Hemen zaude

LAB

Subscribe to LAB jarioa
 
Eguneratua: duela 2 ordu 22 min

Zerbitzu sozialetarako ratio egokiak eskatu ditugu Gasteizko Legebiltzarrean

Ar, 2019/06/11 - 13:32

Oskar de los Bueis eta Idoia Bustinzak osatutako LABen ordezkaritza batek agerraldia egin du gaur Gasteizko Parlamentuko Lan eta Justizia Batzordean EAEko adineko pertsonentzako egoitza- zerbitzuetako dekretu-proiektuari eta gizarte-zerbitzuen arloko gabeziei buruz iritzia emateko.

Euskotreneko batzorde iraunkorrak langileen aurkako erasoak salatu ditu

Ar, 2019/06/11 - 13:09

Pasa den ostegunean, langile bati eraso egin zioten bere jardunean zela. Euskotrenen batzorde iraunkorrak eraso hau zein gainerako langileek bere jardunean pairatzen dituzten erasoak deitoratu ditu. Hala, elkarretaratze bat egin dute gaur, Otxarkoagako geltoki parean, Bilboko Kepa Enbeita plazan.

ADEGIk sortzen dugun aberastasuna bueltatu behar digu Gipuzkoako papergintzan

Ar, 2019/06/11 - 12:46

Atzo, ekainak 10, papergintzako Gipuzkoako hitzarmenaren bilera berri bat burutu zen. Oraindik akordioa urrun dago. Hortaz, aurreikusitako 16 greba egunak mantentzeko deialdia egiten dugu.

Ekaineko laugarren greba eguna egin dute Bilboko Udaleko 010 zerbitzuko langileek

Ar, 2019/06/11 - 09:53

Maiatzeko lau greba egunen ostean, Bilboko Udaleko 010 zerbitzua eskaintzen duten langileek grebara jo dute ekainean ere, lan baldintzak hobetzeko exijitzeko. Hain zuzen ere, ekainean sei greba egun dituzte deituak. Ekainaren 17 eta 18an ere lanuzteak egingo dituzte. Langileek eskatzen dute opor egunak hartzeko antolakuntzan hobekuntzak izatea, soldata igoerak eta zerbitzua eskaintzeko langile bat gehiago lortzea.

EAEko gizarte ekimeneko ikastetxeetako sindikatuok gatazka bideratzeko tajuzko proposamenak egiteko eskatu diegu patronalei eta benetan busti dadila Hezkuntza Sailari

Al, 2019/06/10 - 17:47

LAB, ELA, STEILAS, CCOO eta UGT sindikatuok Gasteizko legebiltzarrean agerraldia izan dugu gaur; bertan, legebiltzarreko talde desberdinei gizarte ekimeneko ikastetxeen gatazkaren egoeraren berri eman diegu, eta patronalak adostasunetara iristeko erakusten ari diren borondate eza zein hezkuntza sailaren inplikazio gabezia salatu ere.

BRTAren sorrera propaganda ariketa da

Al, 2019/06/10 - 16:49

Eusko Jaurlaritzak Basque Research and Technology Alliance (BRTA) Partzuergoa sortu du, 16 zentro teknologiko koordinatzeko asmoarekin.

Zerbitzuaren segurtasun baldintzen okertzea salatu dute Bizkaiko Aldundiko suhiltzaileek

Al, 2019/06/10 - 15:33

Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileen lantaldeak elkarretaratze bat egin du gaur, Aldundiko jauregiaren aurrean, zerbitzua emateko segurtasun baldintzen atzerakada salatzeko. Horren inguruko arazoak ahal den arinen konpondu daitezen eskatzeko, idatzi bat aurkeztu dute Aldundiaren Erregistroan.

Gurutzetako Ospitaleko gerentziak pediatriako ebakuntza gela itxi nahi du gaueko txandan

Al, 2019/06/10 - 15:15

Gurutzetako ospitaleko sindikatuok, LAB, ESK, SATSE, ELA, SME/FFHE, UGT, CCOO, SAE eta UTESE, gaueko txandan pediatriako kirofanoa itxi nahi dutela salatzen dugu. Erabakia ulertezina da, izan ere, kirofano hori erreferentziazko zerbitzua da pediatriako pazienteen arretarako, Bizkaian zein inguruko probintzietan.

Gure elkartasun eta babes osoa adierazi diegu 11/13 makrosumarioan auzipetutako 47 herritarrei

Al, 2019/06/10 - 13:06

47ak Herrian dinamika bilera-erronda egiten ari da, irailaren 16an auzipetuko dituzten 47 herritarren eta 11/13 makrosumarioaren egoera bertatik bertara azaltzeko. Euskal jendartearen gehiengoa osatzen duten alderdi, sindikatu, eragile eta sektoreetako ordezkariekin bilduko dira hurrengoa asteetan, eta lehen hitzordua gaur egin dute;LAB sindikatuaren, hain justu. Hala, bileran, gure elkartasun osoa adierazi diegu auzipetuei eta gure babesa egingo diren mobilizazioei begira. 

Pikete batean parte hartzeagatik SAT sindikatuko 35 kideren kontrako epaiketa salatu dugu

Al, 2019/06/10 - 12:30

LAB sindikatutik Andaluziako SAT sindikatuko kideei gure elkartasunik beroena helarazi nahi diegu bihar Sevillan sindikatuko 35 kideren kontra pikete batean parte hartzeagatik hasiko den epaiketa dela eta. Andaluzian, baita Euskal Herrian ere, eskubideen atzerakada nabarmena pairatzen ari gara, hiltzorian dagoen Erregimena errepresioaren bitartez etengabe sortzen ari zaizkion pitzadura guztiak estaltzen saiatzen ari delako.

Eskola Publiko Komunitarioa aldarrikatu dugu Alcossebren

Al, 2019/06/10 - 09:41

LABeko irakasleen ordezkaritza bat Sindicat de Traballadores i Treballadors de l’Enseyament del Pais Valencià (STEPV) sindikatuaren 13. biltzarrean izan da asteburuan, Alcossebre herrian. LABeko ordezkari Joxe Mari Zendoiak hartu du hitza bertan, eta Eskola Publiko Komunitarioa aldarrikatu dugu.

LAB sindikatua Tuterako lan heriotzaren aitzinean

Or, 2019/06/07 - 14:55
Gaur goizaldean, gaueko txanda bitartean, Asociación Navarra Sin Fronteras enpresako emakume langile bat hil da Tuteran –Mª Elena O. G., 59 urtekoa-, enpresa horrek kudeatzen duen etxerik gabeko pertsonendako aterpetxean. Lehenbiziko txostenen arabera lan istripu ez traumatikoa den arren, LAB sindikatuak adierazi nahi du beharbada lan baldintzak -gauez bakarrik egiten baitzuen lan- eta beharbada prebentzio neurrien falta izan daitezkeela heriotz tamalgarri hau eragin dutenak.

Elkarretaratzea egin dugu Iruñeko El Corte Ingles saltokiak bi langile bidegabeki kaleratu dituela salatzeko

Or, 2019/06/07 - 14:38

Iruñeko El Corte Ingles enpresak bi langile kaleratu ditu egun batetik bertzera, modu erabat bidegabean. LABen iritziz bi kaleratze horiek akusazio faltsu gogorrekin egin dituzte eta helburu zehatz bat dute: gainontzeko langileak beldurtzea. Kaleratze hauek ez dira kasualitatea izan, langile hauek euren eskubideak aldarrikatu egin dituzte beharrezkoa ikusi dutenean eta, bistan denez, El Corte Ingles bezalako enpresa batek ez ditu horrelako langileak nahi.

Garbiñe Aranburu: “Hitzarmen sektorialen defentsan, borroka da bidea”

Or, 2019/06/07 - 13:23

Hirugarren greba eguna gaur Bizkaiko metalgintzan. Eta erantzuna, aurreko egun bien antzerakoa, %80tik gorakoa. 11:30ean manifestazioa egin dute Bilbon, Jesusen Bihotzetik FVEM Bizkaiko metalgintzako patronala kokatuta dagoen Euskadi Plazaraino. Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak Bilboko manifestazioan parte hartu du, sektoreko hitzarmenaren alde eta beraien sektoreko hitzarmenaren defentsan Bizkaiko metaleko langileak aurrera eramaten ari diren borroka babesteko.

Burrunba egin genuen atzo Iruñean, justiziaren “patronalizazioaren” aurka

Or, 2019/06/07 - 10:13

Mobilizazio kanpaina antolatu dugu justiziaren “patronalizazioaren” aurka. Eta atzo izan lehen ekimena, burrunba Iruñeko (in)Justizia Jauregiaren parean. Hain zuzen ere, 10.000 euro baino gehiago isunetan eta espetxe zigorrak erabaki dituzte La Sangiovesa eta Huerta de Peraltako borroka arrakastatsuen ondotik.

Bilbon egindako murrizketak salatzeko mobilizatu dira Correoseko langileak

Og, 2019/06/06 - 17:04

Funtzionarioen batzordeak eta enpresa komiteak, atal sindikal guztien babesarekin, elkarretaratze bat egin dute Correos zerbitzuaren Bilboko egoitza nagusian.

Dei egiten diegu beste sindikatuei patronalaren kontrako borrokarekin bat egitera, Bizkaiko bulego eta langeletan hitzarmen duina sinatzera behartzeko

Og, 2019/06/06 - 16:13

Bulego eta langeletako hitzarmena negoziatzen ari den mahaian, LABek aurkeztu duen sinatzeko moduko plataforma dago, CCOOk eta UGTk sostengatua. Baina azken bilera ostean ez da aldaketarik izan; patronalak ezetz irmoa eman dio sindikatuen proposamenari.

Ezin da industria aurreratu batetaz hitz egin Bizkaiko Metalgintzako langileak prekarietatera kondenatzen dituzten bitartean

Og, 2019/06/06 - 12:29

Bizkaiko Metalgintza sektorean deitutako grebak jarraipen oso zabala izan du gaur. FVEM patronalak zabaldutako gezurren gainetik, eta hainbat enpresatan egoera okerrenean dauden langileek jasandako presioaren gainetik, grebak %85eko jarraipena izan du. Aurreko greba egunean baino handiagoa izan da grebarekin bat egin duten langileen kopurua. Zorionak kalera ateratako langile guztiei, erakutsitako duintasunagatik.

SEAren jarrera inmobilistaren aurrean, aktibazioaren beharra aldarrikatzen dugu Arabako metalgintzan

Og, 2019/06/06 - 11:34
Atzo, ekainaren 5ean, Arabako metalgintzako mahai negoziatzailea bildu zen eta bertan, nagusiki, sailkapen profesionala eta soldatak izan zituzten hizpide. SEAren jarrera argia zen: estatuko hitzarmena gurera ekartzea eta soldata igoera eskasak adostea, 2018ko urtea ezabatuz. Horren aurrean, LABen aktibazioaren beharra azpimarratu nahi du.

Iruñeko El Corte Inglesek bi langile kaleratu ditu gezurretan oinarrituz, langileak izutzeko helburuarekin

Az, 2019/06/05 - 16:22

Kaleratzeak salatzeko, elkarretaratzea egingo dugu ekainaren 7an, 11:00etan, El Corte Inglesen aurrean. Ez gara isilduko!

Orriak