Hemen zaude

EHBILDU: ‘Debatea’ saioa programaziotik kentzeko ETBk emandako arrazoiak ez dira sinesgarriak

'Debatea' kendu baino astebete lehenago bilera bat egon zen programa bera indartzeko, ezagutarazi du EH Bilduk. "Erabaki politikoa izan zen, Mikel Zubimendiren aurkako kanpainaren ondorio", Unai Urruzunoren esanetan.

EH Bilduk eskatuta, Eduardo Barinaga ETBko zuzendariak 'Debatea' saioa programaziotik kentzearen arrazoiak azaldu ditu gaur arratsaldean Legebiltzarrean, baina "bere azalpenak ez dira sinesgarriak izan", Unai Urruzunoren iritziz. Barinagak arrazoi tekniko hutsak aipatu ditu, eta ziurtatu du erabakiak ez zuela zerikusirik izan –"kasualitate hutsa izan zen"– Mikel Zubimendi kazetariaren aurkako kanpainarekin.

Urruzunok, ordea, ezagutzera eman du 'Debatea' kendu baino astebete lehenago bilera bat egon zela saio hori bera parrillan mantendu eta indartzeko. Hori dela eta, ondorioztatu du, "programa kentzea erabakitzeko ETBko zuzendariak aipatu ez dituen beste arrazoi batzuk egon ziren, eremu politikoan kokatzen direnak, Zubimendik pairatutako eraso politikoarekin lotutakoak, alegia".

EH Bilduko legebiltzarkideak gogora ekarri duenez, "Zubimendi unionismoak bultzatu zuen sorgin ehiza baten biktima" izan zen 'Debatea' saioan parte hartu eta gero, urtarrilean, ETBk programa bertan behera uztea erabaki zuenean, hain justu. Horregatik eskatu zuen EH Bilduk Barinagak erabaki horren zergatiak azaltzeko, jakiteko Zubimendiren aurkako kanpainarekin lotuta zegoen, gertatutakoa benetan susmagarria izan zelako. "Tamalez, ETBko zuzendaria ez da susmoak uxatzeko gai izan, eta 'Debatea' kentzeko arrazoiak politikoak izan zirela dirudi", kritikatu du Urruzunok.

EHBILDU.EUS

EHBILDU: Las razones que esgrime ETB para retirar ‘Debatea’ de la programación carecen de credibilidad

EH Bildu desvela que una semana antes de suprimir ese programa hubo una reunión para potenciarlo. A juicio de Unai Urruzuno, "fue una decisión política, consecuencia de la campaña del unionismo contra Mikel Zubimendi".

El director de ETB, Eduardo Barinaga, ha comparecido esta tarde en el Parlamento a solicitud de EH Bildu para explicar los motivos de ETB para retirar de su programación el espacio 'Debatea', pero sus aclaraciones "no han sido creíbles", según constata Unai Urruzuno. Barinaga ha alegado razones puramente profesionales y ha asegurado que la decisión no tuvo ninguna relación –"fue casualidad"- con la campaña del unionismo contra el periodista Mikel Zubimendi.

Urruzuno, sin embargo, ha desvelado que una semana antes de suprimir 'Debatea' hubo una reunión justo para lo contrario, para mantener y potenciar dicho programa. Por ello, el parlamentario de EH Bildu concluye que "en la decisión de quitar 'Debatea' hubo otras razones que se sitúan en el plano político, relacionadas con la campaña contra Zubimendi".

Urruzuno recuerda que "Zubimendi fue víctima de una caza de brujas" en las fechas en que se decidió eliminar 'Debatea' y por ese motivo, porque la coincidencia resultaba verdaderamente sospechosa, EH Bildu pidió explicaciones a Barinaga, para que aclarara las razones de esa decisión y si hubo relación con la campaña que sufrió Zubimendi. "Lamentablemente, el director de ETB no ha sido hoy capaz de disipar las sospechas y, por lo tanto, sí parece que en la desaparición de ese programa hubo impulso político", insiste el parlamentario abertzale.