Hemen zaude

Igor Urrutikoetxea, LAB sindikatuko Nazioarteko arduraduna hil da

Igor urrutikoetxea Bilbao, LAB sindikatuko nazioarteko arduraduna, bart gauen hil da, Brasilen. Rio De Janeiron orain hilabete izan zuen istripu baten ondorioz hil da LABeko zuzendaritzako kidea, bertara joana zen, MFSren (Munduko Federazio Sindikala) metalgintzako (UIS-MM) Kongresuan parte hartzera.

Azken urteetan, LABek bere gain izan du UIS-MMko idazkaritza orokorraren ardura, Igor Urrutikoetxea buru zela, eta kargu aldaketarako kongresua zen Brasilen antolatutakoa.

Igor Urrutikoetxea Lezaman jaio zen, orain 38 urte. Nazioarteko arduraduna zen 2008tik, LABeko exekutiboko kidea eta MFSko munduko kontseiluko partaidea. Sindikatuko idazkaritza juridikoan egin zituen lehen urratsak, eta ondoren, Hego Uribe eskualdeko arduradun izatera pasatu zen. LABeko metalgintzako arduraduna ere izan zen, lau urtez, nazioarteko idazkaritza bere gain hartu aurretik.

Hilabete osoa eman du istripuen ondorioen kontra borrokan, baina ez du aurrera egiterik izan. LABetik gure esker onak adierazi nahi diegu tarte honetan, egun gogor hauetan lagundu diguten guztiei, bai hemen, baita Brasilen bertan ere.

LABek  jasotako elkartasuna eskertu nahi du
Planetako txoko guztietatik jasotzen ari garen elkartasuna eskertu nahi dugu, bereziki, FSM, CTB sindikatu brasildar eta PCdoB Brasilgo alderdi komunistako kideek azken hilabete honetan zehar emandako babesa eta laguntza.

Gure lagun eta burkideak 38 urte zituela utzi gaitu, baina bere lanak, engaiamenduak eta borrokak bizirik diraute.

AGUR ETA OHORE, IGOR.
JO TA KE, IRABAZI ARTE!

Lehen Omenaldia Brasilen

FSMko partaide diren Brasilgo sindikatuek eta Brasilgo Alderdi Komunistak omenaldia eskainiko diote Igor Urrutikoetxeari gaur Rio de Jaineiron eguerdiko 13:00etan.

 

ELKARTASUN MEZUAK

NAZIOARTETIK
FSM 
- SAT
- CUT Galiza)
- CIG (Galiza)
Sindicato Ferroviario. SF-Intersindical 
- VIA CAMPESINA
- CSU (Central Sindical Unitaria)
- Frente Sindical Obrero de Canarias (SOC)
- Corriente Sindical d´izquierda en Asturies (CSI)

EUSKAL HERRIA
- ALTERNATIBA
- EPPK
- SORTU
- ERNAI
- Bilgune Feminista
- Askapena
- ELA
- ESK
- HIRU
- ENHE Bizkaia
- INFO7
- BERRIA
- ARGAZKI PRESS
- GARA
- TXALAPARTA