Hemen zaude

Bihar asteartea 26 kontzentrazioa EITBren Bilboko sarreran

Bihar asteartea Administrazio Kontseiluaren bilera dela eta, LABek kontzentrazioa deitzen du bi gai salatzeko eta kudeatzeko:

  1. KENDUTAKO %5a ITZULI EITBko LANGILE GUZTIEI
    2010eko %5aren murrizketa EITB Taldeko langile guztiei etetea, eta kendutako diru guztia itzultzea. Administrazio Kontseiluari hori gauza dadin behar diren ekimenak abiatzeko eskatuko diogu.
  2. KONTRATAZIO DUIN ETA GARDENAK - SALCEDO KANPORA
    Pasa den urrian ETBko eta EITBNETeko langile batzordeek eta Eusko Irratiko LABek, kontratazioetan egiten ari diren irregulartasunak direla eta, Giza Baliabideetako Zuzendariaren zesea eskatu zuten. Helburua lortzeko mobilizatzen jarraitu behar dugulakoan dago LAB.

Administrazio Kontseiluaren bilera 16:30etan izanik, kontzentrazioa 16:00retan hasiko dugu, eta kideei gure aldarrikapenak emateko probestuko dugu. Bi kontzentrazioak gainontzeko sindikatuekin adosten saiatu gara, baina ezinezkoa izan da. Gogoratu beraz:

Bihar asteartea, apirilak 26, 16:00retatik aurrera Bilboko sarreran


Urrian LABek egindako kontzentrazioaren irudi bat