Hemen zaude

LABek bakarrik defendatzen du lan poltsa elebiduna Eusko Irratian

Eusko Irratiko LABek bere kezka adierazi nahi du zuzendaritzak eta gainontzeko sindikatuek irailaren 29-an egindako bileran mahaigaineratu ziren zenbait proposamen eta hartu ziren zenbait erabakiren harira. Lan poltsaren osaketari dagokionez, urtea amaitu bitartean gaur egungo osaketarekin jarraitzea erabaki zen. Bileran azaldu genuen bezala, erabaki horren kontra gaude, LEP-aren oinarrien kontra doala uste baitugu. Oinarrien 5.1.3 puntuan, 22garren orrialdean,  esaten da hizkuntza gaitasuna egiaztatu ez duten elebakarren zerrenda baliogabetuta geratuko dela behin prozesua amaituta. Gure zerbitzu juridikoen arabera, beraz,  zerrenda hori lan poltsa zaharren aurretik jarri ezkero, lan boltsa zaharretan egon eta bere burua kaltetuta ikusten dutenek auzitara jo lezakete.

Bestalde, gauza jakina da zeregin zehatz batzuetarako zuzendaritzak lan boltsaren kanpoko profesionalak kontratatzeko ahala izan nahi duela eta puntu horren inguruko desadostasunak blokeatuta daukala lan boltsaren araudia. LAB-en proposamena da zuzendaritzak jarraipen batzordera eraman beharko lituzkeela horrelako salbuespenak denon artean erabakitzeko ea benetan justifikatuta dagoen Lan boltsako zerrenda ez errespetatzea. Sindikatu batek, aldiz, puntu hori lan hitzarmenaren negoziaziora eramatea proposatu du. LAB-ek aldez aurretik ohartarazi nahi du ez duela ontzat emango lan boltsa osatzen duten lankideen interesak urratu eta lan boltsaren izaera desitxuratuko duen kategoria edo kontratu moeta berririk. Arlo honetan eman litekeen edozein urrats oso ondo mugatuta eta neurtua egon behar du LEP baten lan boltsan egoteko eskubidea irabazi duten langileen interesak ez daitezen  zapalduak izan.

Eusko Irrati-ko LAB

Etiketa: