Hemen zaude

Gasteizko parlamentuko osoko bilkuraren laburpena, PSEk EPDa bertan behera uzteko eskatzen zuena

PSEk aurkeztutako legez besteko proposamena, Eusko Irratiko EPDa (Enplegu Publikoaren Deialdia) bertan behera gelditzeko eskatuz.

Atzo bertan bere balorazioa plazaratu zuten LABek eta EHBILDUk. Labur labur, hauek izango ziren atzo Gasteizko parlamentuko eztabaidan izan ziren agerraldien gakoak:

  • PSE:

    • EAJri egurra eman, baita EHBILDU eta “LAB bere beso sindikalari” ere, lanpostuen galera dela eta, gainera katemailarik ahulenarekin hasita.

    • Planteamendu teknikoaren aldetik kontraesanak, 79 lanpostu galtzen direla, 30 kaleratze... oso argi ez zuen azaldu. Lanpostu mugagabeak direla, estrukturalak beraz.

    • Insegurtasun juridikoaren aurrean aurkitzen garela, kaleratuek euren eskubideak defendatuko dituztelako.

 

  • UpyD:

    • Kexu, prozesua langileekin negoziatu gabe egin delako.

    • Aspaldi eskatzen ibili direla bai Administrazioa eta zehazki EITBren argaltze bat.

    • Lanpostuen murrizketa izango duen berdimentsionamendu bat eskatzen dute, pluraltasuna, inpartzialtasuna eta independentziaren printzipioen arabera.

 

  • PP:

    • Kontratazioa ez zela “atzamarrez” egin, baizik eta zuzendaritzak erabakitako proben bidez.

    • Lanpostuak estrukturalak direla, Lan Ikuskaritzaren arabera dagoeneko erregularizaturik daudela.

    • Ezkutuko EEE bat dela, jende asko kaleratzen delako. Jende gutxiago behar bada, ez dadila langile hauetara mugatu. Lanpostu guztien azterketa eta balorazio bat egin behar dela EITB osoan.

    • Gobernuko ordezkariari laguntza eskatuko diotela, EPD hau bertan behera utz dezan espainiar estatuko 2014ko aurrekontu orokorren aurka doazelako, EPE guztiak debekatuta daude eta.

    • PSEri galdetzen dio ea zergatik ekarri duten ekimena parlamentura, izan ere Administrazio Kontseiluan abstenitu ziren “ez zegoelako ezer egiterik”. Ezezko botoa ere bertan eman behar zutela.

    • EHBILDUk euskara lehenesten duela langileen egoeraren aurretik.

 

  • EHBILDU:

    • Radio Euskadin mobilizazioetan dabiltzan langileen kezka ulertzen duela.

    • Ez dutela ulertzen zergatik PSEk aurkezten duen ekimena, “errepublikarrak izatea baino koroarekin konprometituak” esatea bezala dela. 2009an Manu Salinerok (Patxi Lopezen Lehendakaritza idazkaria) antzeko proposamena egin baitzien EITBko sindikatuei, elebitasunaren puntua kenduta, amortizazioak ere jasotzen zituen proposamena.

    • Administrazio Kontseiluan ez zioten deialdiari ezetzik eman.

    • Andoni Ortuzar aretoan ez egoteagatik penaturik, izan ere berak sortutako kudeaketa eta pertsonal politika negargarri baten ondorioa da hau guztia, eta baldintzatuta dagoela. Arazoa zabalagoa dela, EITB osoan: jestore eta artista kontratuak, enpresa “sateliteak”, EITBNET...

    • Akordioak lan poltsako langileak edukitzen dituela kontutan, urte hauetan kontratatu gabe egon behar izan direlako irregulartasun honengatik.

    • Akordioaren hiru ardatzak gogoratu ditu: objektibotasuna eta gardentasuna; elebitasuna, atzeraezina izatea espero dutela, eurentzat oinarrizko printzipioa; plantilla estrukturala egonkortzea eta langileen ordezkariekin adostea.

 

  • EAJ:

    • PSEri erantzunez, Ikuskaritza EITBra 2010ean joan zelako eta Surioren taldeak ez zuelako ezer egin. Kontzientzia garbitzeko helburu duen ekimena dela. 79 lanpostu atera ezkero ere ez zirela ados egongo.

    • Ez dela EEE bat, plantilla finkoa ez delako, “mugagabe ez finko” baizik. Hala onartu zuela Suriok ere, “ez zirela egiturakoak” gaineratuz.

    • Auziaren irakurketa teknikoa egin dute, PSE eta PPren baieztapenei ere aurre eginez.

    • PSEk RTVEn eta PPk RTVV eta TMn egindakoak gogoratu ditu.

Etiketa: