Hemen zaude

UEMA.EUS: ETB2n euskaldunak euskaraz egitearen alde

EITB2EITBko zuzendaritzari igortzen diogu gutun hau, ETB2 kateko albistegietan bereziki, eta oro har era guztietako programetan euskal hiztunei ematen zaien tratuarekin kezkaturik gaudelako. Bertan, egunero behartzen dituzte euskaldunak, protagonista ospetsuak zein jende anonimoa, gaztelaniaz hitz egitera, eta horrek bi ondorio larri eragiten ditu. Batetik, desitxuratzen du Euskal Herriaren mapa linguistikoa, euskararen arnasgune diren herrietan gaztelania entzutea normala balitz bezala agertuz, inguru ez hain euskaldunetan euskara dakienari edo ikasi duenari bere dohaina agertzea debekatzeaz batera; eta, bestetik, ETBren sorreran zegoen helburu nagusietakoa boikotatzen du, hots, euskararen normalizazioa, erdarazko albistegietan euskal hiztunak desagertzen diren neurrian.

Anormal bilakatzen du euskal kate publikoan euskaraz hitz egiten agertzea, eta hori onartezina da gure egungo egoeran. Ondorio hauei gaineratu behar zaie euskal hiztunek senti dezaketen biolentzia linguistikoa, egunerokoa duten hizkuntza aldatzea exijitzen zaienean. Hain zuzen, espainolera behartutako euskaldun askori sumatzen zaio zer lan ematen dion hizkuntza horrek; sumatzen zaie ez dutela aspaldi espainolik erabili; euskaraz zenbat dotoreago egingo luketen euren jarduna!

Lea-Artibai eta Urola Kosta dira euskararen arnasgune horietakoak Euskal Herrian. Biak ala biak dira euskararen ezagutzan eta erabileran %80 inguruko portzentajeak erakusten dituztenak. Ia bizitza osoa euskaraz gertatzen den herrietako biztanleak ETB2n gaztelaniaz agertzea anakronismo bat da, euskararen normalizaziorako tesi guztiak suntsitzen dituena. Hain zuzen ere, euskara gero eta gehiago entzutea litzateke normalizazioaren garapena, eta ez aurkakoa. Euskararen paisaia erreala agertzea pantailan, ez kamustua, euskal hiztunak erdal hizkuntzan mintzatzera behartuta.

Detektatu dugu, baita ere, euskaraz soilik hitz egiteko apustua egin duen hainbat kirolari gero eta gutxiago agertzen dela ETB2n, edo bat ere ez. Eskubide linguistikoak ukatzeaz aparte, kirolari hauen ospe eta promozio eskubideak ere errotik suntsitzen dira. Gertatu da, baita ere, kamerak hiritar anonimoengana joan, eta hauek euskaraz soilik egingo dutela esandakoan, kazetariak bertan behera uztea erreportajeko galdera, erdaraz egiteko prest legokeen beste protagonista baten bila jotzeko. Ez dugu nahi bazterketarik eta zentsurarik ETB2n. Denon diruarekin ordainduriko hedabide publikoak ezin du inor marjinatu aukeratu duen hizkuntza dela medio.

Horregatik guztiagatik, eskaera hau egin nahi dizuegu: EITBko zuzendaritzak agindua eman diezaiela kazetari guztiei euskaldunak gaztelaniaz hitz egitera ez behartzeko, eta arretaz zaindu dezala agindua betetzen den edo ez, kamerak kalera ateratzen dituzten aldioro zorrotz begiratu eta errespetatu behar duten arau bihurtzeraino. Gaur egun, bitarteko tekniko egokiak daude horretarako: euskaldun horien hitzak azpitituluekin joan daitezke, esate baterako. Denborarekin, azken hauek ere desagertzen joan beharko lukete, horrela euskarak gozatu ditzan erdaldunen belarriak. Horrela soilik ulertuko dute hauek, erdaldunek, euskarak bere herrian daukan presentzia, pisua eta normalizatzeko grina.

Eskaera honen abiapuntua Lea-Artibai eta Urola Kostako arnasguneak izan dira, beroietan oso nabarmena delako euskal hiztunak erdaraz hitz egiten entzutearen artifialtasuna, baina erabaki hau Euskal Herri osora zabaltzea izango litzateke xedea; estrategia komunikatibo berri hau ezartzea gure lurraldearen Ipar eta Hego, Ekialde eta Mendebalde, hutsunerik utzi gabe hizkuntzaren hedadura osoan.

Euskal Herrian,gero eta jende gehiagok daki euskaraz, Eusko Jaurlaritzako inkestek dioten bezala, eta zabalkunde progresibo horren ispilu izan behar du Euskal Telebista publikoak. Kazetaritzaren objektibotasun legeak beteko lituzke hartara, eta hauspoa eman euskararen hazkundeari.

Euskara ETB2n gero eta gehiago entzuteak hizkuntzaren normalizazioari egingo liokeen mesedea ez dago imajinatzerik ere! Ikusgarritasuna emango lioke, entzungarritasuna, bizitasuna, gure herriaren oinarri, osagai eta funtsa dela agertuko luke ikusle guztien begietara. Gure herri guztietan dagoela euskara entzutea.

Bestalde, euskara, adibidez Tutera, Barakaldo, Zangotza edo Karrantzako jende xumearen ahotan entzuteak saltoka jartzen ditu euskaldunen bihotzak, eta askorik  ulertzen ez dutenek ere bere presentzia normaltasun guztiarekin hartzeko parada ezin hobea izango lukete.

Beti ere euskararen normalizazioa jomugan izanda, uste dugu erabaki ausartagoen eta anbiziotsuagoen unea iritsi dela, eta hori bermatzeko elkartu gara gaur hemen guztiok, horren alde eman dugu denok gure sinadura, gure eskaerak apatiaren desertuan desegingo ez direlakoan.

Eskaera hau euskal herritar guztiei zabaldu nahi diegu, telebistako kamera bat hurbiltzen zaienean euskara erabiliko duten subjektu linguistiko bihur daitezen, bere gain har dezaten hitzaren ardura. Horrela soilik, denok elkar errespetatuz eta euskararen aldeko pausoak emanez, beteko da bertsolari txapeldun batek kantatu zuen esaldi ederra: ´Herri hau sortzen segi dezagun / euskaratik ta euskaraz´.

 

ATXIKIMENDUA EMAN DUTENEN ZERRENDA:

 

- Jose Angel Iribar (atezain ohia)

- Gaizka Garitano (Eibarko entrenatzailea)

- Aitor Gorosabel (musikaria)

- Anari Alberdi (musikaria)

- Fermin Muguruza (musikaria)

- Alex Sardui (musikaria)

- Xabier Solano (musikaria)

- Eñaut Elorrieta (musikaria)

- Mikel Markez (musikaria)

- Mikel Urdangarin (musikaria)

- Rafa Rueda (musikaria)

- Keu Agirretxea (musikaria)

- Jabier Ituarte (musikaria)

- Kemen Lertxundi (musikaria)

- Zea Mays (musika taldea)

- Pako Aristi (idazlea)

- Harkaitz Cano (idazlea)

- Kirmen Uribe (idazlea)

- Ana Urkiza (idazlea)

- Leire Bilbao (idazlea)

- Miren Agur Meabe (idazlea)

- Castillo Suarez (idazlea)

- Yolanda Arrieta (idazlea)

- Mikel Etxaburu (idazlea)

- Aitor Zuberogoitia (idazlea)

- J.M. Urteaga (idazlea)

- Andoni Egaña (bertsolaria)

- Amets Arzallus (bertsolaria)

- Sebastian Lizaso (bertsolaria)

- Iratxe Ibarra (bertsolaria)

- Julio Soto (bertsolaria)

- Maialen Lujanbio (bertsolaria)

- Mikel Artola (bertsolaria)

- Uxue Alberdi (bertsolaria)

- Oihane Perea (bertsolaria)

- Manex Agirre (bertsolaria)

- Ruben Sanchez (bertsolaria)

- Joseba Artza (bertsolaria)

- Amets Txurruka (txirrindularia)

- Irati Anda (eskalatzailea)

- Aimar Olaizola (pilotaria)

- Iñaki Iza (pilotaria)

- Iñaki Artola (pilotaria)

- Itziar Ituño (antzezlea)

- Nagore Aranburu (antzezlea)

- Ramon Agirre (antzezlea)

- Ander Lipus (antzezlea)

- Sara Cozar (antzezlea)

- Ugaitz Alegria (antzezlea)

- Joxe Mari Agirretxe “Porrotx” (pailazoa)

- Aiora Zulaika “Pirritx” (pailazoa)

- Mertxe Rodriguez “Mari Motots” (pailazoa)

- Martxelo Otamendi (Berria egunkariko zuzendaria)

- Arritxu Iribar (kazetaria)

- Koldo Zuazo (hizkuntzalaria)

- Aitziber Garmendia (antzezlea)

- Eneko Olasagasti (zine zuzendaria)

- Alain Gandiaga (Eibarreko prestatzaile fisikoa)

- Ibon Oregi (triatleta)

- Aitor Zuberogoitia (idazlea)

- Aiert Goenaga (kazetaria)

- Eneko Arrate (bertsolaria)

- Jabier Ituarte (musikaria)

- Jokin Gijarro (kirol prestatzailea)

- Jon Azkue (eskubaloi jokalaria)

- Manex Elola (eskubaloi jokalaria)

- Andoni Aretxabaleta (pilotaria)

- “Katxin” Uriarte (pilotari ohia)

- Felix Espilla (pilotari ohia)

- Aitor Irusta “Okiz” (pilotaria)

- Kepa Kastillo (pilotaria)

- Andoni Malaxetxebarria (pilotaria)

- Aimar Aldazabal (pilotaria)

- Jon Zabala (pilotaria)

- Jokin Arbe (pilotaria)

- Izaro Arbe (pilotaria)

- Mikel Arregi “Ertxin” (Gipuzkoako Pilota Federazioko presidentea)

- Nagore Osoro (patroia)

- Iñaki Goikoetxea (patroia)

- Alain Kolunga (arraunlaria) 

- Anjel Etxaniz (Telmo Deun arraun elkarteko lehendakaria)

- Antxon Alberdi (Zumaiako Kirol Patronatuko kudeatzailea)

- Oskar Malaxetxebarria (txirrindularia)

- Josu Angoitia (txirrindularia)

- Txomin Juaristi (txirrindularia)

- Nahia Quincoces (eskiatzailea)

- Orkatz Beitia (korrikalaria)

- Joseba Plaza (korrikalaria)   

- Gorka Antxustegi (pilotua) 

- Xabat Urresti (pilotua) 

- Asier Uskola (dantzaria)

- Jone Osa (dantzaria)

- Imanol Azkue (idazlea)

- Josu Waliño (idazlea)

- Miren Gojenola (aktorea)

- Jon Maia (bertsolaria)

- Beñat Lizaso (bertsolaria)

- Jokin Uranga (bertsolaria)

- Imanol Lazkano (bertsolaria)

- Jose Luis Gorrotxategi (bertsolaria)

- Gregorio Larrañaga “Mañukorta” (bertsolaria)

- Gorka Ostolaza “Potxis” (bertsolaria)

- Xabier Azpillaga (bertsolaria)

- Haritz Etxeberria (bertsolaria)

- Leire Ostolaza (bertsolaria)

- Eneritz Arzallus (bertsolaria)

- Eneritz Artetxe (bertsolaria)

- Nekane Zinkunegi (bertsolaria)

- Jon Gurrutxaga (bertsolaria)

- Xabat Galletebeitia (bertsolaria)

- Nerea Ibarzabal (bertsolaria)

- Eneko Arrate (bertsolaria)

- Lander Ibarluzea “Aitxulua” (bertsolaria)

- Joanito Dorronsoro (bertso eskolako kidea)

- Markel Peñalba (bertso eskolako kidea)

- Maddi Gallastegi (bertso eskolako kidea)

- Ibon Manterola (musika bandako kidea)

- Patxi Juaristi (soziologoa)

- Laxaro Azkune (kazetaria)

- Aitor Abaroa (kazetaria)

- Axier Lopez (kazetaria)

- Estitxu Eizagirre (Argiako zuzendaria)

- Saioa Lopez (irrati eta telebistako kolaboratzailea)

- Juanjo Elordi (zine zuzendaria)

- Eneko Dorronsoro (dokumentalgilea)

- Jose Pablo Arriaga (eskultorea)

- Mikel Lertxundi (eskultorea)

- Jose Angel Uberuaga “Ube” (eskultorea)

- Ander Hormazuri Alkiza (margolaria)

- Marieli Ituarte (irakaslea)

- Nerea Gartzia (Irrien lagunak-eko kidea)

- Nerea Mendizabal (psikopedagogoa)

- Asier Etxaniz Eizagirre (ingurumen hezitzailea)

- Xabier Azkue (Baleike kultur elkarteko lehendakaria)

- Gorka Zabaleta (Baleikeko zuzendaria)

- Miriam Romatet (kultura teknikaria)

- Ismael Manterola (ZIIZ Industria-ondarearen zentroko kidea)

- Oihana Artetxe (ZIIZ Industria-ondarearen zentroko kidea)

- Pedro Etxabe (ZIIZ Industria-ondarearen zentroko kidea)

 

UEMA.EUS