Hemen zaude

Eusko Irratian zuzendaritzak eta ELAk lan poltsa elebidunen deialdiak geldiaraztea epaitegian salatuko du LABek

Azken lan eskeintza deialdia egin zenean , bertan jasota gelditu zen behin OPEa bukatutakoan LAN POLTSA nola osatu, EITBko Administrazio Kontseiluaren onespena zuena.  Denbora aurrera doa, eta behin eta berriz EIko zuzendaritza urratzen ari da akordioa ELAren ekimenez eta babesarekin. Horrela, lan poltsan erdaldun elebakarrak lehenesten ditu euskaldun elebidunen aurretik, gardentasunez gain euskara bera kaltetuz.

LAB behin eta berriro lan poltsa arautu eta elebidunak abian jartzeko eskaerak egin izan ditu, eta batzordean ELAk eta Zuzendaritzak hartu izaten duten jarrera blokeatzailearen aurrean epaitegira jotzea erabaki dugu.

Eusko Irratiko LABek ez du onartuko lan poltsaren hurrenkera  haustea eta Zuzendaritzak kontratuak nahierara bideratzea. Era berean kontratazio sistema oker honek kaltetutako langileei dei egiten diegu kalte ordaina eta zuzentzeko neurriak lortzearren epaitegietako bidea erabiltzera.