Hemen zaude

Poliziak Maialen Zuazo, ETBko langile ohia, atxilotu du berriro.

maialen-zuazo-elkarrizketa2Atzo bertan jaso zuen Auzitegi Nazionalak Guardia Zibilari eta Espainiako Poliziari bilatzeko eta atxilotzeko bidalitako aginduaren jakinarazpena, eguerdian Brankari jakinarazi dionez. Lagun batekin hondartzara zihoala gelditu du Poliziak. Apirilean Auzitegi Nazionalak jarritako 7 urteko zigorra berretsi zuen Gorenak. Santutxun elkarretaratzea deitu dute biharko, 20:00etan Karmelo plazan.

[2012/05/28] Maialen Zuazo: “Noiz atxilotuko nauten ez jakitea kondenaren beste parte bat da”

 

Espainiako Poliziak Maialen Zuazo santutxuarra atxilotu du gaur arratsaldean, Enekuriko gainan, lagun batekin autoan hondartzara zihoala, gertuko iturriek jakinarazi dutenez. Eguerdian Brankari azaldu dionez atzo heldu zitzaion Auzitegi Nazionalak bilatzeko eta atxilotzeko Poliziari igorritako aginduaren jakinarazpena.

Zuazori 7 urteko espetxe zigorra ezarri zion Auzitegi Gorenak, Auzitegi Nazionalak aurretik kaleratutako epaia berretsi eta gero. Dagoeneko zigorraren zati bat, hiru urte, beteta dauka, beraz, lau urte igaro beharko ditu espetxean.

2008ko uztailean atxilotu zuten Anabel Prieto eta Arkaitz Goikoetxearekin batera eta joan den urteko uztailean utzi zuten aske 60.000 euroko bermea ordaindu eta gero. Inkomunikazio aldian Guardia Zibilaren eskuetan tortura latzak jasan izana salatu zuen.

Ekainaren 11n Eleak mugimenduak elkartasun harresia eraikitzera deitu zuen jendartea Bilboko bost gaztek jasaten duten kriminalizazio saiakeren aurrean (Maialen Zuazo, Anabel Prieto, Gaizka Astorkizaga, Alex Bustindui eta Alberto Marin) eta Auzitegi Nazionalean ezarritako zigorrak salatu zituen.

[2012/04/13] Auzitegi Gorenak berretsi egin du Maialen Zuazo eta Anabel Prieto bilbotarren aurkako zigorra

[2012/06/17] Herri harresia etorkizunerako tresna baliagarriena izango dela adierazi du Eleak-ek

Maialen Zuazoren tortura testigantza (pdf)

Tortura Euskal Herrian dokumentala

[2011/07/22] Kereila kriminala jarri dute Garzon eta bi guardia zibilen aurka, torturaren aurkako protokoloa bete ez izanagatik

[2011/07/11] Maialen Zuazo aske geratuko da 60.000 euroko fidantza ordaindu eta gero

[2010/02/18] Espainiako Auzitegi Nazionalak 20.000 euro eskatu du Anabel Prietoren truke

http://bilbokobranka.info/?p=23710

Langile ohia idatzi dugu ezinbestez, 2008an atxilotua izan zenetik berriro ETBn kontratatua izan ez baita Maialen.

Eutsi goiari Maialen!!!

ETBko LAB