Hemen zaude

EiTB euskara normalizatzeko sortu zela gogoratu eta adierazpenetan euskaraz aritzeko deia egin die UEMAk udal ordezkariei eta...

Udalerri euskaldunetako errealitate soziolinguistikoa errespetatzeko eta zaintzeko eskatu zion UEMAk EiTBri 2014ko urrian, eta sasoi hartan ETBn euskara hutsean aritzeko konpromisoa egin zuten publiko 100 bat kirolari, idazle, bertsolari, musikari eta kazetarik. 2015ean, berriz, adierazpenen hizkuntza tratamendua arautu zuen EiTBk, eta elkarrizketatuaren hizkuntza-hautua errespetatzea «funtsezko» irizpidea dela adierazi zuen. Urteek aurrera egin ahala, ordea, udalerri euskaldunetako ordezkariei eta herritarrei etenik gabe erdaraz hitz eginarazi die EiTBk, eta UEMAk hainbat aldiz gogorarazi du horrek zeharo desitxuratzen duela udalerri euskaldunen errealitatea. Horren aurrean, beste behin ere EiTBn euskaraz aritzeko deia egin die UEMAk udal ordezkariei, erakunde publikoei eredugarri izatea dagokiela nabarmenduz eta EiTB euskara normalizatzeko sortu zela gogoraraziz.

 
...