Hemen zaude

LAB

Subscribe to LAB jarioa
 
Eguneratua: duela 52 min 47 seg

Errege-erreginen presentzia arbuiatu dugu Nafarroan

Al, 2020/07/27 - 14:25

Espainiako errege-erreginak Zizur Txikian izan dira gaur, Aspaceko Ramon y Cajal eguneko zentroan. Testuinguru honetan, kontzentrazioa egin dugu eta erabateko adierazpena adierazi diegu eta nabarmendu dugu Nafarroan ez direla ondo hartzen. Monarkia erabat arbuiatzen dugu, erakunde arkaikoa, antidemokratikoa, matxita eta ustela delako.

Akordio sozialak eskatu ditugu eredu berriranzko trantsizioa egiteko

Al, 2020/07/27 - 12:49

Oraindik osasun krisia gainditu gabe dugun honetan, krisi ekonomiko eta sozialaren ondorio latzak sufritzen hasi gara langileok. Pobrezia eta bazterketa sozialean dauden herritarren kopurua gorantz doa eta erreferentziazko enpresa handiak, Gamesa, Tubacex, ITP, enplegu suntsiketa gehiago iragartzen hasi dira.

Enpleguaren bilakaerak aurreikuspen baikorretarako tarterik uzten ez duen honetan, Gober-nu eta patronaletatik egunotan helarazitako mezuei erantzun, eta egoerak eskatzen duen aterabidearen inguruan, prentsaurrekoa eman dute Bilbon LABeko Idazkari Nagusi Garbiñe Aranburu eta Eraketa Idazkari Dabid Lizarraldek.

14 urteren ondoren, lanaldia jaitsi behar dugu Gipuzkoako metalgintzan

Or, 2020/07/24 - 14:48

LABek ezin du balorazio positiborik egin Gipuzkoako metalaren gaurko bilerari buruz. Adegik gaur ez du ezer berririk ekarri. Gainera, mehatxatu egin du eta negoziazioari mugak jarri dizkio. Argi utzi du ez dagoela prest ez lanaldiari buruz hitz egiteko, ez bajak osatzeko, etab.

Eredu polizial demokratikoa eta komunitarioa aldarrikatzen dugu

Or, 2020/07/24 - 12:33

Gasteizko Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorrak Polizia Legearen testu bategina onartu berri du. Urkulluren gobernuak PPren babesa jaso du Elkarrekin-Podemosek eta EH Bilduk errefusatutako testu baten aurrean. LABen ustez, EAEko polizia eredua birpentsatzeko galdutako beste aukera bat da. Urkulluren gobernuak udaltzaingoak indartzeko eta polizia-eredu komunitarioaren bidean aurrera egiteko aukera galdu du.

Zaldibarreko zabortegiaren inguruko prozedura judiziala berandu dator eta ez-nahikoa da

Og, 2020/07/23 - 15:25
Ertzaintzak Verter Recycling 2002ko 3 kide atxilotu zituen asteartean, enpresaren jabea, enpresaren kudeatzailea eta ingeniari burua izan dira. Atxiloketa hauek zabortegia jausi eta ia 6 hilabete geroago eman dira; gogoratu dezagun Alberto Sololuze eta Joaquin Beltrán oraindik desagertuta daudela.

Modu positiboan baloratzen dugu Guascor-eko lehen lanuzte eguna

Og, 2020/07/23 - 14:56
Gaur hasi dira bi orduko lanuzteekin Zumaian kokatuta dagoen Siemens taldeko Guascor enpresan. Lantokia erabat gelditu da eta balorazio positiboa egiten dugu. Langileok beste behin ere erakutsi dugu indarrak batzeko gai garela eta enpresako zuzendaritzari planto egin diogu.

Euskal presoen etxeratzea eskatu dugu Gasteizen

Og, 2020/07/23 - 13:21

Kontzentrazioa egin du gaur LABek Gasteizko Andra Mari Zurian, “Konponbide garaia da, presoak etxera” lemarekin. Adierazi dute euskal preso eta iheslariak etxean eta bizirik nahi eta behar ditugula.

Araluceko enpresa-batzordearekin negoziazioari ekitea exijitzen diogu BATZi

Az, 2020/07/22 - 17:08
Araluce, 141 langile dituen Igorreko enpresa, likidazio prozesu batean dago. BATZ MCC taldeko kooperatiba da eta Araluce hartzekodunen konkurtso batean sartu du, Araluceko langile guztiak kalean utzita.

Auzitegi Gorenak Thyssenkrupp Elevadores SLri buruz emandako epaia oso garrantzitsua da lanaldia arautzeko

Az, 2020/07/22 - 15:22
Auzitegi Gorenak aintzat hartu ditu Thyssenkrupp Elevadores SL.ren enpresa batzordea osatzen duten sindikatuek aurkeztutako helegiteak, eta joan-etorrietan emandako denbora lan denbora dela onartu du, distantzia edozein dela ere.

Nafarroako Gobernuaren aurrean mobilizatu gara laneko azken heriotzaren aurrean

Az, 2020/07/22 - 12:00

Mobilizazioa egin dugu gaur Iruñean, Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko Sailaren egoitzaren aurrean lanean izandako azken heriotza salatzeko. Uztailaren 16an 58 urtetako langile bat hil zen Faltzesen, makina batek harrapatuta. Azken honekin, gutxienez 44 dira urte hasieratik Euskal Herrian lanean hildakoak, eta Alberto Sololuze eta Joaquin Beltranek desagertuta jarraitzen dute Zaldibarreko zabortegian joan den otsailaren 6tik.

Kaleratzeak eta jazarpen sindikala salatzen ditugu Siemens taldeko Guascorren

Ar, 2020/07/21 - 15:51
Guascor Zumaiako Oikia auzoan kokatutako enpresa da. Siemens multinazionalaren barruan dago eta 180 langile ditu. 9 delegatuk osatzen dute enpresa-batzordea (LAB 4, ELA 3 eta ESK 2). Uztailaren 16 eta 17an egindako asanbladetako bozketetan langileek txanda bakoitzen 2 orduko lanuzteetara jotzea uztailaren 23tik aurrera.

Belaunaldi berrien bizi-baldintzak okertuko dituen akordioa da gaur Europar Batzordeak onartu duena

Ar, 2020/07/21 - 15:41
Gaur Europako Batzordeak lorturiko akordioaren bidez argi gelditu dena da Europak ere arazo estrukturala duela. Sistemak ez du funtzionatzen eta bizitza sustengatzeko ezinbestekoak diren zaintza, osasuna, hezkuntza, etxebizitza edota elikadura osasuntsurako eskubidea herritar guztioi bermatzeko arazoa erroan du.

Ez dugu Tubacexen kaleratzerik onartuko, ezta langileen eskubide galera edo murrizketarik ekarriko duen akordiorik

Ar, 2020/07/21 - 15:30
Duela aste batzuk eta prentsa-ohar baten bidez, Tubacexek aurreratu zigun bere lantegien berregituraketa ezarri nahi zuela. Gaur berriz, eta bihar Amurrio eta Laudioko lantegietako enpresa-batzordeekin duen bilerara itxaron gabe, talde osoan 500 langile kaleratuko dituela jakin dugu, langileen kosteak jaitsi beharrarekin justifikatuz.

Gida bat argitaratu dugu eskola-jangelak eta garraioaren itzuleraren inguruan

Ar, 2020/07/21 - 09:14

Gasteizko eta Nafarroako gobernuek COVID-19 dela eta, kontingentzia planak egin dituzte langileekin hitz egin gabe eta horregatik, LAB sindikatutik hurrengo ikasturteari begira, hego Euskal Herriko jangeletan eta eskola garraioetan aritzeko gure proposamenak bildu ditugu txosten batean.

Olaberriako Arcelor Mittaleko langileek borrokan jarraitzen dute

Al, 2020/07/20 - 15:36

Olaberriako Arcelor Mittaleko langileek lanuzte eta mobilizazioak abian jarri zituzten lehengo astean, batzarrean hala erabaki zutelako. Lehen astea igarota, LABeko kideok balorazio labur bat plazaratu nahi dugu, oporren egutegiaren eraginez enpresa bi astez geldituko den honetan, mobilizazio eta lanuzteek ere etena izango dutelako.

Lanaldiaren barruan higiene pertsonala egiteko denbora eta baliabideak ematea eskatzen diogu Osakidetzari, lan ikuskaritzaren agindua betez

Al, 2020/07/20 - 11:22
Garbialdi enpresako LABeko kideek Bilbao-Basurto ESIan gai honi buruzko salaketa jarri zuten lan ikuskaritzan pasa den apirilean. Maiatzean, ikuskaritzak arrazoia eman zion LABi eta Garbialdi enpresaz gain, Osakidetza ere behartu zuen neurri berak hartzera bere erakunde eta kategoria guztietan. Osakidetzak alegazioak egin zituen baina Lan Ikuskaritzak ez zituen aintzakotzat hartu eta behin betikoz behartu zuen Osakidetza ESI eta kategoria guztietan berehalako neurriak hartzera.

Xilema Fundazioak kudeatutako Nafarroako Gobernuaren harrera-etxebizitzetan erasoa jasan zuen hezitzaile bati bi bajaren kontingentzia profesionala aitortzea lortu dugu

Or, 2020/07/17 - 13:55
Duela bi urte, hezitzaile bati eraso fisiko eta hitzezkoak egin zizkioten adingabeak babesteko etxebizitza batean. Lanera itzuli ondoren, beste bi baja hartu behar izan zituen, jasandako erasoaren ondorioz. Mutua Universalek kontingentzia profesionala ukatu zion, berriz gaixotzeagatiko bi baja horien lan-istripu izaera ukatuz. Hori dela eta, erasotua izateaz gain, gutxiago kobratu behar izan zuen, soldata-osagarririk ez zuelako. Neurri horrekin ados ez zegoela, hezitzaileak, gure sindikatuko afiliatuak, salaketa judiziala jarri zuen, eta ekainean GSINren, Mutua Universalen eta Xilema Fundazioaren aurkako epaiketa egin zen.

Ez dugu EAEko gizarte ekimeneko hitzarmena sinatu gabezia ugari duelako, betetzeko bermerik ez duelako eta sektorearen beharrei erantzuten ez dielako

Or, 2020/07/17 - 12:40
Joan den azaroaren 9an, ELA, Steilas, CCOO eta Kristau Eskolak eta AICE-ICEA patronalek akordio bat sinatu zuten, EAEko Gizarte Ekimeneko zentroetan 29 eguneko grebari amaiera emateko. 8 hilabete igaro ondoren, eta hainbat eduki bete gabe izanda, desadostasun ugari eta itxurakeria hutsa izan diren hainbat mahai negoziatzaileren ondoren, gaur, uztailaren 17an, patronal eta gehiengo sindikalak gabezia askorekin, betetzeko bermerik gabe eta sektorearen beharrei erantzuten ez dien hitzarmen bat sinatu dute.

44 dira honezkero 2020an lanean hildakoak

Or, 2020/07/17 - 11:36

Gutxienez 46 langile hil ziren 2019an Euskal Herrian eta aurten, 44 dira honezkero lanean hildakoak, eta beste bi langilek desagertuta jarraitzen dute Zaldibarreko zabortegian otsailaren 6tik. Atzo nekazari bat hil zen Faltzesen eta gaur bertan, azken egunotan izandako bi heriotza ez traumatikoren berri izan dugu. Ekainaren 21ean 63 urtetako portuko polizia batek bihotzekoa izan zuen Santurtzin eta ekainaren 26an hil zen. Uztailaren 15ean, 54 urtetako garraiolaria hil zen Santurtzin, bihotzekoak jota.

ADEGIren estrategiaren porrota agerian geratu da Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren mahaian

Og, 2020/07/16 - 13:57


Gaur, uztailak 16, bigarren bilera egin du negoziazio batzordeak eta bileran agerian geratu da porrot egin duela Gipuzkoako metaleko hitzarmena desarautzeko ADEGIren estrategiak. Hainbat urtetan "legez kanpoko" gauzak eta legearen aurka zihozenak eskatzen genituela esan ostean, hau da, lan-erreformaren aurka ari ginela, ADEGI patronalak oinarrizko hainbat gauza onartu ditu, hala nola ultraaktibitate mugagabea, hau da, hitzarmenak indarrean jarraitzen duela beste batek ordeztu arte, enpresek ezin dutela alde bakarrez hitzarmena ez aplikatu edo Gipuzkoako metalgintzako hitzarmena aplikatzeko lehentasuna izatea, kontu hau lehen aldiz adostu baitzen grafikagintzako hitzarmenean, zortzi eguneko grebaren ondoren eta LABek gehiengo absolutua duen sektorean. 

Orriak