Hemen zaude

#KontrolIdeologikoa

Kontrol ideologikoa, informazioaren eta edukien kontrol partidista, informazioaren trataera...

Euskadi Irratiko Erredakzio Kontseiluaren oharra Xabier Olanoren adierazpenak izkutatzeaz

Euskadi Irratiko Erredakzio Kontseiluak  agerian utzi nahi luke, Xabier Olano EH Bilduko Gipuzkoako Aldundigaiak Euskadi Irratiko Faktoria irratsaioan joan den ostiralean (Maiatzak 15) egindako salaketaren harira Zuzendaritza honek hartu duen erabakia.

Hauteskunde kanpainako elkarrizketen tartean eta iruzur fiskalaren gaiari  lotuta,  Olanok  titular hauxe  eman zigun:_ “EAJren garaian, Gipuzkoako Foru Aldundiak enpresa handiak ez ikuskatzeko agindua eman zuen “

Zentsurari uko egin eta langileei profesionaltasunez lan egiten uzteko exijitzen die LABek EAJ eta EITBko zuzendaritzari

BIDEOA: Cabacas familia eta EAJko Egibar eta Uribieetxebarriaren arteko tira-bira parlamentuanAtzo Gasteizko parlamentuan gomazko peloten eztabaidaren ondoren sarreran Iñigo Cabacasen gurasoen eta Joseba Egibarren artean izandako hika-mika dela eta, EITBn eman ziren zentsura kasu larriak salatu nahi ditu LABeko sail sindikalak.

(Bideoa ikusteko klik irudian)

BERRIA: Oposizio osoak gogor jo du EITBren ildoaren aurka

Maite Iturbe EITBko zuzendari nagusia, Eusko Legebiltzarrean, artxiko irudi batean.PSE-EE, PP eta UPDren iritziz, EITB «abertzaleen esanetara» dago.
EH Bilduk salatu du albistegiak «Jaurlaritzaren No-do saioak» direla
 
Maite Iturbe zuzendari nagusiak EITB «Euskal Herriko agora» dela esan zuen atzo Eusko Legebiltzarreko kontrol batzordean: «Euskal gizartearekin elkar hartua du bidea EITBk». Baina, PPk eskatutako agerraldian, talde politiko guztiek kritikatu egin zuten EITBren ildo informatiboa, EAJk izan ezik. PPko Nerea Llanosek galdera egin zuen albistegien edukiez eta eztabaida politikoko programak diseinatzeko interes orokorreko irizpideez. «EITBren gaiak EAJren eta EH Bilduren agendara murrizten dira: erabakitze eskubidea eta presoak. Baina beste errealitate bat ez da ageri, adibidez, Epsilonen ikerketa», azaldu zuen PPko ordezkariak. Llanosen iritziz, EITB «doktrinatzeko tresna» bilakatzen ari da.

BERRIA: EAJ, PSE eta PP, EITBn Kutxabanki buruz eztabaida sustatzearen aurka

  • BERRIA: EAJ, PSE eta PP, EITBn Kutxabanki buruz eztabaida sustatzearen aurka

    • PSEk eta PPk diote giza kateak tarte handiegia izan zuela

    • Enplegu Publikoaren Deialdiak bere horretan jarraituko du.

  • GARA: PNV, PSE y PP, en contra de que EiTB fomente el debate Kutxabank

EHBILDU: EiTBk “Euskadi Movie” saioko ate birakarien inguruko sketch bat zentsuratu du

Komunikabide publikoaren zuzendaritzak Josu Jon Imaz eta beste politikari batzuk aipatzen diren diren bideoa desagertarazi du.

Bideoa ikusteko klik irudian

EiTBren zuzendaritzari gai konkretu batzuk deserosoak suertatzen zaizkio eta zuzenean zentsuratu egiten ditu. Hala egin du "Euskadi Movie" saioan, umorez eta ironiaz egindako saioa izan arren. Unai Urruzuno legebiltzarkideak adierazi duenez, zuzendaritzaren zentsurak "ez dauka mugarik". "Behin eta berriro saiatzen dira edukien gaineko kontrol eta inposizio ideologikoa egiten", salatu du.

Lan Ikuskaritzak ETB artista kontratua duten albistegietako aurkezleei eta meteorologoei lan kontratuak egitera derrigortu du

    LABek Euskal Telebistako albistegietako hainbat aurkezleren kontratazioetan iruzurra antzeman eta salaketa jarri zuen urrian Lan Ikuskaritzan. Kontua da kasu hauetan lan hitzarmenak jasotzen duen erredaktore posturako lan kontratua arrunta egin ordez artista kontratua egin izan diela zuzendaritzak. Ikuskaritzaren agindua albistegietako aurkezleez gain meteorologoei ere lan kontratu mugagabe arrunta egitea izan da. Agindua maiatzaren 31 baino lehenago beteta egon beharko du.

EITBko albistegien azterketa 2010 - loturak zuzenduta

LAB sindikatuaren IPAR-HEGOA Fundazioak eta BAIETZ Fundazioak azterketa lan bat eskatu zioten Aztiker soziologia kabineteari 2010ean. Lana hiru txostenetan banatu zen: Lurraldetasunaren trataera, generoarena, eta sozioekonomiarena. Bakoitzatik hainbat ondorio atera zituen LAB sindikatuak. Txostenen loturak gaizki egon direla eta konpondu berri ditugu. Hona lotura zuzenak:

Unai Urruzuno: EITBren lerro editorialaz

Hautsak harrotu ditu Iñaki Oyarzabal PPkoak EITBko kazetarien kontra adierazitakoak. PP ez dabil bakarrik, dena den, zeregin horietan, PSE eta UPyD bidelagun baititu EITBren inguruko kritikan. Lortu duten bakarra, ordea, unionismoak orokorrean duen ezintasuna agerian uztea izan da, EITBn PP asaldatzeko moduko ezer ere ez delako gertatu. Jarrera horien atzean helburu zehatzak daude eta, EITBren jarrera ikusirik, unionistei ez doakie hain gaizki ere.

EITBko erredakzio kontseilua PSE, PP eta UPyDren legebiltzarreko adierazpenez

EITBko profesionalei buruz eta EITBren eginkizunei buruz PSEk, PPk eta UPyDk Legebiltzarreko Kontrol saioan egindako adierazpenen harira:

EITBko profesionalok, alderdi politikoen interesetatik aterata, informazioa zehaztasunez eta egiazkotasunez ematerakoan gure independentzia aldarrikatu nahi dugu beste behin. Inoiz ez dugu onartu, eta ez dugu aurrerantzean ere onartuko kritika politikoak errespetuaren muga gainditzea eta oraingo honetan egin den bezala ideologikoki norabidea zein den erakutsi edota zentsuraren eremura gerturatzea.

BERRIA: EITBko profesionalen jarrera kritikatu dute PSE-EE, PP eta UPD alderdiek

Maite Iturbe, EITBko zuzendaria, atzo, Eusko Legebiltzarreko kontrol batzordean. / EUSKO LEGEBILTZARRAEITBko atzoko kontrol batzordean, hedabide publikoaren ildo editorialari eta edukiei buruz eztabaidatu zuten. Alderdi politikoen artean tirabira ugari sortu ohi ditu Euskal Telebistaren jardunak, eta atzokoa ez zen salbuespena izan. Alderdi politikoen ordezkariak ez ziren ezer adosteko gai izan, eta hedabide publikoko langileak kritikatu zituzten.

EHBILDU: EAJ EiTB erabiltzen ari da bere interes alderdikoiak babesteko eta EH Bilduren jarduera zokoratu eta desitxuratzeko

Unai Urruzunok EiTB EAJren zerbitzura jartzea egotzi dio Maite Iturbe buru duen zuzendaritzari. "Albistegietan alderdiei emandako denboraren banaketak argi erakusten du EiTBk laugarren indar politikoa bagina bezala tratatzen gaituela". Telebistako eta irratietako zuzendarien agerraldiak eskatu ditu EH Bilduk.

(BIDEOA)

BERRIA: Preso ohien ongietorrien irudi «zaharrak» erabiltzea egotzi diote ETBri

Iragan azaroaren 28ko ETB1eko Debatea saioan euskal preso ohiei eginiko ongietorriak izan zituzten eztabaidagai, Espainiako Gobernuaren ordezkariak eginiko salaketaren harira. Preso ohiei eginiko ongietorrien hainbat irudi erakutsi zituzten saioan. EH Bilduk salatu du «egungo errealitate politikotik oso urrunekoak» zirela irudiok. Izan ere, Mikel Sarasketari 1998an espetxetik atera ondoren eginiko irudiak eman zituzten. «Gaur egungoak balira bezala erakutsi zituzten, duela hamabost urtekoak zirela abisatu gabe», azaldu du EH Bilduk.

@EHBILDU: EiTB = PNtV

EiTB = PNtV. Hauek dira lortutako bozkak eta eskainitako denboraren arteko harremanak. Zerbait bitxia ikusten duzue? http://t.co/7zLtOsb8J3

(@ehbildu twitter-en)

BERRIA: 'Ongi etorri' saioa kentzeko eskatu du EH Bilduk ETBren zuzendaritzari

p045_f01.jpgPobrezia handitzen ari denean luxuzko etxeak erakusten dituen saio bat egitea «iraingarria» dela salatu dute



EH Bilduk legez besteko proposamena aurkeztu du Legebiltzarrean EiTBko zuzendaritza nagusiari Ongi etorri saioa programaziotik betiko kentzeko eskatzeko. Ongi etorri saioak luxuzko etxeak erakusten ditu, besteak beste. Hori dela eta, saioak «etika falta izugarria» duela, salatu du Estitxu Breñas EH Bildu taldeko legebiltzarkideak.

I.Boveda: ETBko zuzendaritzari («Ongi etorri programaz»)

Aurten ere ETB2n Ongi etorri programa hasi dela ikusi dut. Haserre handia eragin du horrek nigan. Gure geografian dauden luxuzko etxeak erakusten dira; lehenago, telebista kate espainolen bateko antzerako programa batean Espainiako luxuzko etxeak erakusten ziren.

BERRIA: Eztabaida EITBko kontseiluan, plan estrategikoan ETA aipatzeko beharraz

Iñaki Garcia Arrizabalaga EITBko kontseiluko kideak ohartarazi du dimisioa aurkeztuko duela



Eztabaida sutsua dago EITBko kontseiluan; ez dira ados jartzen EITBko plan estrategikoak ETAren aipamen zehatza jaso behar duen edo ez. Ondorioz, Iñaki Garcia Arrizabalaga EITBko kontseiluko kideak azken bileraren ostean ohartarazi zuen dimisioa aurkeztuko duela. Efe agentziaren arabera, hurrengo astean eskutitz bat igorriko dio EITBko kontseiluari dimititzeko arrazoiak azaltzeko.

GARA: Pirritx eta Porrotx pailazoek programazioan tokirik ez izateko eskatu dio Urquijok EITBri

Gobernu espainolaren EAEko ordezkariak, Carlos Urquijok, Maite Iturbe EITBko zuzendari orokorrari eskatu dio Pirritx eta Porrotx pailazoak protagonista dituen tarterik ez dezala sartu programazioan.

Pirritx eta Porrotx pailazoen «agerraldi publiko eta mediatikoak ETA erakunde terroristako presoei babesa eskaintzean oinarritzen diren bitartean», EITBko programazioan inolako tarterik ez eskaintzeko eskatu dio Carlos Urquijok, Gobernu espainolaren EAEko ordezkariak, Maite Iturbe EITBko zuzendari orokorrari.

EiTBren adierazpena galderarik gabeko kazetaritzaren inguruan

Zuzendaritzak banatutako mezua

EiTBko Erredakzio Kontseiluak eta Zuzendaritzak “galderarik gabeko kazetaritzarekin” bat ez datozela adierazi dute ohar batean. Bide batez, jokabide komunikatibo hauek bertan behera uzteko eskatu nahi diete erakundeei. Era berean, aipaturiko eskariarekin bat egiteko gonbita luzatu diete gainerako kazetari eta informazio taldeei.

Adierazpena gaur, irailak 10, Gasteizen egindako Administrazio Kontseiluan aurkeztu da.

NAIZ: La dinámica comunicativa en torno a Aske Gunea vuelve a marcar la diferencia

«8735546269_cba0f87c6d_bHa sido significativo, también, el cambio de criterio de EiTB sobre la cobertura de la iniciativa respecto a Donostia. Desde el primer día se hizo eco del llamamiento de Urtza Alkorta y durante la intervención policial conectó en directo con Ondarroa. Desde Aske Gunea denunciaron que no se hizo referencia a la multitud de heridos y al otro lado, el PSE denunció «el carácter sesgado» de la información ofrecida por el ente público.»

Maite Iturberen agerraldia Gasteizko Parlamentuan: EITBren ildo nagusiak eta Donostiako Askegunea

Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco1. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren eta EITBko zuzendari nagusiaren agerraldia, beraiek eskatuta, EITB taldearen jarduera ildo nagusiak zehazte aldera

2. EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako agerraldi eskea. EITBko zuzendari nagusiak azaltzeko herrierakunde horrek zer irizpide erabili dituen Donostiako Aske Guneari buruzko informazioa emateko

Euskal Telebista. Informatiboei buruzko ikerketa Jose Mari Pastorren eskutik

Mapak inporta du

Ibarretxeren eta Lopezen agintaldietako ETBko albistegiak ikertu ditu Jose Mari Pastorrek. Ondorioa argia da: agintearen arabera, nabarmen aldatzen da informazioa.

NAIZ: EH Bildu solicita la comparecencia de Lander Arbelaitz y Maite Iturbe en la Cámara de Gasteiz

Fku_jc_00001534000033592

A petición de EH Bildu, el periodista de ‘Argia’ informará sobre la actuación de la Ertzaintza en Aske Gunea, mientras en el caso de la directora de EITB, la coalición ha pedido que aclare los criterios informativos aplicados en este caso.

EITBko LABek Donostiako Askegunearen inguruan Ertzantza eta ETBren jokabideak salatu nahi du

resist-1Ostiralean Donostiako Askegunean Ertzantzak sei gazte atxilotzeko operatiboan eman ziren gertakari larriak salatu nahi ditu EITBko LABeko sail sindikalak.

Batetik, polizia autonomikoak Boulebarreko kioskoa kaiola bezala erabili izana, bertan kazetariak sartu eta euren informatzeko eskubidea urratu izana. Ohikoegia izaten ari da Ertzantzak informazioa ezkutatzeko duen joera, jendarteak bertsio bakarra ezagutu dezan.

EL CORREO: La cantera del PNV en EiTB

La cantera del PNV en EiTB«El PNV siempre ha concebido EiTB como un medio propio. Por eso ha habido vasos comunicantes entre uno y otro». La frase corresponde a un trabajador de la radio televisión pública vasca y describe la estrecha relación que, desde sus orígenes, ha existido entre partido y medio de comunicación. De hecho, desde su fundación hace tres décadas el ente autonómico ha estado dirigido por militantes jeltzales, a excepción de los tres años y medio como director general de Alberto Surio, periodista nombrado durante el mandato de Patxi López en el Gobierno vasco del PSE.

Oraindik ere, zentsura ETBn.

Iragan apirilaren 4an ETBko erredakzioan zentsura kasu bat eman zela salatu nahi du LABek. Eguerdiko albistegietan Ertzaintzak erabiltzen dituen «peloteroen» inguruko bideoetan polizia honen zuzendariak arma horiek arriskutsuak zirela onartzen zuela esaten bazen ere, arratsaldeko albistegietan jada datu garrantzitsu hori desagertarazi egin zen. Izan ere kanpotik dei bat jaso ondoren informazio murrizketa hori egiteko “eskaera” egin zitzaion eta arratsaldeko kazetari ebentualari.

Gogoratu nahi dugu 2010eko urrian hautsak harrotu zituela beste zentsura kasu batek, PSE-PPk jarritako albistegietako arduradunak kazetari bati informazio bat aldatzeko eskatu ziolako orduan ere. Gernikako Estatutuaren urteurrenaren testuinguruan PSE eta EAJren jarrerak azaldu nahi zituen bideoak. ETBko langileak mobilizatu, eta alderdi politikoek ere ekimenak eta galderak aurkeztu zituzten Gasteizko parlamentuan.

Orriak

Subscribe to RSS - #KontrolIdeologikoa