Hemen zaude

LAB

Subscribe to LAB jarioa
 
Eguneratua: duela ordu 1 9 min

Iruñeko Justizia Jauregira eraman dugu jazarpen sindikalaren salaketa

Or, 2019/09/20 - 16:02

LABeko kide Imanol Salinasi 21 hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote, Iruñeko La Sangiovesako jatetxeko langileen lan baldintzak eta pairatutako prekarietatea modu baketsuan salatzeagatik. Era berean, zigor eta isun larriak jarri dizkiete beste lan gatazkatan borrokan ibili diren zenbait langileri; Huerta de Peraltako borrokan ibilitakoei, kasu. Hala, jazarpen sindikala salatzeko eta langileen eskubideen defentsan sendo jarraituko dugula berresteko, Iruñeko Justizia Jauregiaren aurrean elkartu gara, joan den asteartean Nafarroako Parlamentuan egindako protesta ekintzaren jarraipen gisa. Hain zuzen ere, mobilizazio gehiago aurreikusi ditugu, kalera irtetzeko arrazoiak soberan baititugu, borroka sindikala zilegia eta ezinbestekoa delako lan eta bizi baldintza duinak bermatu ahal izateko.Zentzu honetan, astelehenean, Donostia eta Bilboko epaitegietara eramango dugu salaketa; eta asteartean, Gasteizko epaitegi aurrera.Datorren larunbatean, irailak 28, berriz, manifestazioa egingo dugu Iruñean,17:30ean, autobus geltoki zaharretik abiatuta.

Greba deialdia bertan behera utzi dute CIE Inyectametal enpresako langileek, zuzendaritzarekin akordioa lortu eta gero

Og, 2019/09/19 - 14:39

Joan den igandean hasitatako greban plantilla osoak hartu du parte. Enpresa- Batzordea (LAB, 4; ELA, 3; eta CCOO, 2) zuzendaritzarekin adostasunera iritsi da datozen lau urteetarako.

Greba orokorra Argentinako Irakaskuntzan, Cristina Aguilar eta Jorgelina Ruiz Diaz gogoan

Og, 2019/09/19 - 13:25

Greba orokorra deituta dago Argentinan, Irakaskuntzan, gaurko. Hildakoen senide eta lagunei eta Central de Trabajadores de la Educación de la República Argentina CTERA-ko kideei, pasatzen ari diren momentu gogor hauetan, gure dolumin eta samina adierazi nahi dizkiegu.

Nafarroako langile publikoek ez dituzte gainerako erkidegoetako langile publikoek dituzten eskubide berberak haurren jaiotza, adopzio edo harrera kasuetan

Og, 2019/09/19 - 12:21
Hala da, bai: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioetako langileek ez dituzte Estatuko gainerako langile publikoek dituzten eskubide berberak haurren jaiotza, adopzio edo harrera kasuetan ematen diren baimenei dagokienez. Izan ere, Nafarroako Gobernua behartua egon arren foru araudia estatuko araudira egokitzera, arlo horretako estatuko arau berriak indarra hartu zuenetik zenbait hilabete igaro ondoren, Administrazioak oraindik ez du bere araudia aldatu edo egokitu.

Sindikatuok hitzarmen duin bat aldarrikatu dugu Bizkaiko metalgintzarako, Durangon

Og, 2019/09/19 - 10:23

Eusko Jaurlaritzako ordezkariek Hazinnova programa aurkeztu diete Durangaldeko hainbat enpresari, goizean. Hala agintarien zein enpresarien presentzia baliatuta, sindikatuok elkarretaratze bat egin dugu Durangaldeko Enpresen Elkartearen aurrean, Bizkaiko metalgintzarako hitzarmen duin bat aldarrikatzeko. Larunbateko manifestazioaren eta irailaren 30eko asterako deitutako greben atarian etorri da elkarretaratze hau.

Hainbat eragile sozial, sindikal eta politikoren babesa jaso duen “Harro ez da Pride” leloa izango duen manifestazioan parte hartzera dei egiten diegu langileei

Az, 2019/09/18 - 17:09

LGTB+ mugimenduarekin batera aliantzan eta elkarlanean aritzeko konbentzimendu osoa dugu, horrela egingo dugu larunbat honetan ere, goizean zehar Harro!k antolaturiko jardunaldietan parte hartuko dugu, Bizkaiko Metaleko langileen borrokan batera arituko gara eta arratsaldeko 17:30etan Arriaga plazatik aterako den manifestazioan parte hartzeko dei egiten diogu euskal jendarteari eta zehazki LABeko militantzia, afiliazio eta langile klase osoari. Lantokietan gure gorputz, desio eta identitarteak aske eta harro!

Bilboko kaleak betetzera deitzen dugu larunbaterako, Bizkaiko metalgintzako hitzarmen duin bat lortzeko bizitza duin bat izateko

Az, 2019/09/18 - 16:48

Bizkaiko metalgintzaren mahai negoziatzailearen beste bilera bat egin dugu. Berriro ere, FVEM patronala esku hutsik etorri da, LABetik erabat arduragabetzat jotzen dugun jarrera. Gogoratu behar dugu arrakasta handiko bost greba egunetik gatozela, eta larunbata honetarako manifestazio bat eta irailaren 30eko asterako beste 5 greba egun deituta daudela.

Osakidetzak egindako EPE berri baten iragarpena propaganda hutsa da

Az, 2019/09/18 - 14:50
Osakidetzak iragarri berri du familia mediku zein pediatrentzat EPE berria martxan ipiniko duela, 215 plaza betetzeko. LABen iritziz, iragapen mediatiko hau Osakidetzako zuzendaritzari pilatzen ari zaizkion arazoak estaltzeko propaganda saiakera baino ez da. Azken finean, iragarritako 215 plaza horiek ez dira berriak izango, aspaldi onarturiko 1.083 plazako EPE prozesu horren parte baizik.

Nafarroako itunpeko irakaskuntzako langileei zor zaien %0,25eko soldata igoera galdegin dugu

Az, 2019/09/18 - 13:29
Udan funtzionarioei igotako eta Itunpeko Akordioan sinatutako %0,25eko igoeraren zain jarraitzen dute. Denera, itunpeko langileek irabazi beharko luketena baino %3,75 gutxiago poltsikoratzen dutela salatu du LABek.

Sindikatuak presoen eskubideen alde mobilizatuko gara Bilbon, ostiralean

Az, 2019/09/18 - 12:44

Ostiral honetan, irailaren 20an, sindikatuok hilabetero antolatzen dugun elkarretaratzea egingo dugu, "Konponbide garaia da. Orain Presoak" lelopean. 11:30etik 12:00etara izango da, Eliptika plazan.

Mobilizazioa beste biderik ez dago lan heriotzen sarraskia gelditzeko

Az, 2019/09/18 - 11:51

Gaur, irailak 18, Tubacex-en izandako lan istripu hilgarri baten berri izan dugu. Hain zuzen ere, EUSETEK GAS SL azpikontratako M.G.R. langileak bizia galdu du. LABetik gure babesa eta elkartasun osoa adierazi nahi diegu hildako langilearen familiari, herrikideei eta lagunei, baita langile klase osoari ere. Aurten, gutxienez, 33 langile hil dira dagoeneko lanean: 4 Araban, 11 Bizkaian, 9 Gipuzkoan eta 9 Nafarroan. Azken lan heriotz hau salatzeko, mobilizaziora deitu dute gaurko Laudioko plazan, 19:00etarako.

Beste lau greba egun deitu ditugu Gipuzkoako grafikagintzan, hitzarmen duin baten alde

Az, 2019/09/18 - 09:31

Grafikagintzako langileak, Irailaren 25 eta 26 eta Urriaren 2 eta 3an, berriro ere mobilizatuko gara, guztiontzat izango den sektoreko hitzarmen duin baten alde. 4 greba egun hauek, ekaina eta uztailan zehar burututako greba egunei gehitzen zaizkie, eta horrela sektoreak 8 greba egun burutuko ditu. Eta ez dira azkenak izango, izan ere, sektorearentzat justua eta onargarria den hitzarmen bat lortu arte mobilizatzen jarraituko baitugu.

Elgetako CIE Alurecy enpresako grebalariak lantokia ixteko asmoen kontra mobilizatu dira

Ar, 2019/09/17 - 13:39

Elgetako CIE Alurecy enpresako langileak greba mugagabean dira, eta, horrekin batera, mobilizazioak ari dira egiten. Lantokiaren aurrean bildu dira gaur, lantegia ixteko asmoa duelako zuzendaritzak.

Nafarroako Parlamentuan kateatu gara, jazarpen sindikala salatzeko

Ar, 2019/09/17 - 12:24

LABeko hainbat ekintzailek Nafarroako Parlamentura eraman dute jazarpen sindikalaren eta Imanol Salinasen aurkako espetxe zigorraren salaketa. Hain zuzen ere, sindikatuko kideak bertan kateatu dira, "Borroka sindikala ez da delitu" oihuen artean eta megafonoak eskuetan, Imanol Salinasen delitua hori izan baitzen: La Sangiovesako langileen eskubideak megafono batekin defendatzea. LABeko bozeramaile Itxaso Torregrosak hartu du hitza ekintza egin bitartean, eta Imanol Salinas kartzelaratzeko epaia "eskandaluzkoa" dela nabarmendu du.

Euskal Herriak prekarizazioaren aurka planto egitea da kurtso berrirako erronka nagusia, lan, bizitza eta pentsio duinen defentsan

Ar, 2019/09/17 - 09:25

LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk eta idazkari nagusi ondoko Igor Arroyok agerraldia egin dute sindikatuak 2019/2020 kurtsorako zehaztuta dituen helburu eta egitasmo nagusien berri emateko, arlo sindikal, politiko zein sozialean. Era berean, Hego Euskal Herriko egoera sozioekonomikoaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute. LABeko ordezkarien arabera, sindikatuaren lehentasunak hauexek izango dira: lantokietan borroka sindikalak sustatzea, eredu sindikal feministan sakontzea, langileek etxera bizirik eta osasuntsu iristea bermatzea eta prekarizazio forma berriei erantzutea, besteak beste. Zentzu honetan, Euskal Herriak prekarizazioaren aurka planto egin behar duela azpimarratu dugu, lan, bizitza eta pentsio duinen alde.

 Hego Euskal Herriko egoera sozioekonomikoa

 Situación sozioeconómica en Hego Euskal Herria

47 auzipetuen indarra eta ekarpena beharrezkoa izango da, eragileon inplikazioarekin eta jendartearen bultzadaz, preso eta iheslari guztiak etxean izan arte lanean eta mobilizatzen jarraitzeko

Al, 2019/09/16 - 15:06

Inoiz izan behar ez zukeen epaiketa izan da gaur goizean abiatu den 11/13 sumarioarena. Garaiz kanpokoa eta motibazio politikoei erantzuten diena, bake eta elkarbizitza demokratikoaren eraikuntzan herri hau ematen ari den urratsen kontrako norabidean kokatua zegoen basakeria.

Lakuan mobilizatu gara, EAEko irakaskuntza publikoko ordezkapenetan kaltetutako irakasleentzat konponbide eske

Al, 2019/09/16 - 13:42

Gasteizko Lakuaren parean bildu gara, entzungor egiten duen Hezkuntzan sailaren aurrean ikusgarri egin gaitezen. Aski delako, hezkuntzako langileak zenbaki hutsa besterik ez garelako. Hain zuzen ere, LABetik gogor salatu dugu Hezkuntza Sailaren utzikeria eta ardura falta irakasleen ordezkapenen inguruan.

Viscofan enpresaren atarian elkartu gara, azken lan heriotza salatzeko

Al, 2019/09/16 - 13:21

Kasedako Viscofan enpresan mobilizazio eguna dute gaur, joan den larunbatean izandako lan heriotza salatzeko. Langile bat hil zen eta beste bat larriki zauritu, lan istripuaren ondorioz. Bada, enpresa batzordeak deituta, 24 orduko lanuztea ari dira egiten, eta 13:00etatik 15:00etara elkarretaratze batera deitu dituzte langileak. LAB, ELA, ESK, STEILAS, EHNE, Hiru eta CGT sindikatuok bat egin dugu mobilizazioarekin. Dagoeneko, gutxienez 32 langilek galdu dute bizia aurten Euskal Herrian, lanean zirela.

Urriaren 3an aurkeztuko dugu Huerta de Peraltako borrokari buruzko dokumentala

Al, 2019/09/16 - 12:46

Huerta de Peraltako borrokari buruzko dokumentala egin du LAB sindikatuak. Urriaren 3an estreinatuko dugu, Burlatako kultur etxean, 19:30ean. Unai Redinek idatzia eta zuzendutako lana da, eta sindikatuak ekoitzita.

Elgetako CIE Alurecy enpresako langileek greba mugagabeari ekin diote

Al, 2019/09/16 - 11:11

Gaur irailaren 16, astelehena, Elgetan kokatutako CIE AUTOMOTIVE Taldeko CIE ALURECY enpresako langileek greba mugagabeari ekin diote, langileek batzarrean aho batez hala erabakita.

Orriak