Hemen zaude

Eusko Irratiko kontratazioen erregularizazio prozesuaz

EAEko Auzitegi Nagusiak , Eusko Irratian izan den Enplegu-Erregulazioko Espedienteari buruz sententzia eman berri du. Beraren arabera, espainiako lan erreforma lagun, EEE aplikatzeko arrazoiak ekonomikoak dira eta hori da salaketa jarri duten sindikatuei eman dien erantzuna. ELAk, ESKk eta CCOOk diskriminazioa ere salatu zuten, hauen ustez EEEan mugagabe ez finkoak bezala hartu behar zirelako deialdiak gainditutako finko guztiak ere. Lanpostu finkoak eskuratzeko prozesua gardena ez izatea ere salatu zuten, baina Auzitegiak salaketa hori ere baztertu du.

 

EITBko LABek berriro salatu nahi du, EITBko zuzendaritzak Eusko Irratian bere kabuz ezarritako EEEak, egiturako plantila baten negoziaketa aukera urratu egin zuela. Izan ere, akordioan hauxe jasotzen zen, 2016ko amaieran behin prozesua amaituta, egiturako plantila langile batzordeekin negoziatu beharra. Argi dugu, arazo ekonomikoa, erabaki politiko baten ondorioa dela, izan ere Eusko Jaurlaritza da EITBn murrizketa agindu duena irizpide politikoen arabera.

 

EITBko LABek bestalde, ezinbestekotzat jotzen du, Komunikabide Publiko batean, lanpostua eskuratzeko prozedurak gardena izan behar duela eta beti, berdintasuna, gaitasuna eta merezimendua bermatuz.

 

Sententziari helegitea jarriko dioten ELAk, CCOOek eta ESKek ez dute iritzi bera; batzuentzat euskara izan da gai baztertzailea, besteentzat kontratu «indefinido no fijo» dutenei bakarrik aplikatzea EEEa.

 

Sindikatu hauek argitu beharko dute, beraientzat gauza bera den Deialdi Publiko baten bidez lortutako lanpostua edo beste bide irregular batetik lortutako kontratu mugagabe ez finkoa. EITBko LABek kontratazio sistema objetibo eta garden baten defentsa egiten segiko du eta DEIALDI PUBLIKO hau azken muturrera eramatea exijitzen du.

 

EUSKAL HERRIAN 2015eko urriaren 6an

Etiketa: