Hemen zaude

LAB

Subscribe to LAB jarioa
 
Eguneratua: duela 2 ordu 29 min

Nafarroako Hezkuntza Departamentuak behin-behineko langileen esleipenak atzeratu izana egonkortasuna finkatzeko atzerapausua da

Az, 2019/06/05 - 15:50
Aurreko astean jakin genuenez, Hezkuntza Departamentuak behin-behineko langileen esleipen prozesu guztia abuztura atzeratzea erabaki du. Oposizio garaian -aurten Haur eta Lehen Hezkuntzari dagokio- prozesu horretan parte hartzen dutenei plazen aukeraketa abuztura atzeratzea logikoa izan ohi da, baina oraingo honetan alor publikoko irakasleria osoari eragingo dio -Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa barne-, oposizioak izan ala ez. Erabaki horren zergaitirik ez dugu oraindik jaso eta ulergaitza egiten zaigu, aukeraketa ekainaren amaieran izanda, irakasleriak datorren ikasturterako planifikazioa egin ahal izateko aukera gehiago izan baititu.

Asteburuan, gaueko txandan, erizaintza zerbitzurik gabe egon dira Egogain helduen egoitzan

Az, 2019/06/05 - 15:33

Eibarko Egogain helduen egoitzako langileek protestekin jarraitzen dute, euren egoera jasangaitza dela salatzeko. Hain zuzen ere, Eibarren, Urkizun egin ohi duten azokan elkarretaratzea egin dute, eta, bertan, azken egunotan egoera okertu egin dela jakinarazi dute: "Irailaz geroztik daramagu Gipuzkoako Foru Aldundiak Egogainen ezartzen ari den eredua salatzen: pribatizazioak, lan baldintzen kaskartzeak, azpikontratan lan egiten duten lankideen egoera eskasa... Ematen ari diren arretaren kalitatean eragin handia du; horren adibide da asteburu honetan erizaintza zerbitzurik gabe egon garela gaueko txandan, inposatzen ari diren neurriek langileak beste enpresa batzuetara joatea eragiten dutelako. Borrokan jarraitzen dugu, eta ez dugu etsiko".

KYBSE-ko Enpresa Batzordeak errefusatu du KYB multinazionalak Nafarroan 133 langile kaleratzeko duen asmoa

Az, 2019/06/05 - 15:01
Orkoiengo KSS lantegian kaleratuko dituen 133 langileak Ororbiako KYBSE lantegian berriz hartzeko proposamena egin dio KYB multinazionalak KYBSEko Enpresa Batzordeari, baina gaur azken honek baztertu egin du hitzarmenaren aldaketa hori -UGT sindikatuak hala eskatuta eta aho batez- multinazionalak eginiko proposamen horrek KYBSEko behin-behineko langile batzuk kaleratzea ekarriko lukeelako.

Correosek Bilbon egindako murrizketa berriaren aurrean, mobilizazioa bihar posta zerbitzu unibertsalaren defentsan eta kalitatezko posta publiko baten alde

Az, 2019/06/05 - 13:38
Funtzionarioen batzordeak eta enpresa komiteak, atal sindikal guztien babesarekin, ordezkarien kontzentrazio bat egingo dute bihar osteguna, ekainaren 6an, goizeko 11etan Bilboko posta- bulego nagusian (Urkixo zumarkalea, 19).

Osakidetzako Lehen Arreta sendo, eraginkor eta iraunkor baten alde egingo dugu greba, ekainaren 17an

Az, 2019/06/05 - 12:41

LAB, SATSE, ELA, CCOO, UGT eta ESK sindikatuok eta Lehen Arreta Arnasberritzen plataformak grebara deitu dugu ekainaren 17rako, Lehen Arretako egungo eredua guztiz urria dela salatzeko eta Osakidetzari bere jarrera zuzentzea eta profesionalen beharrizanetan oinarritutako konponbideak martxan jartzeko exijitzeko. Atzo iragarri bezala, grebaren erregistroa egin dugu Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, eta ekainaren 17an Gasteizen manifestazio bat egingo dugula jakinarazi dugu (Plaza de Bilbao, 12:00).

Bilboko Udaleko 010 zerbitzuko langileek ekaineko bigarren greba eguna egin dute

Ar, 2019/06/04 - 16:38

Bilboko Udaleko 010 zerbitzuko langileek 6 greba egun deitu dituzte ekainerako; bada, bigarren greba eguna egin dute gaur. Oporraldian eta soldatetan hobekuntzak eskatzen dituzte, baita zerbitzua hobetzeko langile bat gehiago kontratatzea ere.

Prekarietatearen, murrizketen eta gastu militarraren aurkako martxa egingo dugu Ezkerraldean, larunbatean

Ar, 2019/06/04 - 14:51

Hainbat eragilek deituta, LABek barne, Sestao eta Santurtzi lotuko ditugu. Protesta 12:00etan abiatuko dugu, Sestaoko Kasko Plazatik.

Bost urtetako hazkunde ekonomikoaren ondoren, gaur oraindik langabezia prekarietatearekin murrizten da

Ar, 2019/06/04 - 14:33
7 urte baino gehiago bete da azken lan erreformatik, Pedro Sanchezek derogatu egingo zuela behin eta berriro agindu zuena. Lehen inbestidura baino lehen agindu zuen, eta ondoren hurrengo legegintzaldirako hauteskunde-promesa bihurtu zuen. Baina orain, inork ez du zalantzan jartzen langile-klaseari egindako beste iruzur bat zela.

Lesbofobiaren eta transfobiaren kontra egitea guztion erantzukizuna da

Ar, 2019/06/04 - 13:25
LABetik gogor salatu nahi dugu pasadan maiatzaren 23an Donostia inguruan gertatutako erasoa eta gure elkartasun osoa adierazi nahi diogu bai Medeak-eko kideari, baita talde osoari ere.

Sindikatuok 16 greba egun planteatu ditugu Gipuzkoako papergintza sektoreko lan hitzarmenaren defentsan

Ar, 2019/06/04 - 12:02

Negoziaketari bultzada garrantzitsu bat emateko asmoarekin, LAB, ELA eta CCOO sindikatuok greba egun hauek proposatuko ditugu, papergintzako langile asanbladatan berretsiak izan daitezen: ekainak 19 eta 20, ekainak 26 eta 27, uztailak 3 eta 4, uztailak 10 eta 11, irailak 18 eta 19, irailak 25 eta 26, urriak 2 eta 3 eta urriak 9 eta 10. Bitartean, Adegiren egoitzaren aurrean mobilizatu gara gaur Donostian.

Osakidetzak bertan behera utzi du Mahai Sektorialeko bilera, Lehen Arretako negoziazioa geldiaraziz

Ar, 2019/06/04 - 11:40
Sindikatuok eta Lehen Arreta Arnasberritzen plataformak Euskal Osasun Zerbitzuaren borondate eza salatu dugu Lehen Arretako arazoei konponbidea emateko orduan. Egoera horren aurrean, LAB, SATSE, ELA, CCOO, UGT, ESK sindikatuok eta Lehen Arreta Arnasberrritzen plataformak zerbitzu honetako profesionalen eskubideen alde borrokan jarraituko dugula adierazi dugu. Hala, ekintza berrien inguruko informazioa emate aldera, komunikabideei deialdia egin diegu bihar, ekainaren 5ean, 11:30ean, Bilboko Eusko Jaurlaritzaren egoitzan.

Ekainaren 6 eta 7an produkzioa gelditzera deitu dugu Bizkaiko Metalgintzan

Ar, 2019/06/04 - 10:33

Bizkaiko Metaleko Negoziazio mahaian gauden lau sindikatuok agerraldia egin dugu Barakaldoko BEC aurrean, Feria Industry Tools azoka zabaldu berritan, asteleheneko negoziazio mahaiaren eta Bizkaiko Metaleko Patronalaren (FVEM) jarreraren balorazio komuna egiteko. Atzoko bileran, patronalak ez zuen inolako keinurik egin prekarietate egoerarekin bukatzeko. Hortaz, ekainaren 6 eta 7ko grebekin produkzioa gelditzea beste irtenbiderik ez dugula nabarmendu dugu.

Georgina Orellano: "Sexu langile izateaz harro gaude, urte luzez lotsa eta kulpa handia sentitu eta gero"

Ar, 2019/06/04 - 10:02

Pasa den ekainaren 2an Sexu Langileen Nazioarteko Eguna izan zen. LAB sindikatuan gogoratu nahi dugu bizimodua ateratzeko lan egiten duen pertsona oro langilea dela guretzat. Honen ildotik, sexu langileak langiletzat hartzen ditugu oso-osoan. Bideoan, AMMAR (Asociación de Mujeres Meretrices de la Argentina en Acción por sus Derechos) sindikatuko idazkari nagusi Georgina Orellanoren lekukotasuna.

ADEGIk blokeora darama Gipuzkoako grafikagintzako sektorea

Al, 2019/06/03 - 14:33

Gaur, grafikagintzako mahaiko 4. bilera burutu dugu. Bilera hasi aurretik delegatu eta langileak Lan Harremanen Kontseiluaren aurrean elkartu gara, Donostian, negoziaketa serio bat aldarrikatzeko asmoarekin, ADEGIren jarrera itxia dela eta, eta ADEGIren jarrerak negoziaketak blokeo egoera batetara daramalako.

Grebei ekin diete berriro Bilboko Udaleko 010 zerbitzuko langileek

Al, 2019/06/03 - 12:50

Bilboko Udaleko 010 zerbitzuko langileek beste 6 greba egun deitu dituzte ekainerako, eta horietako lehena gaur egin dute, euren eskubideen defentsan. Ekainaren 3, 4, 10, 11, 17 eta 18rako dituzte deituak grebak.

Sindikalismoa inoiz baino beharrezkoagoa dela aldarrikatu dugu Iruñean, isunak eta espetxe zigorrak zigor

Al, 2019/06/03 - 11:27

Justiziaren “patronalizazioaren” aurka protesta egiteko, LABek mobilizazio kanpaina abian jartzera doa. Lehen ekimena ostegun honetan bertan izango da: 19:00etan burrunba egingo da (in)Jusizia Jauregiaren parean. Hain zuzen ere, 10.000 euro baino gehiago isunetan eta espetxe zigorrak erabaki dituzte La Sangiovesa eta Huerta de Peraltako borroka arrakastatsuen ondotik. Agerraldi jendetsu bat egin dugu Iruñean, honen guztiaren berri emateko.

LABeko sindikalista bati 21 hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote prekaritatea salatzeagatik

Or, 2019/05/31 - 15:53
Prentsaurreko masiboa deitu dugu astelehenerako jazarpena salatzeko eta protesta ekimenak abiatzeko. 11:30ean izango da, Iruñeko Gaztelu Plazan.

Preso eta iheslarien alde mobilizatu gara

Or, 2019/05/31 - 13:34

Hilabeteko azken ostiralaren etorrerarekin, euskal preso eta iheslarien alde mobilizatu gara zenbait eskualdetan. Irudian, Donostian egindako elkarretaratzea.

Positibotzat jotzen dugu Osakidetzako EPEaren kasuan amaitu berri den deklarazioen lehenengo fasea

Or, 2019/05/31 - 13:24
filtrazioak salatu dituzten pertsonei gure elkartasuna adierazi nahi diegu, zerbitzu buruen zein Osakidetzaren beraren jazarpena jasaten ari direlako. Azken finean, berriki aurkeztu dugun kontratazioari buruzko txostenean azaldu dugunez, Osakidetzak erabiltzen duen kontratazio sistemak berak ahalbidetzen du lan-kontratuak erabiltzea langileak zigortzeko edo saritzeko arduradunen interesen arabera, Marta Machoren kasuan ikusi dugun bezala.

Bilboko Udaleko 010 zerbitzuko langileek beste 6 greba egun egingo dituzte ekainean

Or, 2019/05/31 - 12:37

Bilboko Udaleko 010 zerbitzuko langileek ekainaren 3an boskarren greba eguna egingo dute beraien lan-baldintzak eta zerbitzua hobetzearen alde. Udaleko zerbitzu hau Lanalden S.A. enpresaren bidez subkontratatua dute, zerbitzu publiko baten ardura hartzen duena izanik. Langileek, oporraldian eta soldatetan hobekuntzak eskatzen dituzte eta zerbitzua hobetzeko langile bat gehiago kontratatzea. Honegatik guztiagatik, ekainaren 3, 4, 10, 11, 17 eta 18an 010 zerbitzua greban egongo da.

Orriak