Al, 2012/05/07 - 12:26 — Nagusia
Euskal Telebistako LABek bere haserrea eta harridura publiko egin nahi ditu ETBk euskararen aurka hartu duen bidea salatuz.
ETBSATen ematen den kirol programazioa aztertuz, argi dago espainieraren aldeko apustua egin duela etxe honek. Zuzeneko kirol emanaldiak euskaraz mantentzen dira, oraingoz, baina gainontzeko kiroletako programazio guztia erdara hutsez egiten da. Aste honetan, Athleticek jokatuko duen Europako finala dela eta, programazio berezia izango da ETBn. ETB1eko informatiboetan, noski, euskaraz eskainiko da informazioa, baina gainontzeko guztia, ETBSATen izango diren programa bereziak barne, erdaraz izango da. ETB2 nahiko ez, eta ETBSATeko programak ere erdaraz.
LABek ETBko zuzendaritzak hartu duen euskararen kontrako bidea bertan behera uztea eskatzen dio, eta euskaldunok merezi dugun telebista publikoa eskaintzea. Audientziek ezin dute dena baldintzatu, eta are gutxiago euskaldunak bigarren mailako hiritar bezala tratatzea. Euskal Telebistak etorkizunik badu, euskararekin lotuta behar du izan. Eraso gehiagorik ez euskarazko telebista publikoaren aurka.
ETBko LAB
Euskal Herria, 2012ko maiatzaren 7an
Eranskina | Tamaina |
---|---|
120507 PO ETBren euskararen aurkako bidea salatuz.pdf | 54.52 KB |
ETB acumula méritos para transformarse en «Erdal Telebista»
LAB de Euskal Telebista quiere hacer públicos su enfado y asombro denunciando el camino que ha tomado ETB contra el euskara.