Hemen zaude

LAB

Subscribe to LAB jarioa
 
Eguneratua: duela 33 min 45 seg

Gipuzkoako metalgintzako hitzarmen duina aldarrikatu dugu, mehatxuen gainetik

Ar, 2020/10/06 - 12:08

Gipuzkoako Metalgintzarako hitzarmen duin bat aldarrikatu dugu Donostian, Adegiren egoitzaren aurrean. Patronalaren xantaiaren aurrean ez dugula men egingo eta negoziazioak aurrera egin behar duela adierazi dugu, patronalak mahai gainean jarritako proposamena hobetzeko.

Tubos Reunidos taldearen egoitzara eraman dugu azken lan heriotzaren salaketa

Ar, 2020/10/06 - 11:53

Trapagako Productos Tubulares enpresako langile bat hil zen larunbatean, bigarrena hilabeteko epean. Lan heriotzen sarraskiak ez du etenik, eta, egoera salatzeko, enpresa batzordeak deitutako elkarretaratzea eta 24 orduko lanuztea babestu ditugu. Bilbon mobilizatu gara, Tubos Reunidos taldearen egoitza aurrean, eta prekarietatea lan heriotzen atzean dagoela nabarmendu dugu berriro.

Tubacex-eko langileak zuzendaritzaren asmoen kontra mobilizatu dira

Ar, 2020/10/06 - 09:49

Tubacex-eko langileek greba eguna dute, Laudio eta Amurrioko lantegietan iragarritako murrizketak salatzeko. Bada, LABek ez du kaleratzerik onartuko, ezta langileen eskubideen galera edo murrizketa ekarriko duen edozein neurri ere. Hortaz, babes osoa erakutsi diegu mobilizazioei.

Donostiako kaleak hartu ditugu, helduen egoitzetarako kalitatezko arreta eredu bat aldarrikatzeko

Ar, 2020/10/06 - 08:45

Grebara deitu dugu gaur Gipuzkoako helduen egoitzetan, eta, mobilizazio egunaren harira, manifestazioa egin dugu Donostiako kaleetan zehar. Hain zuzen ere, Gipuzkoa plazatik abiatu dugu protesta, Aldundiaren egoitza paretik, foru erakundearen pasibotasunak eraman baigaitu grebara. Helduentzako beste arreta-eredu bat sortzeko beharra berretsi dugu, ereduaren erdigunean gure helduak jar daitezen, ez enpresa kudeatzaileen negozioa.

Tasubinsako enpresa batzordeak elkarretaratzea egin du plantilla pobretzea eragotziko lukeen hitzarmen duina eskatzeko

Ar, 2020/10/06 - 08:23

Gaur, 12:00etan, Tasubinsako Enpresa Batzordea -LABeko 8 ordezkarik, UGTko 6k, ELAko 4k eta CCOOko 3k osatua-, enpresako bulego orokorren aurrean kontzentratu da, enpresak Batzordeak aurkeztutako gutxienekoen plataforma bere gain hartzeari uko egin diola salatzeko.

Eusko Jaurlaritzak greba eskubidea urratu du Gipuzkoako helduen egoitzetan

Al, 2020/10/05 - 16:41

Gipuzkoako helduen egoitza pribatuetan, biharko deiturik dagoen grebarako gutxieneko zerbitzuen aginduak greba-eskubidea urratzen du, %100eko gutxieneko zerbitzuak ezartzen baititu.

Productos Tubulareseko langile bat hil da, bigarrena hilabeteko epean

Al, 2020/10/05 - 15:09

Larunbatean, urriaren 3an, Trapagarango Productos Tubulareseko langile bat hil zen, ostegunean izandako lan-istripuaren ondorioz. Lantegi horretan hilabeteko epean hiltzen den bigarren langilea da.

Herri akusazio gisa aurkeztuko gara Eskubide Sozialen Kartaren izenean, Zaldibarreko auzian erantzukizunak argitzeko

Al, 2020/10/05 - 12:14

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragileok eta Zaldibar Argitu plataformak agerraldi bateratua egin dugu, Durangoko epaitegien aurrean. Hain zuzen ere, kalean erakutsitako kezka eta indarra epaitegietara eramateko garaia dela erabaki dugu, eta, hala, erantzukizunak argitzeko, zabortegiaren auziaren gainean egingo den epaiketara herri akusazio gisa aurkeztuko gara. Hala jakinarazi du Kartako eta LABeko kide Edurne Larrañagak.

Lehen greba eguna Greba Enviser Servicios Medioambientales Ecovidrio enpresan, hitzarmen duinaren alde

Al, 2020/10/05 - 12:02

Enviser Servicios Medioambientales Ecovidrioko langileak Bizkaian beira jaso eta birziklatzeaz arduratzen dira eta gaur, greba eta mobilizazioak hasi dituzte enpresak uko egiten diolako lan-baldintza duinak aitortzeari. Mobilizazioa ere egin dugu enpresak Bilbon duen egoitzaren aurrean.

Akordiorako proposamena aurkeztu dugu Gipuzkoako metalgintzan

Or, 2020/10/02 - 14:31

Gaur urriak 2, Gipuzkoako metalgintzako negoziaketa mahaiaren 7. bilera egin da. ADEGIK, negoziaketa bukatutzat eman nahi du, esanez nahiz eta sektorean gehiengoa ez duen, badaukala bere proposamenak ELA sindikatuaren oniritzia. Hau ez da negoziatzea.

Langabezia datuak: enplegu orokorraren errekuperazioa, gazteen enpleguaren galerak jarraitzen duen bitartean

Or, 2020/10/02 - 11:56

Irailaren amaieran, 182.903 langabe zeuden Hego Euskal Herrian, eta % 55,4 emakumeak ziren. Enplegu Zerbitzu Publikoak argitaratutako datuek langabeziaren zifrak arindu egin direla erakusten dute, eta oro har, gizonezkoen eta emakumeen alde egin dute. Aitzitik, gazteen egoerak okerrera egiten jarraitzen du, eta 1.240 gazte gehiagok (25 urtetik beherakoak) langabeziaren zerrenda ofizialak loditu dituzte.

Matriceria Deusto eta GTS enpresetako langileek greba mugagabea egingo dute, enpleguaren defentsan

Or, 2020/10/02 - 10:07

GESTAMP taldeak Matriceria Deusto eta GTS enpresak itxi eta 230 langile kaleratzeko asmoa adierazi zuen asteartean. Bada, egoera honen aurrean, bi enpresa-batzordeetako ordezkariek greba mugagabea iragarri dute urriaren 9tik aurrera. Hala jakinarazi dute Bilbon egindako agerraldian.

Lanetik bizirik heldu nahi dugu etxera!

Or, 2020/10/02 - 08:57

Oñatin, R. M. Zuazola Larraña BHI institutuan aurrean gogoratu dugu lan-istripuan hildako irakaslea, baita lan-istripuak salatu ere. Doluminak eta gure babes osoa Zuazola Larrañako hezkuntza komunitateari. Lanean jarraituko dugu halakorik errepika ez dadin.

‘Nafarroa Suspertu’ propaganda-plana erretiratzeko eskatu dugu, enpresak bai baina lanpostuak salbatzen ez dituen eredu zahar baten aldeko apustua egiten duelako

Or, 2020/10/02 - 07:01
LAB sindikatuak Nafarroako Gobernuari eskatu dio Nafarroa Suspertu plana erretiratzeko, bere ustez ez baititu betetzen Nafarroako gizartearen gehiengoaren itxaropenak eta beharrak. Gainera, Gobernuak bertze behin ere ez du bete aipatu plana eragile sindikal, ekonomiko eta sozialekin onartu aurretik lantzeko konpromisoa. Eta ez du LAB sindikatuak eginiko ekarpen bakar bat ere jasotzen.

ELAk arriskuan jarri du Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren negoziazioa

Og, 2020/10/01 - 13:10

LABek komunikabideen bidez jakin du ELA sindikatuak ADEGIren Gipuzkoa metalaren hitzarmenaren negoziazioan egindako azken proposamena sinatzeko prest dagoela. ELAk urrats hau negoziaketa mahaiko bileraren bezperan eman du. Gainera, alde bakarrez emaniko urratsa izan da, gainontzeko sindikatuekin kontatu gabe eta gehiengoaren akordioa bilatu gabe. Bilera baino 24 ordu lehenago uko egin diote mahai gainean dagoen proposamena hobetzeari. Zer interes du ELAk negoziaketa gelditzeko?

Aurrez aurreko benetako negoziazioa eskatzen diegu Haurreskolak Partzuergoa eta EAEko Hezkuntza Sailari

Og, 2020/10/01 - 12:17

Haurreskolak Partzuergoan ordezkaritza dugun LAB, STEILAS eta ELA sindikatuok mahai negoziatzailea berandu baino lehen deitzea eskatu genion gerenteari eta Hezkuntza Sailari irailaren 22an. Horri erantzunez, gaurko bilera telematiko baten deialdia jaso genuen, gure eskaerak kontuan hartzen ez zituena eta negoziatzeko borondate falta agerian uzten duena. Hori dela eta, ez konektatzea, Partzuergoaren Eibarreko egoitza aurrean kontzentratzea eta ostiraleko manifestazioetan gure aldarriak eramatea erabaki dugu.

"Garbiketa, anbulantzia, sukalde eta kafetegietako langileak ere osasun langileak gara"

Og, 2020/10/01 - 11:02

Osakidetzako azpikontratetako garbiketa, anbulantzia eta jantoki zein kafetegietako langileek protesta eguna dute gaur, "honaino heldu gara" dinamika mobilizatzailearen baitan. Larunbaterako Bilbon deitutako mobilizazioarekin ere egin dute bat, kalitateko osasun publikoaren eta langileen eskubideen alde!

SEPEk jardun partzialetako langileei aplikatutako murrizketa itzuli behar du, guk aurkeztutako salaketari arrazoia emanez

Og, 2020/10/01 - 10:28

SEPE langile prekarizatuenak zigortzen ari zela salatu genuen maiatzean. Langile hauek, miseriazko jardunak izateagatik enplegu bat baino gehiago izatera derrigortuak daude, eta normalean emakumeak eta oinarrizko lanetan dabiltzanak dira. Pandemian, gutxienez kontratu bat ABEEEra joan zaie eta ondorioz, langabezia prestazioa eskatu behar izan dute. SEPEk ordea, murrizketa bikoitza aplikatu zien, zegokiena baino askoz gutxiago jasoz.

Zaintzarako euskal sistema publiko, unibertsala, doakoa, kudeaketa zuzenekoa eta kalitatezkoa eskatzen dugu

Og, 2020/10/01 - 08:35

Adinekoen nazioarteko egunean eta Bizkaia eta Arabako diputatu nagusiek azken egunetako osoko bilkura orokorretan gizarte-zerbitzuen egoerari eta zaintzaren funtsezko funtzioari buruz egindako adierazpenak kezkaz ikusten du LAB sindikatuak.

Arabako ardogintza sektorean benetako negoziazioa eta bidezko hitzarmen duina eskatzeko mobilizatu gara

Az, 2020/09/30 - 16:08

Arabako Ardogintza sektoreko hitzarmenak sinatu gabe jarraitzen du, 22 hilabeteko negoziazioen ostean. Gaur, langileen lan baldintza duinen defentsan mobilizatu gara. Kotxe-karabana egin dugu Bastidatik hasi, eta Eskuernaga, Samaniego, Biasteri, Zieko, Lapuebla de Labarkatik pasatu eta Oionen bukatuz.

Orriak