Hemen zaude

BERRIA: ETB hedatzea Nafarroako Gobernuaren betebeharra da, Europak dioenez

Euskalerria Irratiarekin «jarrera positiboagoa» izateko eskatu dio Europak Nafarroari. Irudian, irratiaren hogeitabosgarren urteurreneko manifestua aurkeztu zuten eguna. / IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS

Hedabideen eskaintzaren arloan, Hizkuntza Gutxituen Ituna urratu egiten du Nafarroak, Europako Batzordearen txosten baten arabera

Justizian eta estatu administrazioan euskara gehiago erabiltzeko urratsak galdegin ditu

Argi hitz egin du Europako Batzordeak: Nafarroako Gobernuari eskatu dio bere gain hartzeko EITBren seinalea hedatzearen kostua. Europako estatu kideek Hizkuntza Gutxituen Itunaren konpromisoak betetzen dituzten aztertzen du Europako Batzordeak aldian-aldian. Espainiako Gobernuak 1992an sinatu eta 2001ean berretsi zuen itun hori. Harrezkero, bi txosten eginak zituen Europak; hirugarrena argitaratu zuen atzo, eta hainbat eskakizun egin dizkie Nafarroako eta Espainiako gobernuei, euskararen erabilera bermatzeko.


Aditu talde independente batek egiten du txostena. Talde hori iazko uztailaren 4tik 8ra egon zen Euskal Herrian, Espainian, Herrialde Katalanetan eta Galizian. Legeak aztertzen dituzte adituek, eta baita praktikak ere; administrazio publikoekin eta hizkuntzaren normalizazioan lanean ari diren mugimenduekin bilerak egiten dituzte. Haien informazioarekin txostena osatu zuten abenduan, eta Europako Batzordeko Ministroen Kontseiluak onartu eta argitara eman zuen atzo.

Justizia alorrean zehazki eta Espainiako Estatuak Hego Euskal Herrian ematen dituen zerbitzuetan orokorrean, euskararentzat leku gehiago galdegiten du txostenak. Espainiako Gobernuari eskatu dio epaiketak eta justizia prozedurak gaztelaniaz egitera behartzen duten lege artikuluak egokitzeko, eta justizia administraziorako langileen artean euskaldunak ugaritzeko neurriak hartzeko. Horrekin batera, estatuak Hego Euskal Herrian ematen dituen zerbitzu publikoek eta zerbitzu publikoak ematen dituzten enpresa pribatuek ere arreta eta dokumentuak euskaraz eskaintzeko urratsak egin behar dituztela zehaztu du. Langileak kontratatzeko orduan ere «hizkuntza koofizialak» dakizkitenak hartzeari begirako neurriak onesteko eskatu du.

Txostenak azterketa sakona egiten dio Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politikari. Nabarmena da euskarazko komunikabideak sustatzeari begirako neurriak sumatzen dituela Europak faltan. EITBri buruz ez ezik, irratiei eta tokiko telebistei buruzko informazioa jasotzen du txostenak. Izan ere, Hizkuntza Gutxituen Europako Itunaren puntuetako bat nabarmen urratzen ari da Nafarroa: ez du ez eskaintzen ez bermatzen euskarako irratirik eta telebistarik. Euskalerria Irratiari jarduteko lizentziarik ez ematea ere «berrikusi» behar duela esaten dio txostenak Nafarroari.

Hauek dira txostenaren ondorio nagusiak:
 

Hedabideak

Euskarazko eskaintza sustatu behar duen oharra Nafarroari

«Gutxienez», euskara hutsezko irrati batek eta telebista batek jardun behar dute Nafarroan, Hizkuntza Gutxituen Itunaren arabera. Hortaz, agindu hori urratzen ari dela seinalatu dio Europako Batzordeak Iruñeko gobernuari. Nafarroan EITBren seinalea galtzeko gertatu den guztiaren berri jasotzen du Europako adituen txostenak, eta ondorio argia ateratzen du, nahiz eta UPNren gobernuak esaten duen seinale hori hedatzearen kostua ez dagokiola berari: «Nafarroako agintariek EITBren emankizuna bermatu behar dute, ez soilik euskal autoritateen interesa delako, baizik eta bere betebeharra delako; horrek esan nahi du emankizun kostuak bere gain hartu behar dituela». Beraz, euskarazko irrati bat eta telebista bat sortzeko, edo EITBren irrati-telebista seinaleak bermatzeko agindu dio.

Euskalerria Irratiari buruzko oharrak ere egin dizkio Europak Nafarroari, lehenago ere egin izan duen bezala. Gobernuari gogorarazi dio Iruñerrian euskara hutsean emititzen duen irrati bakarra dela, eta, beraz, «jarrera positiboagoa» hartu beharko lukeela irrati horrekin. Zehazki, irrati lizentzia eta diru laguntzak behin eta berriro ukatzeko joera «berrikusi» beharko lukeela esan dio.

Beste komunikabide batzuen egoera ere aintzat hartu du txostenak, Xorroxin eta Xaloa telebista, esaterako. Eremu euskaldunean, batik bat, euskarazko telebista pribatuentzako laguntzak handitzeko eskatu du Europak. Bestalde, nabarmendu du Nafarroako Ikus-Entzunezkoen Batzordean ez dagoela euskal hedabideen ordezkaririk, eta horrek aniztasunaren aurka egiten duela. Ordea, Eusko Jaurlaritzak hedabideentzako onartutako araudiak euskararen garapenerako egokiak direla nabarmendu du.

Hezkuntza

Ingelesa oinarri hartzen duten irakats-ereduekin zalantzak

Europako Batzordeak ez du kritika nabarmendik egin irakaskuntzari dagokionez; administrazioek euskarazko eskaintza, orobat, bermatzen dutela uste du, jasotako datuen arabera. Baita Nafarroan ere, ohar batzuk egin dizkion arren Iruñeko gobernuari: oroitarazi dio unibertsitatean euskarazko hezkuntza eskaintzera behartzen duela Hizkuntza Gutxituen Itunak, eta galdetu dio ea egia den eremu mixtoko guraso batzuek beren patrikatik ordaintzen dutela seme-alabak eskolara eramateko garraioa. Eremu erdaldunean ere D eredua finkatzeko urratsak egin direla uste du Europak. Bestela, gomendio orokorrak eman dizkie Hegoaldeko administrazioei; batik bat, Lanbide Heziketa eta bigarren hezkuntza euskaraz eskaintzeko helburuei eusteko aholkuak emanda.

Kezka bat, ordea, bai agertu du Europako Batzordeak; alegia, ingelesa oinarrizko hizkuntza gisa erabiltzeak euskararen ezagutzari zer-nola eragin diezaiokeen. Alde horretatik, Nafarroako agintariei eskatu die argitzeko euskarazko zenbat eskoletan jarri diren abian ingelesezko ereduak —TIL eta British—, eta horrek euskarazko irakaskuntzan zer eragin duen argitzeko. Nafarroan tokiko historiari eta hizkuntzari buruzko irakasgaiak nola bermatzen dituzten azaltzea ere galdegin dio. Jaurlaritzari, berriz, hiru eleko eredu berriaren barruan euskarazko irakaskuntza bermatuko dela ziurtatzeko eskatu dio.

Estatu administrazioa

Langile euskaldun gehiago, «proportzio egokia» hartzeko

Estatu administrazioak hizkuntza gutxituekin dituen betebeharrei ere arreta handia jarri diete Europako Batzordeko adituek. Estatu administrazioek eta zerbitzu publikoek —baita zerbitzu publikoak ematen dituzten enpresa pribatuek ere— «hizkuntza gutxituak eta eskualdetakoak» erabiltzeko neurriak hartu behar dituztela ohartarazi dute. Zerbitzu horietan euskararen erabilera «irregularra» dela sumatu dute, eta eskatu dute estatuko administraziorako langileak hartzeko orduan hizkuntza gutxitua ezagutuko duten langileen «proportzio egokia» bermatzeko.

Estatuak hori egiteko lege baldintzak izan arren, «sistematikoki» huts egiten duela berretsi dute, eta hizkuntza gutxitua «modu sistematiko eta erregularrean» erabiltzeko neurriak eskatu dituzte. Nabarmendu dute, baita ere, Espainiako Gobernuaren informazio publikoan, Interneten batik bat, aldeak daudela ministerio batetik bestera; nahiz eta onartu duten webguneetako zenbait atal hizkuntza ofizial guztietan jarri dituztela, informazio asko soilik gaztelaniaz daudela zehaztu dute. Krisiaren ondorioz hainbat egitasmo murriztu behar izan dituela erantzun die Madrilgo gobernuak.

Justizia

Jaurlaritzako Justizia Sailak hamalau euskara teknikari kaleratu izana salatzeko protesta, iaz. / GARI GARAIALDE / ARPEpaiketa euskaraz egiteko, alde bakarrak eskatzea aski

Justizia arloko langileen artean euskaldunek «proportzio egokia» izatea galdegin dute Europako Batzordearentzat txostena egin duten adituek. Nabarmendu dute administrazioek ahaleginak egin dituztela, eta egungo merituen sistemak —epaileak kontratatzerakoan euskaraz jakitea meritu gisa hartzen dutela azaldu dio Espainiako Gobernuak Europari— legea betetzen duela, baina horrek guztiak ez duela bermatzen justizia prozedurak hizkuntza gutxituetan egin ahal izatea.

Botere Judizialaren Lege Organikoaren 231. artikuluak zehazten du Justizia administrazioak gaztelania erabiliko duela, eta hori da «oztopo handiena» hizkuntza gutxituak justizia prozeduratan erabiltzeko. Auziko bi aldeek prest egon behar dute epaiketa euskaraz egiteko, adibidez; alde bakar batek euskaraz egin nahi ez izatea aski da gaztelaniaz egiteko. Hizkuntza Gutxituen Itunak zehazten du, baina, alde bakar batek euskaraz egin nahi izateak nahikoa behar lukeela epaiketa euskaraz egiteko —salbuespen batekin: eskaera horrek epaiketa oztopatzeko helburua izatea—. Espainiako legeek ez dute halakorik baimentzen, ordea.

Espainiako Gobernuak, hala ere, erantzun dio Europako Batzordeari: esan dio Justizia Ministeriora bidali duela legea aldatzeko eskakizuna, hurrengo erreformetan aintzat har dezan. Kontua da Espainiako Gobernua oraintxe ari dela Botere Judizialaren Lege Organikoa erreformatzen; Justizia ministroak, dena den, ez du 231. artikulua aldatzeari buruz ezer iradoki oraingoz.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako justizia administrazioak egin duen lana, aldiz, zoriondu egin du Europak. Hiru herrialde horietako epaileen %25 epaiketak euskaraz egiteko moduan daudela nabarmendu du, eta Gipuzkoan, %50ek badakitela euskaraz. Gainera, dokumentuak elebitan daudela, eta normal onartzen direla azaldu du —nahiz eta erantsi duen komunikazioen %93 gaztelaniaz egiten direla—.

Beste ohar bat ere utzi du adituen txostenak, abokatu elkarte bati jasotako irudipena hain justu: justizia administrazioan, epaiketak eta prozedurak euskaraz egitea galdegiten dutenak «bazter nahastaile» gisa hartzen diren irudipena dute abokatu horiek, txostengileek diotenez.

Hegoaldeko administrazioa

Galderak Nafarroari; zorionak Jaurlaritzari, eta eske batzuk

Nafarroak Hizkuntza Gutxituen Itunaren puntu gehiago ere urratzen ditu, edo erdizka betetzen, Europako Batzordearen arabera. Administrazioari dagokionez, dokumentu ofizial erabilienak euskaraz jartzeko eskatu zuen Europak aurreko txostenean, baina geroztik aldaketarik ez duela ikusi azaldu du orain. Itzulpenak ere ez direla bermatzen azaltzen du txostenak. Europako Batzordeak, beraz, Iruñeko gobernuari proposatu dio herritarrak animatzeko administrazioarekin euskara erabil dezaten. Eremu mixtoko herrietan dokumentu ofizialak elebitan ez jartzeko zer arrazoi duen argitzeko ere eskatu dio. Txostenak azaletik aipatzen du errepideetako seinaleak elebitan jartzeari buruzko puntua, Iruñeko gobernuak urratu egiten badu ere. Bai aipatzen du, ordea, erregistro zibiletan izapideak euskaraz egitea ezinezkoa dela.

Guztiz bestelakoa da Europak Jaurlaritzari buruz egin duen balorazioa. Administrazioan eginiko lana nabarmendu eta, zehazki, aipatu du erregistro zibilean euskaraz egin daitekeela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Kontsumitzaileen dekretuarekin euskal hiztunen eskubideak bermatzeari begira urratsak egin dituela ere nabarmendu du, eta Etxepare institutua sortzeagatik zorionak eman dizkio Europak Jaurlaritzari. Hizkuntza Gutxituen Itunaren eskakizunak «modu eredugarrian» betetzen ditu Jaurlaritzak, adituen esanetan.

Gasteizko gobernuak ere baditu hutsune batzuk, ordea: Osakidetzan eta Ertzaintzan ez duela urrats nabarmenik egin ohartarazi du Europak. Osakidetzan, esaterako, langileen %50ek euskaraz badakiela baina erdaraz lan egiten duela jakinarazi du. Gizarte zerbitzuetan ere antzera gertatzen dela erantsi eta, beraz, aurreko txostenean azaleratutako arazoak mantentzen direla erantsi du. Nafarroako Osasun zerbitzuari ere egin dio ohar zehatz bat Europak: Osasunbiderako erizainak kontratatzerakoan euskara ez dela aintzat hartzen.

Elkarlana

Lankidetza ituna sinatu bai, baina praktikan aldaketarik ez

Elkarlana ezinbestekoa da hizkuntza bat erakunde publiko ezberdinek kudeatutako lurraldeetan hitz egiten denean, Europako Batzordearen esanetan. Alde horretatik, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak 2009an sinatutako lankidetza hitzarmena zoriondu du. «Baina protokoloa sinatzeak ez du ekarri, praktikan, elkarlan esanguratsurik, helduen hezkuntzan izan ezik». Euskara babestu eta sustatzeko administrazioen arteko elkarlana funtsezkotzat jo du. «Bereziki inportantea da euskararen kasuan, Nafarroan ahulago baitago Euskal Autonomia Erkidegoan baino». Nafarroako agintariei gomendatu die elkarlanean sakontzeko, «batik bat betetzen ari ez diren konpromiso horietarako».

 

MIKEL P. ANSA - BERRIA 2012.10.26

http://paperekoa.berria.info/harian/2012-10-26/012/001/etb_hedatzea_nafarroako_gobernuaren_betebeharra_da_europak_dioenez.htm

Euskarazko hedabideak babestea gomendatu du Europako Kontseiluak

Europako Kontseiluak hizkuntza gutxituen erabileraren garrantzia nabarmentzen duen txosten zabal bat plazaratu zuen atzo. Bertan, beste gauza askoren artean, Estatu espainolari eskatzen dio Euskal Herrian euskarazko hedabideei garrantzi handiagoa ematea.

Nafarroari dagokionez, zehazki, txostenak dio gomendagarria dela, euskara hizkuntza gutxitua izanik, gutxienez euskarazko irrati eta telebista kate bana izatea, eta horretarako baliabideak edo erraztasunak jarri beharko lituzkeela Estatuak.

Europako Kontseiluak dioenez euskaldunek Nafarroa osoan eskubide hori izan behar dute, eta hori bermatzeko Euskal Autonomia Erkidegoarekin lankidetza beharrezkoa bada, hala egin beharko litzateke.

Euskalerria Irratia aipatzen du txostenak, Iruñeko euskarazko irrati bakarra, eta hari lizentziarik ez emateko erabakia berraztertzeko eskatzen dio Nafarroako Gobernuari, hain zuzen, irrati horri bultzada eman behar lioketen arren, «askotan lizentzia prozesutik at gelditu da, baita urteroko diru laguntzen banaketatik kanpo ere», nabarmentzen du.

Horregatik, Europako Kontseiluak gai honi buruzko informazioa eskatu zuen, eta ondorioztatu zuen dagokion agintaritzak Nafarroan euskarazko irrati pribatu baten sorkuntza bultzatu beharko lukeela.

«Euskalerria Irratia gune mistoan kokatzen denez, jakinarazi digute lizentziarik gabe emititzen duela, eta horregatik 30.000 euroko isuna jarri ziotela. Irratiaren arduradunek errekurtsoa aurkeztu zuten. Agintariei jarrera abegikorragoa hartzeko eskatzen diegu, irrati honek eskaintzen duen euskara hutsezko saioak Nafarroako euskal hiztun guztiengana irits daitezen», dio txostenak.

Beharra ase gabe

Txostenak Xorroxin Irratia ere aipatzen du, euskara hutsezko tokiko irratia, eta dioenez, badaude tokiko beste lau kate ere egunean 3-5 orduz euskara hutsean emititzen dutenak. «Hauek Gobernuaren laguntza pixka bat jasotzen dute, baina Kontseiluan uste dugu ezegonkorrak direla».

Orokorrean, txostenaren gogoeta da Nafarroan euskarazko hedabideak izateko dagoen beharra erdizka asetzen dela, eta beraz, agintariek laguntza eskaini beharko luketela.

Euskal Autonomia Erkidegoa ere aipatzen du txostenak, eta euskara babesteko neurriak «positiboak» direla uste du. Hala ere, komunikabideak euskara erabiltzen duen komunitate osoarentzat eskuragarri izatea sustatu beharko litzateke, EITB Nafarroan ikusi beharko litzatekeela nabarmenduz.

 

GARA | 2012.10.26

http://gara.naiz.info/paperezkoa/20121026/369301/eu/Euskarazko-hedabideak-babestea-gomendatu-du-Europako-Kontseiluak

 

A pesar de que el Estado español refrendó hace más de diez años la Carta Europea de las Lenguas Regionales o Minorizadas, las deficiencias en cuanto a la protección y fomento, en este caso del euskara, son evidentes. Así lo ha concluido el Consejo de Europa en la tercera evaluación que ha realizado.
 
Una vez conocido el contenido del informe, Behatokia y Kontseilua realizaron ayer una valoración en la que destacaron la necesidad de tomar medidas y recordaron al Estado español que ha de ser el garante del cumplimiento de la Carta. «Los compromisos están lejos de cumplirse», advirtieron.
 
Tanto Paul Bilbao, secretario general de Kontseilua, como Garbiñe Petriati, directora de Behatokia, señalaron que las deficiencias recogidas en este último informe no son nuevas; por lo tanto, queda en evidencia que poco o nada han hecho Madrid, Lakua y el Gobierno navarro para cambiar la situación.
 
Las recomendaciones que llegan desde Europa son cinco. Bilbao destacó una de ellas, la que hace alusión a la promoción de la lengua en los servicios de salud, siendo ésta la primera vez que el Consejo de Ministros europeo lo ha tipificado como recomendación. En este sentido, criticaron que ni Osakidetza, en la CAV, ni Osasunbidea, en Nafarroa, hayan adoptado medidas específicas para garantizar los derechos lingüísticos de las personas euskaldunes.
 
En este punto, el informe señala que después de que el comité de expertos se reuniera «con las autoridades vascas», constataron que «la mitad del personal sanitario habla euskera, pero que trabajan principalmente en castellano». Bilbao puso en entredicho esta información. «En los datos que nosotros manejamos no consta eso. ¿Qué datos se envían desde las administraciones?», preguntó.
 
La justicia tampoco queda exenta de las críticas. En este ámbito, el Estado español vulnera «sistemáticamente el derecho a la tutela judicial efectiva y el derecho a la defensa de la ciudadanía que quiere vivir en euskera».
 
Este es el tercer informe que se publica desde el año 2001 y la educación vuelve a repetirse entre los aspectos a mejorar. La comisión de expertos pide a las administraciones que garanticen la enseñanza en euskera en el marco trilingüe y en los modelos TIL-British.
 
Para solventar estas carencias, Bilbao recordó que Kontseilua tiene definido el modelo educativo para lograr jóvenes vascoparlantes multilingües, e invitaron a las administraciones a que atiendan su propuesta.
 
EiTB en Nafarroa
 
Respecto a los medios de comunicación, los expertos, además de criticar al Gobierno de Nafarroa por hacer oídos sordos a las continuas peticiones de Euskalerria Irratia, sugieren al Ejecutivo que tome medidas para posibilitar que en el territorio se pueda ver algún canal de televisión en euskera. «O asumen el costo para que EiTB se vea, o crean una cadena pública en euskera. Está en sus manos», comentó Bilbao.
 
Sobre ello respondió ayer mismo la presidenta navarra, Yolanda Barcina, que dijo que, según el convenio firmado con Lakua, «es el País Vasco el que tiene que hacerse cargo. Con todos los ajustes que estoy haciendo, lo que tiene que pagar otro Gobierno, que lo pague», subrayó.
 
Desde Lakua, la viceconsejera en funciones de Política Lingüística, Lurdes Auzmendi, realizó una valoración «positiva» del informe y se comprometió a «trabajar seriamente».
 
GARA 2012.10.27