Prentsa bilduma, bideoak eta transkripzioa
Hona hemen abenduaren 13an Gasteizko parlamentuko EITBrako kontrol batzordean izandakoaren laburpena. Aste honetan bideoen eta transkripzioen loturak parlamentuko webgunean argitaratuko direlakoan gaude. Atxikita doan testua goizeko gai zerrendako lehen puntuari dagokiona da, hain zuzen ere ETBko erredakzioan izandako ezbeharren inguruan ELA eta LAB sindikatuen agerraldiarena azalpenak emateko. Hurrengo puntuetan EITBko zuzendariek hartu dute parte, gai horretaz gain, beste hainbatez ere aritzeko.
Txertatutako testuan hauxe duzue:
* Aurrez prestatutakoa:
o Gertakizunen kronologia (ELAk irakurri duena berak eramandakoa izan bada ere, oso antzekoa da)
o LABek ikusten dituen akatsak eta konponbiderako proposamenak.
o Ostean izandako errondak: legebiltzar taldeak, sindikatuak, legebiltzar taldeak, eta sindikatuok amaitu.
Ondoren zuzendaritza bertaratu da, gai zerrendako beste hainbat kontu ere emateko (kontratazioak eta abar). Komunikabideen bidez zeozertaz enteratuko bagara ere, transkripzioak publikatu ahala igorriko ditugu.
LABen proposamenak
1. Zuzendaritzak egindako ohartarazpenak bertan behera uztea. Esan bezala, zigorra ez badira ere, ONARTU EZIN DEN MEHATXUAK DIRA.
2. ERREDAKZIO ESTATUTU PROFESIONALA ADOSTEA. Hika-mika politiko guztiak alde batera utzita. Arestian esan bezala, gobernu bakoitzaren mezua bermatzeko hamaika modu daude, baina albora ditzagun kontu politiko guztiak eta muga gaitezen arlo PROFESIONALERA.
3. Bitartean, orain arte Estatutu horretan litekeezko Erredakzio Kontseiluari eskaintzen zaizkion bermeak dagoeneko funtzionatzen ari den Behin-behineko Erredakzio Kontseiluari. Dagoeneko funtzionatzen ari dela diogu, izan ere bai baitira urte pare bat zuzendaritzarekin negoziazioetan dabiltzala.
4. ETBko langile guztiak eta kasu honetan kazetariek euren lana askatasunean eta profesionaltasunez egin ahal izateko, LAN BALDINTZAk bermatu behar dira. Behin behinekotasuna eta prekarietate mehatxuek irizpide profesional hauek kolokan jartzen ditu. Parlamentuari zera eskatzen diogu, plantilla presupuestarioa handitu ahal izateko konpromisoa hartzeko. Orain Enplegu Eskaintza Publikoak aurrera ematen ari badira ere, ez dira nahikoak. Parlamentuak muga bat jartzen du, eta EITBko zuzendaritzak tranpak egitera eraman izan du, LABez aparte Herri Kontuen Euskal Epaitegiak berak ere salatu izan duen bezala.
Eranskina | Tamaina |
---|---|
101213 Parlamentuko agerraldia.pdf | 119.8 KB |
PRENTSA BILDUMA
· GARA:
- Surio se escuda en la inexperiencia de Viloria pero mantiene su postura
- Idigoras: «Ni quito ni pongo una coma de esa entrevista»
- EDITORIAL: Basta ya de juegos en ETB
· BERRIA: «Zentsuraren marra gorria» gainditu dela salatu dute langileen ordezkariek
· DEIA: Surio elude de nuevo la autocrítica y hace al PNV responsable de todos los males de EITB
· EL CORREO: Surio se declara víctima de «un juicio sumarísimo»
Agerraldiaren Bideoak
· Euren iritzia eman dezaten ETBko politika arduradunaren eta erredaktore baten artean izandako arazoaren ondorioz lan-batzordeak kaleratu duen salaketa-oharraren ondotik sortutako egoerari buruz (ELA eta LABen agerraldia)
2010-12-13/09/2/ETBren lan-batzordeko ELA eta LAB sindikatuen ordezkariek agerraldia egin dute
· ETBko hainbat kazetariri irekitako espedienteen arrazoiei buruzko azalpenak eman ditzan
2010-12-13/09/3/EITBko zuzendari nagusia agertu da ETBko zuzendariak eta Estrategia eta Kanpo Harremanetarako zuzendariak lagun dituela
· ETBko hainbat kazetariri irekitako espedienteen arrazoiei buruzko azalpenak eman ditzan
2010-12-13/09/3/EITBko zuzendari nagusia agertu da ETBko zuzendariak eta Estrategia eta Kanpo Harremanetarako zuzendariak lagun dituela
Agerraldiaren Transkripzioak
(Parlamentuko webgunean)
Transkripzioa