Hemen zaude

EGUZKI: ETBko txoria, a ze pajarua!

eguzkiTeleberrik hitza eman dio bart bigarren egunez Jose Ignacio Asensio Ingurune diputatuari esateko hemendik aurrera Gipuzkoako zaborren zati bat Kantabriara eraman beharko dela. Oraingoan, behintzat, Asensio ez da tematu, bezperan bezala, Lapatx ixteko erabakia “politikoa” dela esaten. Izan ere, kopeta behar da, kontuan izanda haren alderdiak, PSEk, eta EAJk joan den legegintzaldi osoa pasatu zutela protestan zabortegiak ixten ez zirelako (nahiz eta, izan gaitezen justuak, itxi zirenean ere, Zarauzoa kasu, protesta egin zuten).

Baina Teleberrik Asensioren adierazpenak bi egunetan jarraian atera baditu ere, ez du tarterik aurkitu mediku talde batek erraustegiaren kontra egin duen agerraldiaren berri emateko. Egia esan, joan den azaroan ere ez zuen tarterik aurkitu Lasarten erraustegiaren kontra 2.000 lagunek egin zuten manifestazioaren berri emateko. ETBz ari gara, joan den legegintzaldian Gipuzkoako azken zokoraino ekipo bat bidaltzen zuen medio berberaz, baldin eta han atez atekoaren kontra dozena bat lagun biltzen baziren, jakina. Eta ez soilik Gipuzkoako azken zokoraino, baita Funesera ere, harik eta bertako alkateak (PPkoak) haraino Gipuzkoako zaborrak ez ezik Bizkaikoak ere iristen zirela agerian utzi zuen arte.

Bai, zabor-kontutan, ETBo txoria, pajaru ederra eginda dago.