Hemen zaude

29an eta 30ean mobilizazioak EITBn

LABek 30erako Hego Euskal Herrian deitzen duen lanuzteaz gain, bezperan EITBko sindikatuok eta komiteek deitzen dugun elkarretaratzea ere gonbidatzen zaituztegu. Administrazio Kontseiluaren bilera dela eta, Zuzendaritzaren erabaki ankerra salatzea eta atzera botatzea du helburu.

Nola eragiten du estatalizazioak EITBn?

EITBn eragin zuzena du lan harremanen eta negoziazio kolektiboaren estatalizazioak. 2008tik ez dugu lan hitzarmenik negoziatu hain zuzen ere Madrildik inposatutako murrizketak direla medio.  Eta sektore publiko osoan bezala, Madrilen negoziatutako soldata igoerak Estatuko Aurrekontu Orokorretan jasotzen dira, non Lakuan zein EITBn bertan hortik gorako igoerak debekatzen diren.  Are okerrago, azken asteetan EITBko Zuzendaritza bera izan da gatazka kolektiboak Madrilgo Auzitegi Nagusira desbideratzea erabaki duena. Erabaki horrek hemengo sindikatuoi ekinbide juridiko kolektiboa ukatzen digu, eta dagoeneko zera jakinarazi diogu Zuzendaritzari, erabakia atzera botatzen ez duen bitartean, ez garela inolako negoziazio kolektiboan arituko berarekin.  Hain zuzen ere, LABek 30erako Hego Euskal Herrian deitzen duen lanuzteaz gain, bezperan EITBko sindikatuok eta komiteek deitzen dugun elkarretaratzea ere gonbidatzen zaituztegu. Administrazio Kontseiluaren bilera dela eta, Zuzendaritzaren erabaki ankerra salatzea eta atzera botatzea du helburu.

  • Asteartea 29 15:30 Bilbo
  • Asteazkena 30 11:00 Bilbo eta Miramon
EranskinaTamaina
INFO M30 estatalizazioa991.32 KB

Estatalizazioa, zer da?

Bertoko langileoi estatu mailako lan baldintzak aplikatzeko estrategia, hala eremu pribatuan nola langile publikoei dagokionean. Gure lan hitzarmenek arautzen dituzten lan baldintzak ez betetzeko eta gureak baino merkeagoak eta okerragoak diren lan baldintzak inposatzeko estrategia estatala.  Patronalak, bertokoa eta Estatukoa, inposatu nahi duen lan baldintzen prekarizazioarekin eta zerbitzu publikoen pribatizazioarekin guztiz lotuta dago.

Zein modutan ematen da sektore publikoan?

2008 urtean hasitako krisialdi ekonomikoaren aitzakiarekin sektore publikoan austeritate irizpideak nagusitzen hasi ziren. Nagusiki langileen eskubideen kontrako murrizketa sakonak eman ziren Hego Euskal Herrian Estatuan onartzen ziren dekretu edo oinarrizko legedia erabilita. Gaur egun murrizketa horiek leheneratzeko borrokak aurrera jarraitzen du.   Azken bi urteetan ordea Estatuko aurrekontuen legearen bitartez erabat mugatzen ari da sektore publikoan negoziazio kolektiboa. Gobernuak CCOO, UGT eta CSIF sindikatuekin akordioak lortzen ditu eta akordio horiek Aurrekontuen Legean txertatzen dira, oinarrizko legearen parte bihurtuz. Iruñea eta Gasteizko gobernuek akordio horiek markatzen duten joko zelaia aintzat hartzen dute, baita udal zein gainontzeko instituzio publikoetan ere.  Negoziazio Kolektiborako eskubidea erabat baldintzatua dago estrukturalak diren edukietan (soldatak eta enplegua adibidez).

Zer helburu eta ondorio ditu estatalizazioak?

Alde batetik sektore publikoan Estatuan ezarri nahi den eredua hemen ere martxan jartzea dute helburu. Ez dezagun ahaztu baldintza ezberdinak daudela Aurrekontuen Egonkortasun Legeak edo Gastu Araua betetzen dituzten instituzioetan. Austeritatea eta zerbitzu publikoen ahultzea saritzen da, pribatizazioei ateak irekiz.

Bestetik, bertoko langileok eta sindikatuak gure lan baldintzak arautzeko dugun erabakitzeko eskubidea ukatzea, Madrilgo interesen eta hango sindikatuen indar korrelazioen araberako lan baldintzak inposatzea, hau da, bertoko sindikatuei langileok eman diegun ordezkaritza baliogabetzea, berton langileok dugun indar korrelazioa neutralizatuz.