Hemen zaude

ETBko Errredakzio Kontseiluak Iturenen kameralari bati egindako erasoa salatzen du

Argazkia: eitb.eusEuskal Telebistako Erredakzio Kontseiluak gogor salatu nahi du Fase3ko kameralariak Iturengo inauterietan gure informatiboetarako irudi grabaketan ziarduela jaso duen erasoa. Era berean  gure elkartasuna eta babesa eskaini nahi diogu gure lankideari.

Kontseilu honek bere ogibidearen jardunean ari diren profesionalei egindako erasoak gaitzesten jarraituko du, are gehiago indarkeria erabilita badatoz. Iturenen gertatutakoa adierazpen askatasunaren aurkako ekintza dela kontsideratzen dugu.

Ituren eta Zubietako inauteriak Euskal Herriko kultur aberastasunaren adibide dira, azkenaldian sare sozialetan jasotakoek giroa nahastu duten arren. Hala ere, azken urteotan libreki informatzeko arazoak areagotu dira, baina ez genuen gure lankideekiko halako jarrera oldarkorrik espero.

[Argazkia: eitb.eus]