Hemen zaude

ETBko bi erredaktoreri espedientea irekiko die zuzendaritzak

Politika arloko zuzendariak kazetari bati bere irizpideak eta testua bera ere inposatu nahi izan zion eguerdiko albistegiko informazio batean. Honek uko egin, eta albistea ez zen emititu. Arratsaldean bai ordea, arlo buru horrek behin-behineko langile bati testua eginda eman ondoren.

Jokabide onartezin hau behin-behineko erredakzio kontseiluak aztertu, eta barne-ohar bat eginda, zuzendaritzarekin harremanetan jartzeko asmoa izan zuten egoera argitu eta buelta emateko. Oharra komunikabide batera filtratu izanak zuzendaritzaren haserrea piztu zuen, eta beste jokabide onartezin bati ekin zion, uko egin zuen kazetariari eta behin-behineko erredakzio kontseiluko kideari espedientea zabalduko ziela jakinarazi zien. Halere, oraindik orain ez dakigu zein den espedientea zabaltzeko zuzendaritzak erabiliko dituen argudioak.

Herenegun bertan, Langile Batzordearen gehiengoak bere babesa adierazi zion dagoeneko erredakzio kontseiluari, oraindik ere zigorren asmoen berri eduki aurretik. Gaur osteguna eta bihar bitartean, Langile Batzordea bilduko da gai larri honi bere tamainako erantzuna emateko. LABek dagoeneko bere babesa adierazi nahi die jazarriak izaten ari diren kazetariei, eta egoera larria salatu nahi du.

Honen harira zera gogoratu nahi dugu ere, aurreko maiatzean ETB eta EIko LABeko delegatuok agerraldi bat egin genuela dagoeneko ekinbide mota hau salatuz, eta konpromiso bat hartu genuen, salaketa hori datu zehatz eta objektiboekin babesteko. Ba lan garrantzitsu zein potolo hori egiten dagoeneko hasiak garela jakinarazi nahi dizuegu, eta bere emaitza eta ondorioak laster batean azalduko ditugu.

10.10.27
DEIA: La redacción de ETB denuncia injerencias de la dirección en los servicios informativos

10.10.28
GARA: ETB abre expediente a una periodista y a una consejera de redacción
BERRIA: ETBko zuzendaritzak espedientea zabalduko die hiru kazetariri
DEIA: ETB abre expediente a dos redactoras como consecuencia del incidente con el jefe de política
LE JOURNAL: Vive tension a ETB
IZARONEWS: La redacción de ETB se planta
IZARONEWS: Dicen que dicen

10.10.29
GARA: ETBko kazetariei jarritako espedienteak bideratzeko agindu du Idigorasek
DEIA: El comité de EITB apoya a las expedientadas

10.10.30
GARA: ETBko Langile Batzordeak zuzendaritzak hartutako neurriak bertan behera uzteko eskatu du
BERRIA: Zentsuraren aurka elkarretaratzea egingo dute ETBko langileek
DEIA: El comité de EITB se concentrará en apoyo a las dos periodistas expedientadas
IZARONEWS: El marido de Tonia.- Desde mi baserri

10.11.03
GARA: Los trabajadores de ETB se concentrarán en la sede de Bilbo, donde se reúne la FORTA
ZUZEU: Bilboko EiTBren egoitzan ere protestaka

10.11.04
· GARA: Euskal Telebistako langileek planto egin dute Patxi Lopezen aurrean
Laura Mintegi: Zentsorearen beldurra
· BERRIA: Langileak, zentsuraren aurka
· LE JOURNAL: Les salariés d'Euskal Telebista manifestent contre la "censure"
· DEIA: El lehendakari recibió ayer un comunicado de los trabajadores en el que protestan por "la censura"
· NOTICIAS DE GIPUZKOA: López y Urgell respaldan a la dirección de 'EiTB' pese a reconocer los "varapalos" al ente
· EL CORREO: Un grupo de trabajadores acusa a la dirección de ETB de «impulsar la censura»
· EL PAÍS: Gritos de trabajadores contra López
· EL MUNDO: Trabajadores de EiTB trasladan a López en persona su malestar con la dirección

ETBko enpresa batzordeak bat egiten du ETBko zuzendaritzak zigortu nahi dituen kazetari biekin. Enpresa batzordeak ezin du onartu zuzendaritzaren portaera, adierazpen askatasunaren kontrakoa delako eta ETBko erredakzioan zentsura ezartzea suposatzen duelako.

EITBko zuzendaritza kide gehienak kazetari izanik, harritu egin gaitu hartu duten bidea. Enpresa batzordeak zuzendaritzak hartutako neurriak bertan behera uztea exigitzen dio zuzendaritzari eta kazetarien profesionaltasunaren kontrako erasoei amaiera ematea.

Kalitateko informatiboak egitea bada ETBren erronka, zuzendaritzak bere jarrera errotik aldatu behar duela deritzo ETBko enpresa batzordeak.

Euskal Herrian, 2010eko urriaren 29an

Euskadi Irratiko Langileen batzordeak elkartasuna adierazi nahi die ETBko zuzendaritzak zigortu nahi dituen bi kazetariei eta

bat egiten du ETBko lan batzordeak kaleratu duen eta ondoan dihoakizuen oharrarekin. Horrezaz gain, Euskadi irratiko langileen batzordeak oso kontutan hartuko du ETBko enpresa batzordeak dei dezakeen ekimen oro bidegabekeria honi aurre egiteko.

ESKERRAK

Oraingoan eskerrak emateko idazten dizuegu.

Eskerrak zuon salaketa posta uholdeagatik eta eskerrak kontzentrazioan parte hartzeagatik.

Eskerrak Radio Vitoria, Radio Euskadi, eta Euskadi Irratiari ETB-ko langileoi zuon berotasuna eman eta gure ondoan egotearren.

Eskerrak ETB-ko beste sail guztietako langileoi eman diguzuen indar guztiagatik. Harro sentitzen gara.

Eskerrak behin-behineko langileei. Zuon ausardiak eta duintasunak hunkitu egin gaitu.

Eskerrak ETB-ko Langile Batzordeari zuon babes osoagatik.

Eta eskerrak Erredakzioari azaldu duen batasunagatik.

Honek guztiak erakutsi digu guztiz beharrezkoa dela Erredakzio Kontseilu bat, horrelakorik berriro gertatu ez dadin, ez zuzendaritza honekin, ez aurrerantzean etorriko direnekin.

Eskerrak, benetan, eta zorionak sekula ezagutu gabeko erantzun zintzoa ematen jakin duzuelako.

Maite Zurikarai eta Jasone Agirre

Miramonen 15:00retan ehun bat lagun, eta Bilbon beste hainbeste bildu ziren 18:30etan.

Lopez lehendakariari eta bertaratutakoei OHAR HAU oharra banatu zitzaien.

Bilboko kontzentrazioa amaitutakoan, erabilitako pankartak egoitzaren sarreran eta erredakzioko balkoian zintzilikatu genituen. Hamar minutu ez ziren falta izan erredakziokoak kentzeko. Sarrerakoak gehiago iraun zuen, izan ere gonbidatuak oraindik kanapeak jaten ari baitziren, eta itsusi geldituko zen zentsura berria euren begien aurrean egitea. Hemen duzue hitz joko polita:

19:58 - «Zentsurarik ez» dago. «Adierazpen Askatasuna» dago.


20:25 - «Zentsurarik ez» ez dago (egia esan 20:10etarako desagertuta zegoen). Adierazpen askatasunik ere ez.

20:40 - Gonbidatuen begietara oraindik «Adierazpen Askatasuna» eta «Zentsurarik ez» dago.