publikoaren ereduaz hitz egiteko.

EH Bilduko ordezkariaren iritziz, zuzendari berriaren izenaz eztabaidatzeak «ez du ezertarako balio aldez aurretik EITBk izan behar dituen lehentasunez eta helburuez hitz egiten ez bada». Sakoneko eztabaida horretatik «ihes» egitea egotzi dio Urruzunok EAJri.

Estrategia horretan PSEk duen erantzunkizuna ere azpimarratu du, «bere bozak izenen baitan» eskaini dituelako, «ereduari begiratu gabe».

NAIZ 2013.02.27

http://www.naiz.info/eu/actualidad/noticia/20130227/eh-bildu-3

Fondo publikoak bidegabe erabiltzeagatik EITBko gerente ohiaren auzipetzeak EAJk irrati eta telebista publikoan egin duen politika islatzen du

FEB272013

EITBk enpresa pribatu bati abala emateko operazioan delitu zantzuak daudela kontuan hartuta, EAJk argitu behar du aurrerantzean ere praktika horiei eutsiko dien. "EITBko zuzendari berriaren izenaz eztabaidatzeak ez du ezertarako balio aldez aurretik lehentasunez, helburuez eta ereduaz hitz egiten ez bada".

EH Bilduk kezkaz jaso du Bilboko epaitegi batek LAB sindikatuaren kereila bat aintzat hartu eta Juan Diego EITBko gerente ohia auzipetzea erabaki duen albistea. Epaileak delitu zantzuak aurkitu ditu EITBk Vilau Media enpresa pribatuari abala emateko operazioan eta fondo publikoak bidegabe erabiltzea eta delitu sozietarioak leporatu dizkio gerente ohiari, EITBk diru publikoa erabili zuelako BBK-k Vilau Mediari emandako 700.000 euroko kreditu bat abalatzeko. Gerente ohiaren auzipetzea oso larria dela nabarmendu du Unai Urruzuno EH Bilduko legebiltzarkideak, "ustelkeria zantzuak" daudelako, eta gogora ekarri du Juan Diego bera, Mikel Agirre –atzo arte EITBko zuzendari posturako EAJren hautagaia izan dena– eta Andoni Ortuzar EAJko presidentea Vilau Mediako Administrazio Kontseiluko kide izan direla.

http://ehbildu.net/eu/albisteak/gasteizko-legebiltzarra/1855-fondo-publi...