Hemen zaude

Josu Amezaga (EHU): “ETB osoa berrasmatu behar da”

Josu Amezaga EHUko irakasleak txosten bat aurkeztu zuen Eusko Legebiltzarrean ETBren egoeraren inguruan. Horretaz hitz egin dugu gaur Hizpidean berarekin, eta txostenaren nondik norakoak azaldu dizkigu.

Nolako telebista eta zertarako nahi dugun hausnartzeko beharra azpimarratu du Josuk, ETBren egoera aurkezteaz gain. ETB1 eta 2ren arteko desoreken inguruan, eta euskara sustatzeko betetzen duten paperaren inguruan hitz egin digu Josu Amezagak.

ARABA HIZPIDE - HALA BEDI IRRATIA - 2018-11-19