Hemen zaude

Langileok kontzentrazioa egin dugu Bilbon

EITB taldeko langileok jarraitzen dugu Lan Hitzarmenen defentsan mobilizatzen. Duela 15 egun sindikatuetako ordezkariek bezala, gaur ere Bilbon egin dugu kontzentrazioa, langileak ere deituta zeudelarik. Ehundik gora langile bildu gara ordu erdiz EITBko sarreran, eta ondoren egoitza barrutik "sugea" egin dugu pankartaren atzean. Lanari utzi ezin izan dioten lankideek txalotu, eta bilduta zegoen zuzendaritzak ere ikusi ahal izan gaitu. (Argazkiak ikusteko klik irudian)

Hauek dira oraingoz azaroko aurreikusten diren hitzorduak, aldaketak egon badaitezke ere:

  • 7an 11:00tan Miramonen
  • 14an Bilbon
  • 19an Gasteizen
  • 26an Bilbon, goizean epaitegien aurrean (ETBko hitzarmenaren urraketa dela eta epaiketa dago TSJn); eta arratsaldean EITBko egoitzaren aurrean
  • ...

EITBko langileen kontzentrazioa

Gaur goizean EITBko langileak Bilboko egoitzaren aurrean kontzentratu dira lan hitzarmen gabe daudelako. EITBko komiteak enpresarekin negoziatzeko prest daude, beti ere enpresak Rajoiren erreformak aplikatzen ez baditu ultraktibitatea mantenduz. Ultraktibitatea zera da: lan hitzarmena bukatzen denean hurrengoa sinatu arte, lan baldintzak mantentzea. Espainiar gobernuaren neurriekin hori desagertuko da, horregatik, enpresari neurri hauek ez hartzeko exijitu diote. Bestetik, azken denboraldian lan postu ugari eta lan kalitatea galdu direla salatu dute eta enpresa publiko batek ezin duela hori onartu adierazi dute.

ETBko langile batzordeko presidente Andoni Basaberi bideo-elkarrizketa