Hemen zaude

EITBko Administrazio Kontseiluak ere Erredakzio Estatutua onartu du

Hau izan da bozketa: 10 baietz, 8 ezetz, 2 abstentzio.

Gogoratu, aurreko urriaren 3an langileek ere onartu zutela eta gaurkoa azken tramite legala izan da.

EITBko LAB pozik agertzen da langile batzordeak 2000 urteko zuzendaritzarekin lan hitzarmena negoziatzerakoan adostutako gaia behingoz burutu delako. Konfidantza dugu beraz, parlamentu berritu batek izendatuko duen zuzendaritza eta administrazio kontseilu berriek 12 urte gauzatzea kostatu duen tresna errespetatuko dutela.

Euskal Herrian, 2012ko urriaren 30ean

 

 

Erredakzio estatutua onartu du EITBko administrazio kontseiluak
 
EITBko administrazio kontseiluak talde bereko erredakzio estatutua onartu du. Hala, aurrerantzean erredakzio estatutuak EITBn lan egiten duten informazioaren profesionalen jarduna arautuko du. Alberto Surio EITBko zuzendari nagusiak aurkeztutako testuak aldeko hamar boto jaso ditu kontseiluan: PSEko bost kontseilariak, Aralarrekoa, eta Euskaltzaindia, sindikatuak eta kontsumitzaileen elkarteetako ordezkarienak. Aurkako botoa eman dute EAJko sei kontseilariek eta PPko bik. EHUko ordezkaria eta PPko kontseilari bat abstenitu egin dira.
 
EITBko erredakzio estatutuaren asmo nagusia taldeko informazioaren profesionalen arteko elkarrizketa eta parte hartze lanabes baliagarria finkatzea da. «Hartara, informazioan ari diren langileei independentziaz, askatasunez eta hastapen etiko eta deontologikoak errespetatuko dituzten baldintzak ezarriz», dio testuak.
 
Urriaren 4an EITBko kazetarien artean egin zen estatutuaren inguruko bozketa. Hirutik bik parte hartu zuten, eta horietatik %78,9k aldeko botoa eman zuten.
 
Testua EITBko zuzendaritzak, erredakzioko behin-behineko kontseiluak eta administrazio kontseiluaren barruan eratutako taldeak landu dute. Erredakzio estatutua behin onartuta, erredakzio kontseiluak aukeratuko dituzte bertan ezartzen denari jarraituz.
 
BERRIA 2012.11.01

 

EITBko behin behineko Erredakzio Kontseiluok pozez hartu dugu Administrazio Kontseiluak Erredakzio Estatutuari  emaniko onespena, EITBko profesionalek testu horri adierazitako zalantzagabeko babesaren ondoren. 

Orain beste urrats bat egin behar dugu denon artean. Datozen egunetan zabalduko den prozesuan, kontseilukide berriak aukeratuko ditugu. Estatutuak berak jasotzen duen  prozedurari  jarraituz, horren inguruko zehaztasunak jakinaraziko ditugu, urratsez urrats. 
 
Honenbestez, behin behineko kontseiluetako kideok erredakzioarekin  hartutako konpromisoa bete dugu.  Orain beste batzuek hartuko dute lekukoa, baina edozelan ere, guk geuk ere  Estatutua  tinko defenditzen segituko dugu . 
 
Izan ere, Erredakzio Estatutuarekin ordezkaritza profesional bat izango dugu Zuzendaritzaren aurrean, bi aldeen arteko harremanak joko arau zehatza izango du, eta gure  betebeharrak eta eskubideak finkatuta egongo dira gure lana profesionaltasunez eta independentziaz  bete ahal izateko. 
 
EITBk 30 urte bete dituenean,  zoriontzekoa da hainbeste urteren ostean, zerbitzu publiko duin, profesional eta independienteagoa ematen lagunduko digun tresna hori lortu izana. 

Los Consejos de Redacción provisionales de EITB hemos recibido con satisfacción la aprobación del Estatuto de Redacción por parte del Consejo de Administración, después del apoyo incontestable/abrumador de los profesionales.

Ahora nos corresponde a todos dar un nuevo paso, elegir a los miembros de los Consejos de Redacción, según el procedimiento que marca el Estatuto.  En los próximos días iremos informando de cuales son esos pasos.
 
Los miembros de los consejos provisionales hemos cumplido así con el compromiso adquirido con las redacciones. Ahora les toca a otros compañeros tomar el testigo, pero desde luego, nosotros seguiremos defendiendo firmemente este Estatuto.
 
Gracias a este instrumento tendremos una representación profesional ante la Dirección, y unas reglas  juego definidas, que recogen unos derechos y unas obligaciones que nos permitirán desempeñar nuestro trabajo con profesionalidad e independencia.
 
En el 30 aniversario de EITB debemos felicitarnos por haber conseguido por fin este Estatuto que nops ayudará a ofrecer un servicio público más digno, porfesional e independiente.