Hemen zaude

Zuzendaritzak lan gatazka kolektiboak Madrilera eramatea erabaki izana salatzen dugu ETBko sindikatu eta Langile Batzordeak

Gaur Administrazio Kontseiluko kideei honako oharra banatu diegu ETBko Langile Batzordeko kideok:

Zuzendaritzak lan gatazka kolektiboak Madrilera eramatea erabaki izana salatzen dugu ETBko sindikatu eta Langile Batzordeak

Otsailaren 9an ETBko Zentroarteko Batzordeak salaketa jarri zuen EAEko Auzitegi Nagusiaren aurrean, Zuzendaritzak hainbat eskubide sindikal (37 multzo) urratzeagatik, eta ahozko epaiketa apirilaren 10ean izan zen. Zuzendaritzak hainbat eskubide sindikal urratu dituela onartu zuen, baina beste batzuk ez.  

Hala ere, larriena epaiketaren aurretiko gaia izan zen. Zuzendaritzak planteatu zuen EAEko Auzitegi Nagusiari (TSJPV) ez dagokiola eta hemendik aurrera lan gatazka kolektibo guztiak Madrilgo Auzitegi Nazionalera (AN) bideratu behar direla. Izan ere, Madrilgo eta Bartzelonako korrespontsaliak lan zentrotzat hartzen ditu. Baina aitzakia hutsa da. Zuzendaritzak korrespontsaliak «lan zentro» baino, «lantoki» bezala har ditzake eta horrenbestez gatazka kolektiboak EAEn ebatziko lirateke orain arte bezala. Horren ordez hartu duen erabaki lazgarria janzteko argudio tekniko bat hartu du eta estrategia horren ardura aholkularitza juridikoaren bizkarrean jarri du EITBko Zuzendaritzak

ETBko Langile Batzordeak gaitzetsi egiten du erabaki hori, eta ekarriko dituen ondorio larriak jakinarazi nahi dizkie Administrazio Kontseiluko kideei:

    1. ETBko lan gatazka kolektiboak dagokien esparrutik, alegia, EAEko Auzitegi Nagusitik, epaitegi arrotza den Madrilgo Auzitegi Nazionalera bideratuko ditu.
    2. Lan gatazkak ebazteko Lan Harremanen Kontseiluak sortutako PRECO akordioa bertan behera uzten du, ibilbiderik gabe.
    3. ELA eta LAB sindikatuak, Euskal Herrian gehiengoa eta Euskal Telebistan ordezkaritza osoa duten sindikatuak, ekinbide juridiko kolektibo aktiborik gabe gelditzen dira, Madrilen ordezkaritzarik ez dutelako.
    4. Ondorioz, langileen defentsarako ekinbide bakarra banakako salaketak egitea da. Eta horrek bete-betean jotzen du negoziazio kolektiboaren kontra. Hau da, alferrik da zuzendaritzarekin inolako akordiorik sinatzea, gero akordioak berriro urratzen dituenean defentsa juridikorik egiterik ez badago.
    5. Argi gelditu da Zuzendaritzarentzat sindikatuak eta langile batzordeak oztopo baino ez garela, eta lan harremanak indibidualizatuta eta agintekerian oinarrituta nahi dituela.


Hori guztia kontuan izanda, honakoa erabaki dugu:

Zuzendaritzarekin inolako eragin kolektiborik duen akordiorik ez hartzea, erakusten ari den jokabide antisindikal, antidemokratiko eta burugabearen aurrean. Garai erabakigarriak  datoz EITB taldearentzat eta Zuzendaritzak, langileokin benetan kontatu nahi badu, gutxieneko begirunea adierazi behar digu.

Arazoak konponbidea du eta, Zuzendaritzak borondatea badu, oso erraza da. Horregatik Administrazio Kontseiluari erabakiak har ditzala eskatzen diogu. Ez dago «segurtasun juridikoa» bezalako termino tranpatiak erabiltzeko aitzakiarik. Izan ere Zuzendaritzak atzera egiten badu, gauzak bere horretan geldituko dira eta erabateko segurtasun juridikoarekin.

Euskal Telebistako Langile Batzordea
Bilbon, 2018ko maiatzaren 29an

La Dirección tiene el  propósito de trasladar a Madrid los conflictos colectivos de la empresa. Una decisión que el comité  de ETB y los sindicatos denunciamos con  firmeza.

El Comité intercentros de ETB  interpuso una demanda en el Tribunal Superior de Justicia del País Vasco (TSJPV) porque la dirección de la empresa estaba vulnerando una serie de derechos sindicales  (37 peticiones  de información). La vista oral tuvo lugar el 10 de abril y en ella la dirección, en su defensa,  reconoció que un  buen número de derechos no estaban  efectivamente siendo reconocidos y otros tantos negó  estuviera quebrantando.

Pero sin lugar a dudas más sorprendente fue  aún  la decisión que la Dirección había tomado ya antes de ir al juicio. Cual era llevar a la Audiencia nacional y no al TSJPV todos los conflictos colectivos que se produjeran en ETB. La razón alegada, las corresponsalías de Madrid y Barcelona habían sido adscritas como centros de trabajo siguiendo los criterios marcados por la asesoría jurídica. Un matiz nada desdeñable porque en el caso de haber sido denominados lugares de trabajo en lugar de centros, los conflictos colectivos se resolverían aquí, en el TSJPV.

El Comité de trabajadores  de ETB reprueba esta  decisión y quiere hacer llegar al Consejo de Administración la gravedad del hecho y sus consecuencias:
    1. Los conflictos colectivos desaparecen de su marco natural de resolución, el TSJPV, y recalan en otro extraño y ajeno para este  Comité como es la Audiencia Nacional.
    2. El PRECO, el órgano previo para la resolución de conflictos al que ha acudido este Comité en innumerables ocasiones, pierde virtualidad.
    3. Los sindicatos ELA y LAB, que forman la mayoría sindical en Euskal Herria, y que tienen la representación total en ETB, quedan huérfanos en la iniciativa colectiva activa, porque no tienen  representación en el ámbito estatal.
    4. En consecuencia,  la  única acción ante  los tribunales  es la que  procede de las demandas individuales. Una realidad que choca frontalmente contra la negociación colectiva. Es decir,  resulta baldío negociar, acordar y firmar con la Dirección porque ante cualquier incumplimiento este Comité no puede ejercer la defensa jurídica colectiva.

Teniendo en cuenta  lo anterior, el Comité de ETB hace la siguiente reflexión:
    1. Para la Dirección es evidente que los sindicatos y el  Comité de trabajadores somos un obstáculo. Aprovecha la ocasión para individualizar las relaciones laborales ejerciendo abuso de autoridad.
    2. Así las cosas, y en base a la actitud antisindical y antidemocrática de la Dirección, ELA y LAB hemos decidido no adoptar con  ellos  ningún acuerdo que tenga relación con la negociación colectiva. Somos conscientes de que son tiempos de decisiones estratégicas en EITB y pedimos que la Dirección trate por lo tanto con respeto a los representantes de los trabajadores. Con voluntad  hay solución para salir de este atolladero.  De esta manera, el Consejo de Administración tiene la oportunidad de conocer de primera mano la situación, y  puede actuar para corregirla.

Euskal Telebistako Langile Batzordea

En Bilbao, a 29 de mayo de 2018