Hemen zaude

LAB

Subscribe to LAB jarioa
 
Eguneratua: duela 2 ordu 40 min

Osakidetza auziko epaileak onartu egin du LAB herri akusazio bezala aritzea

Or, 2019/05/24 - 15:40
Osakidetzako EPEan gertaturiko filtrazioen auzia daraman epaileak onartu berri du LAB sindikatuak epaiketan parte hartzea herri akusazio gisa. LABen iritziz, oso berri ona da hau.

Murrizketa izugarriak planteatzen ditu Gipuzkoako Aldundiak autobus zerbitzuetan

Or, 2019/05/24 - 13:46
Egun Buruntzaldean dauden 1.069 zerbitzuetatik 735 zerbitzu izatera pasako dira.

Gipuzkoako helduen egoitzetako langileek Kontxako hondartzara eraman dituzte euren aldarrikapenak

Or, 2019/05/24 - 11:58

Argia ikusi nahi dute Gipuzkoako helduen egoitzetako langileek, hitzarmen duin bat nahi dute euren lan baldintzak eta erabiltzaileen zaintza hobetzeko. Gaur ere ikusgarri egin dute euren lan gatazka, Kontxako hondartzara eraman baitituzte euren aldarrikapenak. Greban daude astearteaz geroztik. Hain justu, grebaren lehen egunean ekintza ikusgarri bat egin zuten: lau ordu eta erdiz, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Donostiako egoitza okupatu zuten.

Salatzen dugu Cervantes eskolako teilatuan dagoen amiantoa kentzeko planifikazioan ez dutela kontuan hartu bertan kokatuta dagoen haurreskola

Or, 2019/05/24 - 11:15
LAB sindikatuak eskatzen dio Bilboko Udalari behar den aurreikuspenarekin jokatzeko, lanak hasi, lana dirauen bitartean eta bukaeran. Hau da, haurreskolan egin beharreko moldaketak umeen eta familien ongizatean oinarritutako planifikazioa egitea, obrak osteko garbiketa lanak haurreskolan ere modu egokian egitea eta azken finean, lan eta segurtasun prebentzio arduradun desbedinak elkarlanean aritzea. Bilboko Udalak du eraikin horien segurtasuna, garbiketa eta mantenuaren ardura. Beraz, berari dagokio horren guztiaren koordinazioa, hurrengo ikasturtea berme guztiekin hasi nahi bada. Bukatzeko, obra publiko askotan gertatzen den bezala, obra horren amaiera atzeratzen bada, eskola zein haurreskolarako alternatibak prest izatea eskatzen diogu Udalari, inprobisazioa bidaide txarra baita beti.

Erakundeek hezkuntzaren eta unibertsitatearen negozioa bultzatu nahi dutela salatu dugu, Deustuko Erriberako proiektu pribatizatzailea dela eta

Og, 2019/05/23 - 17:01

Hainbat eragilek, LABek barne, agerraldi bat egin dugu Deustuko Erribera-Zorrozaurren aurreikusitako proiektuen aurrean gure desadostasuna adierazteko. Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sustatutako egitasmoak dira, eta, agerraldian salatu dugun bezala, gardentasunik gabe egiten ari dira, etorkizuneko herritarren beharrei erantzunik eman gabe. “Hezkuntzari zuzenduriko proiektuak izan arren, Bilboko beharrak ez dira kontutan hartu arlo horretan. Bilboko eskola mapa berriztu behar da, ez baitie Bilboko ikasleei eta eskolen beharrei erantzuten”, adierazi dugu. Hain zuzen ere, Bilboko Udalak eremu akademikoan “Guggenheim efektua” sortu nahi duela kritikatu dugu, “Harvard” efektua; hezkuntzaren eta unibertsitatearen negozioa, alegia.

Egogain helduen egoitzako langileek Kontxako hondartzan egin dute protesta

Og, 2019/05/23 - 15:01

Eibarko Egogain helduen egoitzako langileak Donostiako Kontxako hondartzan egon dira protestan, hiru orduz, eta herritarren zein turisten arreta bereganatu dute. Aldundian agintzen dutenen jarrera azaldu diete hurbildu diren guztiei, baita pertsona helduen zaintza lanetan aritzen direnen langileen egoeraren berri eman ere, gehienak emakumeak. Egogaingo langileak atzo ere egon ziren protestan Donostian.

Bizkaiko kiroldegi eta kirol zelaietako langileek Bilboko kaleak hartu dituzte

Og, 2019/05/23 - 13:31

Bizkaiko kiroldegi eta kirol zelaietako langileak greban daude, eta, gaur, manifestazioa egin dute Bilbon, Arte Ederren Museotik abiatuta. Lan sariaren hobetzea, lan orduen gutxitzea eta sektoreari eragiten dieten aldibaterakotasuna eta partzialitatea hobetzeko neurriak dira langileen aldarri nagusiak.

Patronalaren aurrean planto egin dute Bizkaiko Metalgintzako langileek: sektoreko enpresen %70-80ek egin dute greba

Og, 2019/05/23 - 13:05

Arrakasta itzela izan du Bizkaiko Metalgintzako lehen greba egunak. Sektoreko enpresen %70-80ek egin dute greba. NEMAK, ESTAMPACIONES BIZKAIA, CIE AMAYA, CIE UDALBIDE, TUERCAS- ESTAMCAL, ZF SACHS, ARTECHE, LAMINCER, PINE, MESA, ALCONZA, INGETEAM, NAVACEL, VICINAY, ORMAZABAL, TECNICHAPA, SUBCONTRATAS DE PETRONOR, ERGOROS, KAREALDE, NERVACERO, ELDU, CIE, MAREIVERIA DEUSTO bezalako enpresa garrantzitsuek bat egin dute grebarekin, eta 10.000 lagun inguru bildu dira Bilbon egindako manifestazioan.

Amiantoaren ondorioz hildako Felix Vazquezi azken agurra eman diote Irungo CAFeko langileek

Og, 2019/05/23 - 12:06

Amiantoarekin lan egitearen ondorioz, astearte arratsaldean hil zen Irungo CAFeko langile ohi Felix Vazquez. Honen aurrean, CAF Irungo langileak beilatokira joan ziren Felixen sendiar elkartasuna adieraztera, eta, gaur, 10:00etatik 11:00etara, geldialdia egin dute. Hain zuzen ere, geldialdi horretan beilatokiko bidean kokatu dira zendutakoari azken agurra emateko, eta familiari berriro elkartasuna adierazteko. Ondoren, elkarretaratze bat egin dute.

Anbulantzietako hitzarmen autonomikoa sinatu dugu gaur, langileen esparru komun bat sortzen duena etorkizunari begira

Og, 2019/05/23 - 11:15
Borrokan eta negoziaketetan hiru urte igaro ondoren, hainbeste desiratutako anbulantzietako hitzarmen autonomikoa egia bihurtu da azkenean, gaur sinatu baitugu akordioa USO, LAB eta CCOO sindikatuok. Hitzarmen honek sektoreko lan baldintzak hobetuko ditu, bizi ohi diren egoera prekarioei aurre egingo die eta bateratu egingo gaitu, langileen arteko marko komun bat sortuz EAEn, etorkizunari begira.

Aceros Olarran hildako langilea gogoan izan dute

Og, 2019/05/23 - 10:09

Bizkaiko Metalgintzako lehen greba egunean murgilduta gauden honetan, Loiuko Aceros Olarra enpresan atzo hildako langilea gogoan izan dute. 24 orduko lanuztea egiten ari dira, biharko 7:00ak arte. Hain zuzen ere, aste honetan lau langile hil dira jada lan istripuz. 20 langile dira gutxienez aurten, Euskal Herrian, lanean zendu direnak.

Barazarren hildako garraiolariaren heriotza salatu dugu gehiengo sindikaletik

Og, 2019/05/23 - 09:45

LAB, ELA, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRUtik garraio sektorean ez ezik, lan munduan ezarri den prekarietatea salatzen jarraituko dugu eta horretarako, elkarretaratzea egingo dugu datorren asteartean, maiatzak 28, Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzaren aurrean goizeko 11.30ean. Mobilizazioa ezinbestekoa da eta istripuak gertatzen direnean egoera salatzen jarraituko dugu, baita hildako langilearen familia eta lagunei babesa ematen ere.

Berretsi egin dugu Nafarroako Administrazio Publikoan dugun gehiengo sindikala, bigarren indarraren ordezkari kopurua ia bikoiztuta

Og, 2019/05/23 - 08:55

Nafarroako Administrazio Publikoan atzo egindako hauteskunde sindikaletan LAB lehen indarra izan da berriz ere. Emaitzak emaitza, gauza bat berretsi nahi dugu: Nafarroako Administrazioetako langile guztien eskubideak defendatzen segituko dugula eta gure esku dagoen guztia egingo dugula 2015ean hasitako aldaketan sakontzeko, Nafarroak behar duelako.

Odolusteak ez du etenik: beste bi langile hil dira, eta jada lau dira aste honetan hildakoak

Az, 2019/05/22 - 17:07

Lan heriotzen odolusteak bere horretan jarraitzen duela genion astelehenean, Zestoan eta Zarautzen izandako bi lan istripu hilgarrien harira. Bada, odolusteak ez du etenik, gaur beste bi langile hil baitira; langile bat, Aceros Olarra enpresan; eta garraiolari bat, Barazarren, berre kamioiak beste kamioi baten aurka talka egin eta gero. Beste kamioian zihoan gidaria ospitalera eraman dute, larri zaurituta. Beste bi lan heriotza hauek gertatu diren egunean, euskal gehiengo sindikaletik elkarretaratzea egin dugu Azpeitian, astelehenean hildako langileak gogoan. Bitartean, instituzioek eta patronalek beste alde batera begiratzen jarraitzen dute; hauteskunde kanpainan murgilduta bete betean, prekarietatea eta lan osasuna gutxiesten, gainera. Bada, aurten, 20 langile hil dira, gutxienez, Euskal Herrian.

Foru Gobernuaren inposaketaren eta jarrera autoritarioaren kontra mobilizatu dira Gipuzkoako Aldundiko langileak

Az, 2019/05/22 - 16:16

Gaur eguerdian, Gipuzkoako Foru Aldundiko langileak Askatasun Etorbidea eta Bulebarrean zehar mobilizatu dira, Donostian. Hain zuzen ere, Aldundi honetan inoiz gertatu ez dena salatu dute: gaur egun Foru Gobernuan dauden EAJ eta PSE alderdiek beraien lan baldintzak aldebakarrez inposatu dituzte. Gainera, lan soldata berreskuratzeko neurriei eta aurre erretiroen bidez lana banatzeari uko egin diotela salatu dute langileek. Neurri horiek dagoeneko Bizkaia eta Arabako Foru Aldundietan erabiltzen ari dira alderdi berberen babesarekin, zentzurik ez duten desberdintasunak aplikatuz.

Asteleheneko bi lan heriotzak salatu ditugu Azpeitian

Az, 2019/05/22 - 15:13

Urola Kosta eskualdean hildako bi langileen lan heriotzak salatzeko elkarretaratzea egin dugu euskal gehiengo sindikala osatzen dugunok, Azpeitian. Zestoan eta Zarautzen aste honetan zendutako bi langileekin, 18 langile hil dira, gutxienez, Euskal Herrian aurten.

"Aldundiak pertsona helduak baztertzen ditu"

Az, 2019/05/22 - 14:49

Eibarko Egogain helduen egoitzetako langileek Donostiara ekarri dituzte euren aldarrikapenak eta salaketa. Hain zuzen ere, zenbait autobusatan pankartak zintzilikatu dituzte haren ezinegona adierazteko. Langileak are eta suminduagoak daude, Aldundiaren azken erabakiak direla eta.

Eraso kapitalistari erantzun soziala emateko jaio da Euskal Herriak Kapitalari Planto! plataforma

Az, 2019/05/22 - 12:40

Hainbat eragiletako ordezkariek, LAB sindikatukoak barne, Euskal Herriak Kapitalari Planto! plataforma aurkeztu dugu Bilbon, Sabin Etxearen aurrean. Hain zuzen ere, bizitzaren, guztion ongizatearen eta burujabetasunaren alde eta kapitalaren barneratzearen adierazpen nagusien aurkako salaketa eta herri mobilizazioa koordinatu, artikulatu eta areagotzeko apustua egin nahi dugu plataformaren bitartez.

"Bizkaiko Metalgintzako lan baldintzak duindu eta egoera prekarioak gelditzeko hitzarmen bat nahi dugu"

Az, 2019/05/22 - 10:28

Grebara deitu dugu Bizkaiko Metalgintzan, hitzarmen duin baten defentsan. Sindikatuok bost greba egun egingo ditugu modu bateratuan, eta horietako lehena bihar, maiatzaren 23an, izango da. Negoziazio Mahaian LABeko ordezkari izan diren lagunekin hitz egin dugu, baita Bizkaiko eta Arabako Industria Federazioko arduradun Iratxe Azkuerekin ere, grebaren nondik norakoen berri izateko. Hain zuzen ere, Iratxe Azkuek erantzun ditu galderak.

Pablo Neruda egoitzako langileak lanuzteak egiten hasi dira euren eskubideen defentsan

Az, 2019/05/22 - 09:24

Pablo Neruda Gasteizko egoitzako langileek txanda bakoitzeko 2 ordutako lanuzteak egiten hasi dira, gaur maiatzak 22 eta datorren astean, maiatzaren 29an. Enpresarekin akordiorik lotu ezean, greba orduak eta egunak luzatzeko asmoz gabiltza. Kontzentrazioa egin dute egoitza atarian.

Orriak