Or, 2012/01/27 - 12:23 — Nagusia
Bi hilabete t´erdi, 43.000 sinadura, irrifarre gutxi eta malko asko eta gero, bihar urtarrilak 27, Navarra Directoko langileen %60a langabezira joango da. Azken urteetan EUSKAL TELEBISTAko saio hau egin izan duten 20 langiletatik, 12rentzako azkeneko lan eguna izango da biharkoa.
Ikusentzunezko 12 profesional kalean gelditzen dira, sektore honentzako bereziki zaila den momentuan. EITBko zuzendaritzak ez du inongo arazorik izan Nafarroan eta Nafarroarako EUSKAL TELEBISTAK egiten duen programa bakarraren hegoak mozteko orduan. Eta oraindik ere arazo gutxiago profesional guzti hauek langabezira bidaltzeko orduan.
Aurretik bidali ditugun oharretan EITBren zuzendaritzak “gutxietsi” egin gaituela salatu dugu. Orain ere berresten dugu esandakoa: GUTXIETSIAK sentitzen gara eta gainera gutako asko KALERATUTA gaude. Ezin da langileekin jolastu merkantzia izango bagina bezala, kontratuen bukaerak behin eta berriz aldatuz. Ez gara norabide berdinean arrauna egiten duen inongo txaluparik. Ontzi honetan batzuk ur azpira goaz eta beste batzuk salbatzen dira.
Navarra Directok Nafarroako bazter guztiak bisitatu dituen ziklo bat bukatzen du. Saioak kaleko jendearen ahotsa entzuteko aukera eman du, bere arazoak, zaletasunak, etab, bain gainera kalitatearekin egin du. Baina azkeneko bi hilabeteetan EITBk erakutsi duenaren arabera, kalitatea ez da halako enpresa publiko batentzako batere garrantzitsua.
Adibiderik onena aurrerantzean ikusiko den Navarra Directo izango da. 20 minutuko emisioa mantentuko da, baina orain arte lan egin dugun jendearen erdia baino gutxiagorekin. KALITATEA BAINO KANTITATEA DA GARRANTZITSUENA.
Kantitateei buruz guk ez dakigu gehiegi: argi daukagun gauza bakarra da gelditzen diren langileek hamabi lankide galtzen dituztela eta bere soldata %5 batean murriztuta ikusiko dutela.
Bukatzeko, Navarra Directoko langileek azkeneko bi hilabete t´erdiko borroka honetan bere babesa eman diguten pertsona eta kolektibo guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu. Zuen sinadura, mezu, bideo, graffiti edo ekimenek gutako zortzi pertsonari gaur egun lana izateko aukera eman digute.
Jende guzti horren erantzuna azkeneko urteetan egindako lanaren esker ona izan da guretzako. Beste batzuk aldiz ez dute jakin lan hori estimatzea. Hala ere gehiengoaren partez oso baloratuta sentitu gara, eta horregatik esan dezakegun gauza bakarra MILA ESKER ETA LASTER ARTE!
Último día de trabajo para el 60% de la plantilla de ND
ÚLTIMO DÍA DE TRABAJO PARA EL 60% DE LA PLANTILLA DE NAVARRA DIRECTO