Iturbek Miramon erreferentziazko zentroa dela esaten du. LABek ez du berdin pentsatzen.

Atzo BERRIAn Maite Iturbek Miramon erreferentziazko zentroa dela baieztatzen zuen. LABek puntuz puntu gezurtatu egiten du.

Haurreskoletako LABek salatu nahi du atzo ETB2ko albistegietan gure prentsaurrekoari eman zion trataera

Horretan, gure prentsaurrekoaren berria aurkeztean, bai aurkezleak zein pantailan agertzen ziren azpitituluetan “Los trabajadores y educadores de guarderias haran huelga el jueves” zabaltzen zuten.

Haurreskolak Partzuergoko langileen gehiengoa emakumezkoa izanda, hizkuntzaren erabilera ez zaigu egokia iruditu. Bestalde, gure prentsaurrekoan 0­3 zikloaren aitortza politiko eta soziala eskatzen zen bitartean, sektore feminizatu gehienetan gertatu ohi den moduan, gurean ere haurreskoletako lana zaintzarekin lotu zen albistegi honetan.

BERRIA: EH Bilduren ustez, Kataluniaren gaian desoreka dago ETB1 eta ETB2 artean

ETB2ko platoa aterpean eta ETB1ekoa haima txiki baten azpian, Bartzelonan, erreferendumaren egunean.Jaurlaritzako Kultura Sailburu Bingen Zupiriak esan du bi hizkuntzetan ari direla esfortzua egiten

«Zazpi ordu gutxiago, zazpi, ETB1en». Hala jaso zuen Jokin Labaien BERRIAko telebista kritikariak urriaren 28an gertatutakoa. Kataluniako Parlamentuak errepublika independentearen deklarazioa egin eta hurrengo egunean, ETB2k Kataluniako egoerari buruzko bi saio berezi egin zituen —bata goizez eta bestea gauean—, zazpi orduan baino gehiagoan. Aldiz, ETB1ek albistegietan baino ez zuen landu Katalunian gertatzen ari zena. Egoera horren oihartzuna Eusko Legebiltzarrera iritsi da.

EITBko LABek Kataluniako komunikabide publikoaren esku-hartzea salatzen du

Urriaren 3an EITBko langileok egindako elkarretaratzea (Bilbo)Atzo Espainiako gobernuak PP, PSOE eta Ciudadanos alderdien babesarekin beste hainbat neurri ankerrez gain "Corporació Catalana de Mitjans Audiovisuals" (CCMA) komunikabide publikoa bere gain hartzea erabaki zuen. EITBko LABek lehenengo eta behin Kataluniako prozesu demokratikoaren alde ari den jende guztiari gure babesa eman nahi diegu, gaur egun bereziki gartzelan sartu dituzte bi Jordiak nabarmenduz. Bide horretan Kataluniako komunikabide publikoko langileei ere gure babesa adierazi nahi diegu etor daitezkeen egun ilunen aurrean.

Euskal Herrian ederki asko ezagutzen ditugu espainiar estatuaren neurri antidemokratikoak, eta bere goi-asmoak lortzearren komunikabideak kontrolpean edukitzeak zenbaterainoko garrantzia duen: medioak itxi, kazetariak gartzelaratu, berariazko legeak sortu... Bide horretan gobernuek ezinbestekoa dute, komunikabide publikoak suntsitzea lortzen ez dutenean, sikiera kontrolatuta edukitzea. Eta ez hain zuzen ere jendartearen mesedetan, baizik eta unean uneko gobernuan dagoen alderdiaren mesedetan.

Beñat Sarasola ARGIAn: "Baldintza minimoetatik behera egin genuen lan Sautrelan azken urte osoan"

Sarasolak gidatu du Sautrela azken denboraldian (argazkia: EITB).ETBk erabaki du ez duela gehiago emitituko astero literaturari eskaintzen zion Sautrela programa. Saioaren zuzendari ohiak, Beñat Sarasolak, esplikatu du zer proposatu zitzaion telebistako zuzendaritzari, programak martxan jarraitzeko.

“Azken-azken erabakiaren berri xeherik ez dut”, azaldu du Sarasolak eta gehitu du gai honi buruz esateko dauzkanak maila pertsonalekoak direla, “baina iazko denboraldia nola joan zen jakiteak argi pixka bat emango duelakoan nago”.

2016ko irailean hartu zuen Sautrela aurkezteko eta zuzentzeko ardura, Hasier Etxeberriak programa utzi behar izan zuenean. “Kontua da erredaktorerik ez zutela kontratatu, eta beraz, halako programa bat egiteko baldintza minimoetatik behera, erredaktorerik gabe alegia, egin genuela lan urte osoan”.

Kataluniarekin BAT: Elkarretaratzeak EITBn

Katalunian Urriaren 3an antolatu den Greba Orokorra bultzatzeko Euskal Herrian antolatzen ari diren mobilizazioen testuinguruan, EITBko egoitzetan ere elkarretaratzeak deitu dira:

  • Miramon: 10:00
  • Bilbo: 12:00

#VagaGeneral3O #sindicatsxrederendum

EITBko LABek Espainiar Estatuak Catalunyako komunikabide publikoari egindako mehatxua gaitzetsi egiten du

Informazio eta adierazpen askatasun eskubideen urraketa berria egin du gaur Espainiar Estatuak TV3ri Urriak 1eko erreferendumaz informaziorik ez emateko agindua eman baitio. Kontuan edukita gaiarekin Estatuan gailentzen diren komunikabideek daramaten manipulazio eta partzialtasun handia, argi dago errealitate bat erabat isilarazi nahi dela. Izan ere ehunka mila jendek babesten duen bozkatzeko eta erabakitzeko eskubide demokratikoa ezkutatu nahi eta ezin den errealitate itzel bat da.

EITBko LABek TV3ko zein egun hauetan jazarpena jaso duten «El Vallenc» aldizkariko langileei ere bere elkartasuna adierazi nahi die. Era berean mehatxu mota guztiei jaramonik ez egitera animatzen ditugu ere.

Ohar hau probestu nahi dugu Catalunyako herriari gure animo guztiak luzatzeko, urriaren 1eko erreferenduma normaltasun osoa eta parte hartzerik zabalena izan dezan, eta aldaketa soziala ahalbideratuko duen independentzia zoriontsu bat opatzeko.

BERRIA ERREPORTAJEA: Itzalak argien gainetik

EH Bilduk ekainaren 19an Miramonen egindako bisita ofizialaren argazkietako batzuk ikus daitezke orrialdeotan.Sindikatuek diotenez, ETBko Miramongo egoitzak erreferentziazkoa izateari utzi dio, eta zentro «zaharkitu» bat da orain. Bi urtean, ez da fikziorik grabatu

Miramon, Donostia. Euskadi Irratiaren eta Gaztearen egoitza —EITB Neterako aritzen diren langileak ere han daude—. Baina espazio fisikoaren hiru laurden baino gehiago ETBk hartzen du, batik bat entretenimenduzko saioen ekoizpenerako. Dena den, ia bi urte dira han fikziorik grabatzen ez dela —Go!azen telesaila beste toki batzuetan grabatu dute—. Eskamak kentzen izan zen Miramonen grabatu zuten azkenekoa, eta dekoratuen parte batzuk desmuntatu gabe daudela ohartarazi dute LABeko eta ELAko ordezkariek —2016ko udaberrian erabaki zuen telebistak telesailarekin ez jarraitzea—. BERRIA saiatu da Miramongo zentroko arduradunekin hitz egiten, baina EITBk ez du erreportaje honetan parte hartu nahi izan.

ADM.EUSKARAZ.TALDEA: Gobernua: Nafarroan ETB falta dugu

Ana Ollo kontseilariak, joan den ostiralean, azken bi urte hauen balantzea egin zuen, eta hartan hau esan: Gobernu honi esker, "EITB berriz ere ikusten da Nafarroan, UPNren salaketa batek eragindako itzalaldiaren ondoren". Hori ez da egia osoa inondik inora ere. Nafarroako haur gehienak ETB3 gabe daude, hau da, euskarazko marrazki bizidunik gabe. Nafarroako Gobernuak herritarrei argitu beharko lieke PPren Gobernuak ez duela inolako asmorik ETB3rako lizentziarik emateko.

ETBko LABek albistegietako ardura postuen hautaketa sistemaz argipenak

Hile hasieran «ETBko albistegiak: Muskerrak jantziak aldatu bai, baina musker izaten jarraitzeko» izenburupean ETBko LABek ateratako oharrak hautsak harrotu eta gaiarekiko hainbat erantzun eta ekimen eman dira. Gauzak puntu honetara iritsita, hainbat argipen eman nahi dugu:

  • Lehenik, Aintzane Bolinaga Alcelay, Kultura Sailburuaren emaztea dela zehaztean lehen mailako afinitate bat dagoela da salatu nahi genuena.

  • Bigarrenik, excusatio non petita acusatio manifiesta, LABek oharrean ez du une batean ere inoren profesional faltarik aipatu. Salatzen genuena izendapenak egiteko sistema iluna: aukera berdintasuna, objektibotasuna eta gardentasuna urratu zirela.

Halere, profesionaltasunaz ezer idatzi baino, gure ustez adibide moduan BIDEO HONEK argiago azaltzen du kontzeptu horren antonimoa. Askoren gogoan dago 1993ko hauteskunde autonomikoetan Jose Maria Callejarekin batera Floren Aoiz HBko hautagaiari egindako elkarrizketa. Kazetaritza fakultateetan aztertzeko modukoa da jokabide «profesionala». Kointzidentzia izan daiteke, baina gaur egungo Kultura Sailburua Ajuria Eneako Itunaren garai haietan Ardanza lehendakariaren komunikazio arduraduna zen. Orduan ere Aintzane Bolinaga Alcelayk eta Bingen Zupiria Gorostidi dagoeneko ezkonduta zeuden.

Baina ziur gaude hain zuzen ere Politika Arloko ardura bere «profesionaltasun» horregatik esleitu zaiola, nahiz eta aukera berdintasuna, objektibotasuna eta gardentasuna urratu den.

EHBILDU: EITBn karrera profesionala garatzea proposatu du EH Bilduk, izendapenak irizpide profesionalen arabera soilik egiteko

Unai Urruzunok hedabide publikoen independentzia zaindu beharreko balorea dela dio. “Horretarako, ezinbestekoa da goi-karguen hautaketa gardentasunez, aukera berdintasunean eta merituen arabera egitea”.

EH Bildu talde parlamentarioak legez besteko proposamena aurkeztu du gaur EITBko zuzendaritzari eskatzeko bi hilabeteko epean telebista eta irrati publikoetan karrera profesionala sustatu eta garatzeko plan bat aurkez dezala, “betiere programa eta albistegien ildo editoriala erabakitzen duten kargu guztiak (albistegietako buruak, erredakzio burua, editoreak eta arlo buruak) gardentasunez, aukera berdintasunean eta irizpide soilik objektibo eta profesionalen arabera hautatzeko, eta ez, orain arte bezala, konfiantza pertsonal edo politikoaren arabera”.

EITB.EUS: Juridikoko eta Lan Kontratazioko burua

Euskal Irrati Telebista (EiTB) erakunde publikoak Bilbon duen bere egoitza nagusirako Juridikoko eta Lan Kontratazioko burua behar du

Euskal Irrati Telebista (EiTB) zuzenbide pribatuko erakunde publikoa ikus-entzunezko komunikazioko talde bat da, bere mendeko sozietateen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko irrati, telebista eta Internet zerbitzu publikoak kudeatzen dituena, eta Bilbon duen bere egoitza nagusirako langile hau behar du:

EITB.EUS: EiTBk hautaketa-prozesua ireki du abokatu bat aukeratzeko

Euskal Irrati Telebistak hautaketa-prozesua ireki du abokatua aukeratzeko asmoz. EiTB eta bere mendeko sozietateetarako lan egingo du, Zerbitzu Juridikoko eta Kontratazioko Zuzendaritzaren barruan. Kontratazioaren modalitatea errelebo-kontratua izango da.

Hauexek dira lanposturako betekizunak:

Maria Gonzalez Gorosarri: «EiTB telebista publikoa balitz»

Maria Gonzalez Gorosarri - EHUko irakaslea

Kalitatezko telebistaz hitz egiten dugunean, Europan irrati-telebista publikoa aipatzen dugu, sinonimoak balira bezala. Izan ere, irrati-telebista publikoak ez daude ikusleen eta iragarleen merkatuaren menpe. Europa osoan telebista publikoak eta pribatuak oso ezberdinak dira, ETB izan ezik:

EITB komunikazio talde publikoak osasun zerbitzua pribatizatu nahi du

Uztailaren 13an Bilboko egoitzan egindako elkarretaratzeaUdazkenerako osasun zerbitzua kanpoko enpresa baten esku uzteko asmoa duela jakinarazi digu EITBko zuzendaritzak langileon ordezkarioi eta laneko osasun batzordeari.  Aitzakia: orain arte lan kontratuarekin aritu den medikuak erretiroa hartuko duela eta ez omen dutela hura ordezkatuko duen medikurik topatu. Zehazki, ondokoa dio enpresak:

  1. «Bakarrik denboraldi baterako eta soldata horrekin lan egingo duen enpresa medikuntzan espezializatutako mediku euskaldunik» ez dutela aurkitu.
  2. Zuzendaritzak berak onartzen du zerbitzua kanporatu ezkero «kalitatea jaitsi daitekeela», baina, hala ere, «beste aukerarik ez dagoela» esaten du.
  3. «Behin-behineko erabakia» dela eta «printzipioz urtebeterako» neurria izango dela sinestarazi nahi digute.

EITBko zuzendaritzaren erabakia okerra da eta neurri hori justifikatzeko erabili dituen argudioak iraingarriak dira langileontzat. Zergatik? Hemen erantzunak:

Argazkian, uztailaren 13an Bilboko egoitzan egindako elkarretaratzea

EHBILDU: ETBk berehala argitu behar du zergatik ez duen igorri iragarrita zeukan ‘Las cloacas de Interior’ dokumentala

EH Bilduk susmoa du PPren presio politikoak eta alderdi horren eta EAJren arteko akordioek eragina izan dutela EITBren erabakian, dokumentala programaziotik kentzera behartu arte.

EH Bilduk azalpenak eskatu dizkio jada EITBko zuzendaritza taldeari, berehala argitu dezan zergatik ez zuen atzo gauean igorri ‘Las cloacas de Interior’ dokumentala, nahiz eta horren emisioa hilaren 7az geroztik aurreikusita zegoen. Izan ere, ETBk iragarrita zeukan programazioa aldatu zuen atzo eta, aipatu dokumentala eskaini beharrean, ‘La imagen de mi vida’ saioa eman zuen. ‘Las cloacas de Interior’ dokumentala Mediaprok ekoiztu du eta argitara ateratzen du Fernandez Diazen Barne Ministerioaren gerra zikina eta Poliziaren erabilera politikoa Kataluniako independentismoaren eta buruzagi independentisten aurka.

BERRIA: EITBn ez dago «publikotasun senik», adituek adierazi dutenez

Urtzi Urkizu aurkezlea eta Maria Gonzalez Gorosarri ikertzailea, atzo, Eibarren. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESSEuropako irrati-telebista publikoen ereduak EITBrekin alderatu dituzte UEUn. Alemaniako eta Eskoziako kasuak azaldu dituzte

Komunikabideak eta herria: Telebista publikoa irudikatzen izenburupean, EITBko eredua Europako beste irrati-telebista ereduekin konparatu zituzten atzo Udako Euskal Unibertsitateko ikastaro batean, Eibarko (Gipuzkoa) Markeskoa jauregian. Eusko Ikaskuntzarekin elkarlanean antolatu zuen ikastaroa UEUk. Izan ere, euskal irrati-telebista publikoaren etorkizunari buruz hausnartzeko prozesua abiatu du Eusko Ikaskuntzak, eta iritziak jasotzen ari da, datorren urtean ondorioak aurkezteko.

ETBko albistegiak: Muskerrak jantziak aldatu bai, baina musker izaten jarraitzeko

ETBko albistegietan muskerrak beste behin ere itxurakeriak egin ditu... Bingen Zupiria Gorostidi jauna Sailburua izendatutakoan argi zegoen, oso inozoa ez baldin bagara, bere emaztea Aintzane Bolinaga Alcelayri arduraren bat emango ziotela, ardura politiko-estrategikoa alegia. Maite Zurikarai Marcilla albistegietako zuzendariak, Aintzane "dagokion" leku horretan kokatu ahal izateko aldaketa teknikoak egin ditu izendapen hau mozorrotzeko.

LABen iritziz EITBren Estilo Liburuak ez ditu asetzen EHk behar dituen Komunikabide Publikoaren irizpide komunikatiboak

LABen iritziz EITBren Estilo Liburuak ez ditu asetzen Euskal Herriak behar dituen Komunikabide Publikoaren irizpide komunikatiboak, edukiz eta formaz

EITB Estilo LiburuaBadira aste batzuk EiTBren Estilo Liburua aurkeztu zenetik. Euskal kazetaritza eta ikus-entzunean aritzen diren langileentzako oso tresna garrantzitsua behar luke. Ordu askotako lana dagoela nabari da, baina liburuaren erditze prozesuak korapila eta argi ilun asko izan ditu.

Estilo Liburua profesional eta langile askoren eskaera historikoa izan da. Bere sorrera EiTBko Estatutuei eta Erredakzio Kontseiluen jaiotzari loturik dago. Baina ez dago soberan Estilo Liburuaren sortze prozesua Surioren garaietatik datorrela gogoratzea eta garai hartan Euskal Herriak pairatzen zuen egoeraren emaitza partziala dela. Horrela uler daitezke batez ere, Liburuko lehen kapituluak, non kazetariari posizionamendu irmo batzuk eskatzen zaizkion, bai Euskal Gatazkaren inguruan zein munduko beste edozein gatazkaren inguruan. Eta hor koka ditzakegu Surio zein Iturberen zuzendaritzak aurrera ateratzeko erakutsi zituen grina eta presak.

ARGIA: Miramon: produktora pribatu handien esku programak sortzen erreferentea zena

"Argiak jartzen dituen langilearen lekutik platoa zuzenean ikusi ezinik", "aurreko mendeko tresnak", "euria egiten duenean grabazioa eten egin behar dute teilatuak egiten duen zaratagatik" edo "pasilloak biltegi bilakatu dira, segurtasun minimorik gabe"- ETBko Miramonera egindako bisitaren harira, txio bilduma sareratu du Josu Estarrona EH Bilduko legebiltzarkideak, ekainaren 21ean.

ADM.EUSKARAZ.TALDEA: ETB3-ren alde ekiteko garaia

1498073335461 komunitateak gehituaGaur egun Nafarroako haur gehienek ez dute ETB3 (marrazki bizidunak euskaraz) ikusteko aukerarik, eta ez dago aldaketarako zantzurik. Giltza PPren Gobernuaren esku dago, eta erraztasunak eman ordez, traba teknikoak eta isunak jartzen ari da, Nafarroan euskarazko kateak eta irratiak hartzearen kontra.

EITBko albistegietako zuzendaritzak FOCUSen informazioa eginda ematen die kazetariei

desenFOCUSEITBko LABek albistegietako zuzendaritzaren jokabide partidista, antiprofesionala eta manipulatzailea salatu nahi du. Izan ere FOCUS delako inkestaren emaitzen informazioa ekoizteko garaian, kazetariek beharko luketen dokumentazioa eman ordez, lerroburuak baino ez dizkie eman izan, hauen lana ahotsa eta sinadura jartzera mugatzen saiatuz.

Gizaker enpresak asmatu du FOCUS izena duen EAJaren aldeko propoganda bitartekoa. “Txosten sozio-politiko” hau boto asmoei buruzko inkesta sorta besterik ez da, nahiz eta ETAren armagabetzeaz ere hainbat galdera sartu dituzten, seguruenik FOCUSen benetako asmoa maskaratzeko. Gizakerrek EITBrako egin ohi du lan hauteskunde kanpainen inguruetan.

Ekainaren 17an euskal presoen eskubideen alde kalera ateratzera deitzen dugu SARE eta IREKIk

IrekiIREKI dinamikak eta SAREk ekainaren 17an euskal presoen eskubideen alde mobilizatzera dei egiten diegu euskal herritar guztiei. Deialdi bikoitza luzatzen dugu, goizean Gasteizen IREKIren ekimenez egingo da mobilizazioa eta arratsaldean, Donostiara aldatuko da lekukoa, SAREren eskutik.

Euskal presoak ardatz, SAREk gizartearen atxikimendua erdiestea helburu duen bezala, langileen atxikimendua lortzeko lan mundutik lanean ari da IREKI. Inplikazioa da gakoa. Beraz, atera gaitezen kalera. Ekainaren 17an mobilizatzera deitzen dugu, egin dezagun denon artean presoen eskubideen aldeko egun biribila.

GARA: La ponencia espera tener una nueva Ley de EITB para el primer trimestre de 2019

0531_eh_ponenciaLa Ponencia para la Reforma Integral de EITB espera tener un informe redactado para finales de 2018 y que a primeros de 2019 se pueda aprobar una nueva ley que regule la Radio Televisión Pública Vasca. Salvo dos reformas para la elección de la dirección, la ley de EiTB lleva sin modificarse desde 1982, con lo que los medios audiovisuales han evolucionado desde aquellas fechas.

Prekarietatea eta kontrol bertikalak EITBko albistegien kalitatearen kontra jotzen dutela argi utzi du LABek parlamentuan

Informazioaren ekoizpen egokia lortzeko proposamenean profesionaltasuna, talde-lana eta esku-sartzerik eza jasotzen du EITBKo LABek gaur parlamentuan EHBILDUK gonbidatuta azaldu duen txostenean. Diagnostikoan azpimarratutako arazoak agenda propioaren falta; erredaktoreen espezializazio falta, beldurra eta prekaritatea; eta gestoreen kudeaketa sistema adiskidezkeriakoa eta bertikala izan dira. Hauek zentsurara eta autozentsurara eramaten dute, bai eta espezializaziorako eta lanbide karrerarako aukerak ukatzera ere. Txosten osoa ikusgai dokumentu honetan.

Orriak

Subscribe to LAB - EITB RSS