Hauteskunde sindikalak ETBn eta Euskadi Irratian: Emaitzen balorazioa

Atzo Euskal Telebistan eta Euskadi Irratian egindako hauteskunde sindikaletako emaitza orokorrean positibotzat jotzen du LABek

 

Etiketa: 

Eusko Irratian zuzendaritzak eta ELAk lan poltsa elebidunen deialdiak geldiaraztea epaitegian salatuko du LABek

Azken lan eskeintza deialdia egin zenean , bertan jasota gelditu zen behin OPEa bukatutakoan LAN POLTSA nola osatu, EITBko Administrazio Kontseiluaren onespena zuena.  Denbora aurrera doa, eta behin eta berriz EIko zuzendaritza urratzen ari da akordioa ELAren ekimenez eta babesarekin. Horrela, lan poltsan erdaldun elebakarrak lehenesten ditu euskaldun elebidunen aurretik, gardentasunez gain euskara bera kaltetuz.

LAB behin eta berriro lan poltsa arautu eta elebidunak abian jartzeko eskaerak egin izan ditu, eta batzordean ELAk eta Zuzendaritzak hartu izaten duten jarrera blokeatzailearen aurrean epaitegira jotzea erabaki dugu.

Eusko Irratiko LABek ez du onartuko lan poltsaren hurrenkera  haustea eta Zuzendaritzak kontratuak nahierara bideratzea. Era berean kontratazio sistema oker honek kaltetutako langileei dei egiten diegu kalte ordaina eta zuzentzeko neurriak lortzearren epaitegietako bidea erabiltzera.

HALA BEDI: Martxoak 3 Elkartea denuncia la actitud de EiTB y Urtaran

En la jornada del viernes, después de tres años sin reunirse, se celebró una reunión del Patronato de la Fundación Centro Memorial de las Victimas del Terrorismo. En dicha reunión, entre otros puntos, se aprobaron con carácter retroactivo los presupuestos y planes de actuación de los tres últimos años, así como destinar un millón de euros para el museo del Centro. En la misma Gorka Urtaran pidió al presidente del gobierno español, Pedro Sanchez, que en el citado Memorial se incluyesen a las víctimas del 3 de Marzo.

LABek ETBko Miramongo lan osasun eta segurtasun baldintza larriak Ikuskaritzan salatu ditu

Txosten honen helburua lan arriskuen prebentzio zerbitzuaren funtzionamendu geldoa eta arlo buru ezberdinen utzikeria  eta ardura eza salatzea eta agerian uztea da. Bertan kalitateko telebista publiko batean ezin sinetsi, baina ematen diren hainbat segurtasun eta garbitasun arazo larriak jasotzen dira, sinestezinak baino errealak ere badiren argazkiek ilustratuta.

Miramongo lan zentroak, Bilbokoarekiko, berezitasunak ditu lan egiteko eran. Bilbokoa gehienbat informatiboetara dedikatzen den bezala, Miramongo lana, gehienbat, entretenimendu programetan oinarritzen da. Bilbon dekoratuak denbora luzerako montatzen dira. Miramonen berriz, montaje/desmontaje asko dago eta publikoarekin lan egiten dugu gainera.

Josu Amezaga (EHU): “ETB osoa berrasmatu behar da”

Josu Amezaga EHUko irakasleak txosten bat aurkeztu zuen Eusko Legebiltzarrean ETBren egoeraren inguruan. Horretaz hitz egin dugu gaur Hizpidean berarekin, eta txostenaren nondik norakoak azaldu dizkigu.

Nolako telebista eta zertarako nahi dugun hausnartzeko beharra azpimarratu du Josuk, ETBren egoera aurkezteaz gain. ETB1 eta 2ren arteko desoreken inguruan, eta euskara sustatzeko betetzen duten paperaren inguruan hitz egin digu Josu Amezagak.

Enpresa bakarraz hitz egiten hasi aurretik, langile eta zuzendaritza egitura adostu beharra defendatu dugu ponentzian

Gasteizko parlamentuko "EITBren birmoldaketarako ponentzia" dela eta, EITBko LAB gonbidatua izan da bere diagnostikoa eta proposamenak aurkezteko. Kontratazio kudeaketa eta azpikontratazio arazoak azalduta, proiektua berritu nahi bada halako arazoak lehenbailehen zuzendu behar direla ohartarazi dugu, langile egitura zehaztuz eta gestore sistema iluna bertan bera botaz. EITBko lantokiak batzekotan langile ikuspuntu batetik zein irizpide bete beharko ziren ere azaldu du LABek.

JOSU AMEZAGA: ETB1en arazoa ez da euskara

Josu Amezaga EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate saileko zuzendariak 'ETBrentzat eredu berri bat' txostena aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean.

Galdera egin du Josu Amezaga EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate saileko zuzendari eta irakasleak: «Ez al dugu sinetsi euskarak ez duela balio telebistarako?». Kezkaz egin du galdera, eta kezkaz hartzen du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako populazio osoaren %2k baino ez ikustea euskarazko telebista. Baina datu guztiak ondo aztertu eta gero, bere ondorioa argia da: «ETB1en arazoa ez da hizkuntza, edukia baizik». ETB euskaraz jaio zen, baina 1986an ETB2 sortu zuten. «Audientzia lehian borrokatu beharrak ETBren kuota estutu zuen, eta euskara kaltetuta atera da, kontzienteki edo inkontzienteki gaztelaniazko katearen aldeko apustua egin delako», gaineratu du Amezagak. Eusko Legebiltzarrean izan zen duela egun batzuk, EITBren erreforma integralerako lantaldearen aurrean ETBrentzat eredu berri bat txostena aurkezten.

J.AMEZAGA: "Komunikazio esparru nazionalik gabe, ezin da euskal naziorik eraiki"

Josu Amezaga, EHUko irakaslea: "Komunikazio esparru nazionalik gabe, ezin da euskal naziorik eraiki"

Soziologian doktorea da Amezaga (Caracas, 1960) eta EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko zuzendaria. Komunikazio espazioaren garrantzia naziogintzaren erronkaren aurrean azterlana aurkeztu zuen 2017an eta honen inguruan jardun dugu batez ere. Bere tesia latza da: Euskal Herria nazio gisa ikusten dugunok ez dugu nazio esparru komunikatiborik eta hori gabe, gaur egun, nekez eraiki daiteke euskal naziorik.

ARGIA 2018.10.28

 

L.ARRETXEA: Hizkuntza politika pertsonalak

Marka pertsonalaren garaia da hau. Instagram, Linkedin, Twitter, Tinder. Denetan itxura ona eman behar, denetan asmatu behar nork bere burua saltzen, lan bat, lige bat, zabalkundea edo onarpenaren plazera lortu nahi bada. Hainbeste, non seguru izango den norbanakoentzako komunikazio plan pertsonalak eta aholkularitza saioak eskaintzen hasi denik. Eta hala ez bada, to, ideia opari.

Gurera etorrita, komunikazio plan horrek ezinbestean izan beharko du hizkuntza-politikari eskainitako atala. Ogia erosteko hautatzen den hizkuntzak baino askoz gehiago esaten baitu norberaz sare zabal bati —ikastolako lagunei, Erasmusen ezagututakoei, bere sektoreko profesionalei, balizko bezero edo kontratatzaileei— aldi berean zuzentzean egiten den hautuak. Zer esanik ez sare horien jabea pertsona publiko samarra bada, eta jarraitzaile elebidun zein elebakarrak —erdaldunak, noski— baditu. Euskal telebistako hainbat kazetari eta kolaboratzaileren egoera hori da, kasurako. Ezetz asmatu gehientsuenek zer hautatzen duten?

Eusko Irratiak plantilla elebiduna izan dezan oztopoak jartzen ari da ELA sindikatua

Lan boltsarako deialdiaren inguruan hartu duen jarrerarekin, ELA sindikatuak EZ dagozkien pribilegioak eman nahi dizkie langile elebakarrei, bi hizkuntzetan lan egiteko gai direnen kaltetan. Horretarako berdin zaio LEP-aren baseak urratzen jarraitu behar dela defenditzea (oinarrietan argi eta garbi esaten baita elebakarren zerrendak DESAGERTU egin behar zuela, prozesua amaitutakoan. Eta denbora asko pasa da ordutik. Gehiegi).

LAB-ek ohartarazi nahi du oso larria dela LEP baten oinarriak urratzea. IRUZUR HUTSA. Ez hori bakarrik. Zuzendaritzak bezala pentsatzen du, lan boltsarako proba ELEBIDUNA egiten dutenek bere garaian proba ELEBAKARRA egin zutenen aurretik egon behar dutela lan boltsan. Norabide horretan jokatuz bakarrik lortuko dugu plantilla elebiduna lortzen joatea. Ez dugu ulertzen publikoki euskararen defendatzaile sutsu den sindikatu batek horrela jokatzea. Baina uste dugu bi hizkuntzetan lan egiteko gai izateko ahalegin egin duten beharginek azalpena merezi dutela.

BERRIA: Hasia da kaiolatik ateratzen

Salaketak, erasoak, mespretxu instituzionala... Nafarroako euskaldun eta euskaltzaleek asko sufritu dute azken hiru hamarkadetan ETBren seinalea jaso ahal izateko. Lauko gobernua hasia da egoera bideratzen; euskalgintzaren ustez, baina, arazoa ez da erabat konpondu. 

Haizearen kontra. Horrelaxe ibili da Euskal Telebista Nafarroan azken 36 urteetan. Iragan irailaren 6an, urrats garrantzitsua egin zuen Nafarroako Gobernuak salbuespen egoera hori konpontzeko: ETB2 katea ikusgai jarri zuen lurralde osoan —ETB1en emisioa baimenduta zegoen 2016tik—, eta ETB3ren seinalea Iruñerrira zabaldu zuen, Nafarroako etxe gehienetan haurrentzako euskarazko programazioa ikusteko aukera eskainiz.

EITB.EUS: Ardura postu bat berriro ere beharrezko barne prozesu objektiborik gabe esleitu da

EITBNETen izan diren zuzendaritza kargu berrien izendapenen harira, ondokoa adierazi nahi dugu:
  • eitb.eus-eko Albistegietako buru berria aukeratzeko ez dela barne-deialdirik egin, interesa izan zezaketen langileak lanpostu horretara aurkez zitezen.
  • Albistegietako buru kargua gestore kontratu berri batekin bete dela, sistema hori desagertu beharko litzatekeenean, eta lanpostu horrek lan-hitzarmenaren baitan egon beharko lukeenean.
  • eitb.eus-eko Parte-hartze eta Gizarte Sareen burua berriari dagokionez, esparru horretan inolako eskarmenturik eta esperientzia profesionalik gabeko pertsona bat hautatu duela zuzendaritzak. Langile horrek ‘Proiektuak eta Bezeroak’ atala zuzentzen zuen orain arte EITBNETen, horiek duela hainbat urte desagertu baziren ere. Ekainean, pertsona horrek zuzendaritzan ze funtzio betetzen duen galdetu zuen LABek EITBko Administrazio Kontseiluan, eta ez zuen erantzunik jaso. Horren ondotik etorri da izendapen berria. Kasualitatea?
EITBko LABek langileen ibilbide profesionala garatzeko neurriak eta hautaketa prozesu gardenak exijitzen ditu, eta helburu horiek lortzeko lanean jarraituko du. Bide horretan, besteak beste, kontratuak nahieran egitea ahalbidetzen duen gestoreen sistema behin betiko bertan behera uztea ezinbestekoa dela berresten dugu.
Etiketa: 

GARA: Iturbe apoya la censura de una camiseta en ETB

La directora general de EiTB, Maite Iturbe, se escuda en su Libro de Estilo para justificar que en un programa de gastronomía no se grabara la entrevista prevista con un productor de Laudio porque éste vestía una camiseta con el lema «Altsasukoak aske».

A mediados de junio, una contrata de EiTB acudió a Laudio para entrevistar al productor local Juan Angel Lekanda para un conocido programa de gastronomía. Lekanda apareció con una camiseta con el lema «Altsasukoak aske» y los entrevistadores le indicaron que EiTB no les permitía grabarle con ese mensaje en su ropa. Ante su negativa a cambiarse de camiseta, la dirección del Ente decidió que no se realizara la grabación.

ETBko barne eta kanpo deialdiak adostu ditugu zuzendaritzarekin ::: Entzutegi Nazionala

Pasa den ostiralean ETBko Zentroarteko Batzordeak bilera izan zuen zuzendaritzarekin, eta bi gai hauek lotu ziren:

  1. Gatazka kolektiboen kasuetan hemendik aurrera ez dugu Entzutegi Nazionalera jo beharko.
  2. Zuzendaritzak bakanteak betetzeko deialdi publikoa egiteko konpromisoa hartu du
    • 2018an 12 lanpostu:
      • 3 produkzio ingeniari Bilbon eta 1 Miramonen
      • 5 proiektu ingeniari Bilbon eta 1 Miramonen
      • 2 sare teknikari Bilbon

Honetaz aparte, LABek kontu hauek argitzeko probesten dugu oharra:

...

JOSU AMEZAGA: Hezkuntza sistemak bakarrik ezin du

«Beste mugimendu interesgarri bat EiTBren inguruko debatea da. Debate horrek erakundearen zioa bera birdefinitzeko balio beharko luke. Nire ustez, zio hori hizkuntza da, ezer baino lehenago. Euskararen normalizazioaren helburuarekin batera beste helburu batzuk izan ditu orain arte EiTBk, batzuk aitortuak eta beste batzuk ez hainbeste. Baina gaur egungo panoraman, erabaki handi bat hartu beharra dago: ea orain arte bezala jarraituko ote duen, euskalduntzeari egin diezaiokeen ekarpena nola itzaltzen den ikusiz; edo euskara ardatz harturik jauzi kualitatibo bat egingo ote duen, bere ahalegin nagusia xede horretara jarrita.»

MIRARI ISASI: «Fake news» y promoción

Siempre ha sido una tentación para los partidos en el poder, y más si se perpetúan en él, apropiarse de cualquier iniciativa positiva de la sociedad como propia. Euskal Herria no es una excepción.

Que un investigador triunfe es fruto del entorno favorable creado por Lakua y su I+D+i. Parece razonable. Que una empresa tenga un plan de internacionalización es gracias a las ayudas institucionales. Todo parece promovido por «los perfectos». Ahí estará EITB para hacer un publirreportaje con la consejera de turno o el lehendakari. Si es con ambos, mejor.

AIARALDEA.EUS: Juan Angel Lekanda: "Nire agerpena zentsuratu dute ETBn 'Altsasukoak aske' leloko kamiseta janzteagatik"

Juan Angel Lekanda: "Nire agerpena zentsuratu dute ETBn 'Altsasukoak aske' leloko kamiseta janzteagatik"Laudioko tokiko ekoizlea ETB-2ko saio batean agertu behar zen, baina "Altsasukoak aske, muntaia polizialik ez" leloa jasotzen zuen kamiseta eraman zuen grabaketara eta, azkenean, ez zuten bere adierazpenik jaso.

Pasa den astean Juan Angel Lekanda Laudioko tokiko ekoizleak hitzordua zuen ETB-2ko saio famatu batekin. "Ez dut bere izena esan nahi, ekoizpen etxekoek ez dutelako errurik, EITBko zuzendaritzaren erabakia izan baitzen", azaldu du.

TXOSTENA: Kontratazio iruzurrak eta prekaritatea ETBn

LABek kontratazio iruzurrak eta prekaritatea borrokatuz, oraingoz 41 langileren kontratazioa mugagabe bihurtzea lortu du Euskal Telebistan

Oraindik ere lan poltsak eta kontratazioak era zuzen eta gardenean egiteko bidea egin beharra dago, Zuzendaritzak langileen eskubideak eta legeak urratzen jarraitzen duelako.

Azkenengo urteetan, zerbitzu publiko gehienetan behin-behinekotasunean oinarritzen den eredu bat bultzatu du EAJk. Enplegua egonkortu beharrean zerbitzu publikoak merkantilizatzeko neurriak sustatu ditu, eta hortik Europatik etorritako sententziak. Gaur egun mantendu nahi duten kontratazio eredua iruzurrean oinarrituta dago. Zoritxarrez, instituzioetatik hain larria den gaien inguruan, enplegua eta zerbitzuen kalitatea, negoziatzeko borondatea erakutsi beharrean, bide juridikoak hartzera behartu gaituzte kasu askotan, adibide argia EITBkoa.

GARA: Un gran paso en la libertad informativa de EiTB

0601_jasoneLa propuesta planteada por EH Bildu relativa a exigir a EiTB una respuesta concreta destinada a que la promoción y desarrollo de la carrera profesional en el ente público parta de los cargos que deciden la línea editorial y que no sea en función de la «confianza personal».

La transparencia informativa en EiTB adquirió durante la jornada de ayer una relevancia muy especial en el Parlamento de Gasteiz. Una demanda exigida tiempo atrás y que, por fin, se visualizará con la aprobación de una propuesta planteada por EH Bildu a través de la cual se solicita a la dirección del ente público que en el plazo de dos meses presente –en colaboración con la representación sindical de la plantilla– una propuesta concreta relativa a que la promoción y desarrollo de la carrera profesional en la radio y televisión públicas parta de que los cargos que deciden la línea editorial de sus programas e informativos se cubran con transparencia, igualdad de oportunidades y con arreglo únicamente a criterios objetivos y profesionales, y no, como hasta ahora, en función de la confianza personal.

Zuzendaritzak lan gatazka kolektiboak Madrilera eramatea erabaki izana salatzen dugu ETBko sindikatu eta Langile Batzordeak

Gaur Administrazio Kontseiluko kideei honako oharra banatu diegu ETBko Langile Batzordeko kideok:

Zuzendaritzak lan gatazka kolektiboak Madrilera eramatea erabaki izana salatzen dugu ETBko sindikatu eta Langile Batzordeak

Otsailaren 9an ETBko Zentroarteko Batzordeak salaketa jarri zuen EAEko Auzitegi Nagusiaren aurrean, Zuzendaritzak hainbat eskubide sindikal (37 multzo) urratzeagatik, eta ahozko epaiketa apirilaren 10ean izan zen. Zuzendaritzak hainbat eskubide sindikal urratu dituela onartu zuen, baina beste batzuk ez.  

Hala ere, larriena epaiketaren aurretiko gaia izan zen. Zuzendaritzak planteatu zuen EAEko Auzitegi Nagusiari (TSJPV) ez dagokiola eta hemendik aurrera lan gatazka kolektibo guztiak Madrilgo Auzitegi Nazionalera (AN) bideratu behar direla. Izan ere, Madrilgo eta Bartzelonako korrespontsaliak lan zentrotzat hartzen ditu. Baina aitzakia hutsa da. Zuzendaritzak korrespontsaliak «lan zentro» baino, «lantoki» bezala har ditzake eta horrenbestez gatazka kolektiboak EAEn ebatziko lirateke orain arte bezala. Horren ordez hartu duen erabaki lazgarria janzteko argudio tekniko bat hartu du eta estrategia horren ardura aholkularitza juridikoaren bizkarrean jarri du EITBko Zuzendaritzak

29an eta 30ean mobilizazioak EITBn

LABek 30erako Hego Euskal Herrian deitzen duen lanuzteaz gain, bezperan EITBko sindikatuok eta komiteek deitzen dugun elkarretaratzea ere gonbidatzen zaituztegu. Administrazio Kontseiluaren bilera dela eta, Zuzendaritzaren erabaki ankerra salatzea eta atzera botatzea du helburu.

  • Asteartea 29 15:30 Bilbo
  • Asteazkena 30 11:00 Bilbo eta Miramon

ETBko Erredakzio Kontseiluak onartezinak deritze Iñaki Anasagastik bere blogean ETBko langile bati botatako irainei

ETBko Erredakzio Kontseiluak onartezinak deritze Iñaki Anasagasti legebiltzarkide, parlamentari eta senatari ohiak bere blogean Euskal Telebistaren langile bati botatako irainei.

Iñaki Anasagastik gure langilearen kaleratzea eskatzen du. Arrazoia: gustuko ez duen pertsona bat elkarrizketatzea. Hala, telebista publikoak behar duen informazio askatasuna eta aniztasuna ezbaian jartzen du. Jarrera hori harrigarria deritzogu gure programetan duen presentzia ikusita eta izan dituen karguak aztertuta.

A.GUTIERREZ: Zurien nagusitasunaren apologia ETBn?

Imajina dezagun telebista publiko batean, ostiralero eskaintzen den iritzi-saio batean, pertsona beltz batek jasandako eraso bortitzaren inguruan eztabaidatzen ari direla. Imajina dezagun saioko arduradunek zurien nagusitasuna defendatzen duen aditua gonbidatzen dutela, iritzi ezberdinak entzun behar direlako ustean oinarrituta. Ezin imajinatu, ezta? Kode deontologikoaren kontrakoa litzateke arrazismoaren apologia egiten duen pertsona baten aldarrikapena jasotzea, ezta?

EGUZKI: Elkarretaratzea eta sinadura-aurkezpena EiTBren aurrean, erraustegiari buruzko eztabaida tekniko eta publikoa eskatzeko

elkarrateratzea_eusErraustegiaren aurkako Mugimenduak deituta, maiatzaren 17an, Birziklatzearen Nazioarteko Eguna dela eta, elkarretaratze bat egingo da EiTBren aurrean, Miramonen, Zubietako erraustegiari buruzko eztabaida tekniko publikoa errebindikatzeko. Dagoeneko 9.000 sinadura baino gehiago bildu dira eztabada horren alde eta, elkarretaratzea aprobetxatuz, aurkeztu egingo dira. Inork oraindik sinatu nahi badu, hona hemen aukera:

https://www.change.org/p/debate-técnico-sobre-la-incineradora-en-eitb

Orriak

Subscribe to LAB - EITB RSS