Hemen zaude

ETBko erredakzioko lan poltsa: Zuzendaritza berriro tranpa egin nahian

Atzo PRECOn izan zen bilera ETBko erredakzioko lan poltsaren gardentasunaren eta objektibotasunaren kontra Zuzendaritzak hartu nahi izan duen erabakia dela eta.

Izan ere, uztailean erdietsitako akordioaren arabera, erredaktoreen eta erredakzio laguntzaileen azterketak zuzentzeko garaian Zuzendaritzaren eta Langile Batzordearen aldetik bina kidek parte hartuko zuten parekidetasunez. Probak larunbata honetan izanik, asteazkenean bertan Zuzendaritzak bere erabakiaren berri eman zigun: euren aldetik bi kide, eta langileen aldetik bakarra egotea.

PRECOk argi utzi du akordioan parekidetasuna jasota dagoela, eta hori bina kideren bidez bermatzen dela, eta horrela zehaztuta, hala egingo dira azterketak.

Horrez gain, puntuaketaren batean alde handiegia antzeman ezkero, bosgarren batek ebaluatuko luke, EHUko irakasle batek.

Zalantzarik edo kezkarik baduzue, LABeko ordezkariren bati galdetu lasai asko.

LABek kontratazio politikaren salaketa, maiatzean egindako elkarretaratze batean

LABek kontratazio politikaren salaketa, maiatzean egindako elkarretaratze batean