Hemen zaude

EITBko LAB DEIAk argitaratutako informazioaren aurrean

(Prentsan agertutako informazioak txertaturik)
DEIA egunkariak gaur argitaratutako informazioaren haritik, EITBk eskatutako txosten baten azterketa batean oinarrituta, zeinaren arabera EITB taldeko enpresetan 150 langileren postuak kolokan egoteaz gain Miramongo zentroa bera eta baita Radio Vitoria ere desagertzeko arriskuan jartzen dituen, LABek bere bat-bateko jarrera azaldu nahi du.

Lehenik, komunikabide batek argitaratutako informazioa izateaz, jakinaraztea dagoeneko langile batzordea eta zuzendaritzaren arteko bilera eskatu dela. Batetik delako txostenaren zehaztasunak eta zuzendaritzaren asmoaren berri lehen eskutik edukitzeko. Bestetik, dagoeneko piztuta zeuden zurrumurruak sendotzera datorrelako albistea. EITBko langileok ohituegi gaude zuzendaritza guztien «gauzatutako ekintzen» jokabideekin, langileokin kontatu gabe neurriak hartu izan baitira, emaitza okerrekin hain zuzen ere.

Bestetik, murrizketei ekiteko berriro «krisiaren komodina» erabiltzen da, arazoa eta larritasuna kamuflatzeko asmoz. Egia da EITBko langileon profesionaltasunaren eraginkortasuna ez dela handiena, eta ekoizpena asko handitu daitekeela, kudeaketa egoki batekin. Plantilla hazi bada ere, baita kate eta emanaldi ordu kopurua ere. Egia da ere alferrikako gastu handia dagoela, batez ere aurreko zuzendaritzak sortu zuen gestoreen sistemak eragindakoa, organigrama eta hauen sariak puztuz. Zuzendaritzak, sistema hori bertan behera utzi baino, langileon soldatak murriztu ditu. LAB prest dago honetaz guztiaz hitz egiteko, eta bere proposamena dagoeneko prestatzen hasia du. Ez dago langilerik soberan, ezta lantokirik ere.

Ondorioz, bilera formala eskatuta badago ere, zuzendaritzari dagoeneko iradokizuna luzatuko diogu, Jaurlaritzak dagoeneko akatsa errepikatu baitu: bertako errealitatea ezagutzen duen jendartea eta langileria baztertu eta Madrilera joan da aholku eske. Beraz, ustezko txosten horrek azaltzen diren norabideak apuntatzen baditu, lehenbailehen artxibatzeko gainontzeko alferrikako gastuekin batera. Denbora eta baliabideak alferrikaltzen ibili gabe, bertako langile eta jendartearen errealitateekin kontatzeko.

Kalitateko komunikabide publikoak behar eta nahi ditu herri honek, herriaren errealitatean errotuta.

Euskal Herrian, 2011ko irailaren 6an

2011.09.06
· DEIA: Urgell encarga un informe que plantea el despido de 150 profesionales de EITB
· GARA: Urgell y Surio comparecerán ante el Parlamento de Gasteiz para hablar del futuro de EITB
· EL MUNDO: Mendia niega que exista un informe sobre EiTB que sugiera realizar 150 despidos

2011.09.07
· GARA: Lakua estudia el futuro de EITB, pero niega un informe definitivo
· BERRIA: EITBko 150 langile kaleratzeko ikerketa bat du eskuetan Urgellek
· DEIA: El informe de EiTB lleva a Surio y Urgell a comparecer en el Parlamento
· EL CORREO: El Gobierno vasco reducirá el presupuesto de EiTB
· EL CORREO: "EiTB es un mastodonte que debe ser reducido para hacerlo sostenible", dice UPyD
· PRNOTICIAS: ¿Despidos en EiTB? Incertidumbre sobre un informe que apunta a 150 salidas
· IZARONEWS: Blanca Urgell sobre los previsibles recortes en EITB
· EXPANSION: El Gobierno vasco adaptará el presupuesto de EITB a la actual crisis económica
· EUROPA PRESS: Urgell dice que no pretenden hacer "burradas" en EITB, aunque admite que hay que "adaptar" su presupuesto a la situación
· EITB.COM: Blanca Urgell: 'Los recortes en EITB no serán drásticos'

2011.09.08
· GARA: Urgell dice que no pretenden hacer «burradas» en EITB
· BERRIA: Urgell: «Beste iritzi bat gehiago da txostena»
· NOTICIAS DE NAVARRA: En el punto de mira: El desconcierto reina entre los trabajadores de 'eitb', de forma especial en la sede de miramón
· DEIA: Urgell garantiza que no hará "burradas" en EITB pero no cierra la puerta a los recortes
· EL BOLETIN: El Gobierno vasco no hará “burradas” en EITB, pero se adaptará a la crisis

2011.09.09
· DEIA: El director de Radio Vitoria niega el cierre que aconseja el informe de Urgell

2011.09.10
· DIARIO VASCO: «En el plan de austeridad de EITB no contemplamos ni despidos ni el cierre de Miramón»

2011.09.12
· CIBEREUSKADI: El lobbista de la TDT es el autor del informe para restructurar EITB

2011.09.15
· DEIA: Rosa Díez Urrestarazu dimite como jefa de gabinete de Cultura