Hemen zaude

EITBko erredakzio kontseilua PSE, PP eta UPyDren legebiltzarreko adierazpenez

EITBko profesionalei buruz eta EITBren eginkizunei buruz PSEk, PPk eta UPyDk Legebiltzarreko Kontrol saioan egindako adierazpenen harira:

EITBko profesionalok, alderdi politikoen interesetatik aterata, informazioa zehaztasunez eta egiazkotasunez ematerakoan gure independentzia aldarrikatu nahi dugu beste behin. Inoiz ez dugu onartu, eta ez dugu aurrerantzean ere onartuko kritika politikoak errespetuaren muga gainditzea eta oraingo honetan egin den bezala ideologikoki norabidea zein den erakutsi edota zentsuraren eremura gerturatzea.

Gizartearen aniztasunarekiko eta kazetaritza lanari eusteko etxe honetako profesionalek duten konpromisoa gogoratu nahi du EITBko Erredakzio Kontseiluak. Batzuk eta besteek behin baino gehiagotan auzitan jarri dute gure lana eta horrek joko politikoari erantzuten dio baina ez irizpide profesionalari. Gure lana, herri honetan gertatzen dena kontatzea da baina argi dago zenbaitek nahiago duela argudio informatiboen gainetik euren ikuspegia gailentzea.

EITBko profesionalek informatu egiten dute, ez iritzia eman. Edo horretan ahalegintzen gara ahalik eta modu profesionalenean. Gure akatsak onartzen ere bai, baleude; baina ez da hau kasua. PPk eta UPyDk zuzenak ez diren datuak erabili dituzte gizartearen aurrean ez “koldar” ez inongo ideologiaren mezulari den profesional talde bat iraintzeko. Soilik gertatzen dena kontatzea da profesional talde honen helburua eta hori da gure konpromisoa.

 

2014ko Otsailaren 5ean

EITBko ERREDAKZIO KONTSEILUA

Sobre las críticas y declaraciones de PSE, PP y UPyD en la comisión de control de EITB del Parlamento Vasco sobre la labor de los profesionales de EITB.

Los profesionales de EiTB insistimos en nuestra independencia de cualquier interés partidista a la hora de informar con rigor y veracidad. Nunca hemos permitido, ni lo haremos en el futuro, que la crítica política sobrepase el umbral de lo decente y comprensible; y se adentre claramente en el terreno próximo a la censura informativa y la directriz ideológica, como entendemos, es el caso.

El consejo de Redacción de EiTB recuerda el compromiso de los profesionales de esta casa con la pluralidad de la sociedad, y la firmeza de su actuación periodística, puesta en tela de juicio más de una vez por unos y otros, en lo que claramente supone un ‘juego político’ que escapa a cualquier lógica profesional, e incluso moral. Nuestra labor es contar al país lo que sucede, aunque está claro que algunos prefieren que destaque su exclusivo punto de vista  por encima de otras consideraciones informativas.

Los profesionales de  EiTB no opinan, informan. O eso tratamos de hacer desde la mayor profesionalidad posible. También reconociendo errores cuando los hubiere, aunque éste no es el caso. PP y UPyD utilizan datos erróneos y verificablemente falsos para denigrar ante la sociedad  a un grupo de profesionales  que ni es ‘cobarde’, ni correa de transmisión de ninguna ideología; y que sólo pretende contar lo que ocurre. Es nuestro compromiso.


 

5 de Febrero de 2014

CONSEJO DE REDACCION DE EITB