Hemen zaude

LAB

Subscribe to LAB jarioa
 
Eguneratua: duela 2 ordu 46 min

Hitzarmen baten alde egiten dugu Nafarroan Kolektibitateetako langileentzat

Ar, 2020/06/16 - 08:19
LABen apustua, sektore honetan ordezkaritzarik handiena duen sindikatua (%37,7), argia da. Baldintzak arautuko dituen kolektibitateen hitzarmena, Nafarroan bizi dugun errealitatea kontuan hartuta. Sektorean kalitatezko enplegua egonkortuko duten soldata duinak, lanaldi duinak eta eskubideak bermatuko dituen hitzarmena. Guztien erantzukizuna da hitzarmen honen alde borrokatzea eta negoziazioa Nafarroara ekartzea. Aukera orain dugu, eta borroka hemen egin behar dugu.

Sar Residencial (Domus Vi) enpresa Valle de Roncal desgaitasun zentroan egiten ari den kudeaketa kaotikoa salatu dugu, Las Hayas zentroari ere eragin diona

Al, 2020/06/15 - 13:00
SAR Residencial (Domus VI) enpresak kudeatzen dituen pertsona desgaituentzako Nafarroako arreta-zentro batzuetan azken hilabeteotan pairatzen ari garen egoeraren harira, LAB sindikatutik adierazi nahi dizuegu nola ari garen bizitzen gertatzen ari den guztia eta zertan datzan gure jarrera.

SSIko kaleratzeak mendekua direla salatu dugu

Al, 2020/06/15 - 12:28
Asteazkenean, ekainaren 17an, mobilizazioa egingo dute langileek Basauriko enpresa aurrean 09:00etan.

Osakidetzako babes neurriak eskatu ditugu Osatek-en

Al, 2020/06/15 - 09:26
Osatek, Osakidetzako zerbitzu erakunde bat da, erresonantzi magnetikoak egiteaz arduratzen dena. Bere makinak Osakidetzako ospitaletan eta anbulategietan kokaturik daude.

Garbialdi enpresak zigorra jasoko du, aldi baterako kontratu ugariri baja emateagatik, sindikatuak aurkeztutako salaketa baten ondoren

Or, 2020/06/12 - 12:57

Garbialdi enpresak, alarma-egoeraren hasieran eta Covid19-a aitzakiatzat hartuta, aldi baterako kontratu ugariri baja ematea erabaki zuen eta, hala, langile horiek langabeziara bidali zituen, nahiz eta jokabide hau 9/2020ko errege dekretuan debekatuta egon.

Gorlizko Etengabeko Arreta Gunea berriz irekitzea eskatzen diogu Osakidetzari

Or, 2020/06/12 - 12:49

LAB, SATSE, ELA, CCOO, UGT, ESK, SAE eta UTESE sindikatuok Gorlizko Etengabeko Arreta Gunea (EAG) berriz irekitzea eskatu dugu, zerbitzu eta langile guztiekin. Elkarretaratzea egin dugu gaur, Gorlizko Osasun Zentroaren aurrean, aldarri honekin.

Osakidetzaren EPEko neurokirurgia epaimahaiko presidentea ikertu gisa agertzea eskatu dugu

Or, 2020/06/12 - 11:59

Elexpuru Camiruagak ekainaren 9an, asteartean, ikertu gisa egindako agerraldian egindako adierazpenak entzun ondoren (azterketen zuzenketa eta puntuaziorako Neurokirurgiaren kategorian hautagaien anonimotasuna babesteko printzipioa urratu zela baieztatu zuen), LAB sindikatuaren Herri Akusazioak epaitegiari eskatu dio Neurokirurgia Epaimahaiko Presidentea Covadonga Fernández Maiztegi ikertu gisa ager dadila.

Funtseskoa da eskola jangelak berriz irekitzea ikastetxeak irekitzen diren aldi berean

Or, 2020/06/12 - 11:32
LAB sindikatuak ez du onartuko eskoletako jangeletako funtsezko zerbitzua ez gaitzea. Beraz, sektoreko langile guztiekin batera, eskoletako jangela guztien irekiera aldarrikatuko du, inolako bereizkeriarik gabe eta lanposturik galdu gabe. LABek uste baitu, orain inoiz baino gehiago, beharrezkoa dela eskola jantoki publiko eta kalitatezkoen aldeko apustua egitea.

Epaiketak arratsaldez egitearen erabakia kritikatzen dugu sortzen dituen kalteengatik

Og, 2020/06/11 - 15:18

Komunikabideen bidez saldu digute EAEk jarduera judiziala “herritarrei zerbitzu hobea emateko ahaleginetan” ari dela, eta honek, epaiketak egiteko arratsaldez irekitzea barnebiltzen du. Zoritxarrez, eta justizia jauregietan epaiketa-gelen antolaketa eta banaketa kudeatzen duen zerbitzu amankomunen antolaketa eta funtzionamendua zuzenean ezagutzen dugunez, esan beharra dugu iragarpen hori ez datorrela errealitatearekin bat. Egia esan, egingo den epaiketa kopurua berdina izango da, eta kasuren batean, baxuagoa.

Kalitatezko 0-3 ziklo hezitzaile eta seguru baten alde mobilizatu gara

Og, 2020/06/11 - 10:37

Jaurlaritzak hezkuntzatik kanpo utzi du berriz ere 0-3 zikloa, eta irizpide pedadogiko eta haurren ongizatearen gainetik, interes ekonomikoak lehenetsi ditu haur eskolak irekitzeko erabakia hartzeko orduan. Gainera, zabaltzeko orduan, berriz ere inprobisazioa eta planifikazio-falta nabariak dira. Hau guztia salatzeko, elkarretaratze koloretsua egin dugu Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren aurrean, “Kalitatezko 0-3 ziklo hezitzaile eta seguru baten alde” leloarekin.

Enplegua bermatzeko eta lan baldintzak duintzeko proposamena helarazi diegu Confebask eta CEN patronalei eta Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernuari

Og, 2020/06/11 - 08:31

Enplegua mantendu eta duintzeko Lanbide Arteko Akordio baten beharra aldarrikatzen dugu, eta, helburu horrekin, proposamen zehatz bat landu dugu. Hain zuzen ere, egindako proposamena Confebask eta CEN patronalen egoitzetan erregistratu dugu, Eusko Jaurlaritzan eta Nafarroako Gobernuan bi erakundeei zuzendutako beste proposamen bat erregistratzearekin batera. Hain zuzen ere, egungo testuinguruan, LABentzat enpleguari eutsi eta berau mantentzea izango da borroka nagusietakoa. Horretarako, plan integrala proposatzen dugu enplegua mantentzeko, enplegua duintzeko neurriak ere jasotzen dituena.

 Confebask eta CEN patronalei egindako proposamena

 Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari egindako proposamena

Birkokapen prozedura abiatuko dugu ordezkaritza dugun EAEko Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan

Az, 2020/06/10 - 17:16
Kristau Eskolak eta AICE-IZEAk patronalek ELA, STEILAS, CCOO eta UGTrekin 2019ko azaroan sinatu zuten akordioan, lanpostuak bermatu eta lan-taldeak gaztetzeko neurri gisa, Eusko Jaurlaritzatik diru publikoa jubilazioen gainkostua ordaintzeko eta kaleratzeak finantzatzeko izatea adostu zuten. Aurreko astean aurreratu genuen bezala, ordea, patronalek orain ez dituzte lanpostua galduko duten langileak birkokatu nahi, badakitelako kaleratzea Eusko Jaurlaritzak ordainduko duela eta beraiei dohainik aterako zaiela.

"Garaiz gaude ikasturte berriaren hasiera adostua negoziatzeko"

Az, 2020/06/10 - 12:48

Irakaskuntzako sindikatuok Gasteizen batu gara, Lakuan, EAEko Hezkuntza Sailari datorren ikasturte hasiera langileon ordezkariokin adostu dezan eskatzeko. Hain zuzen ere, hurrengo ikasturteari begira, sindikatuok proposamen bateratua aurkeztu diogu Eusko Jaurlaritzari. "Inprobisazioa, planifikazio-eza eta aldebakartasuna nagusi izan dira orain arte Hezkuntza Sailaren aldetik. Garaiz gaude ikasturte berriaren hasiera adostua negoziatzeko", adierazi dugu.

Negoziazioa exijitzen diegu kolektibitateetako enpresei, ABEEEan dauden langileen soldataren %100 bermatzeko

Az, 2020/06/10 - 12:23

Mobilizazioak egin ditugu gaur Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, jatetxe kolektiboak kudeatzen dituzten enpresei negoziazioa eskatzeko, ABEEEan dauden langileei soldataren %100 ordaintzeko. Bilbon, Bizkaiko Ostalaritza Elkartean, Gasteizen SEA patronalaren aurrean eta Arrasate, AUSOLANen egoitzaren aurrean kontzentrazioak egin dituzte.

Ekainaren 19an mobilizatzera deitu dugu Eskubide Sozialen Kartatik, "Publikoa eta funtseskoa zaindu" lelopean

Az, 2020/06/10 - 09:06

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen dugun eragileok ekainaren 19ko mobilizazio eguna aurkeztu dugu Donostian eta Iruñean. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk mobilizazioen garrantzia nabarmendu du, egungo sistema kapitalista, heteropatriarkal eta ekozida errotik aldatzeko. "Ez dugu kapitalismoa berreraiki nahi, egungo eredua errotik aldatu nahi dugu, pertsona guztien eskubide guztiak bermatuko dituen eredu bat eraikitzeko".

Orriak