Hemen zaude

EITBko langile batzordeetako protesta Bilbon. Dimisioa edo Kargutik kentzeko eskaera.

Hemen dituzue hainbat argazki, ETB, EI eta EITBko langile batzordeetako ordezkariok Bilboko EITBren egoitzan egin dugun kontzentrazioa eta sugea jasotzen dituztenak. Langile batzorde (ETB, EI, EITB) eta sindikatu guztiok (ELA, LAB, KLB, CCOO, ESK) bat egin dugu deialdia eta testuarekin.

Sarreran honako testua entregatu dugu Maite Iturbe Zuzendari Nagusiari helarazteko:

Nori: Maite Iturbe, EITBko Zuzendari Nagusia

Nork: Euskal Telebista, Eusko Irratia eta EITBko langile batzordeak

Gaia: Lan hitzarmenen indarraldiaren egoera

 

Kaixo:

Azken hilabeteotan Euskal Telebistako, Eusko Irratiko eta EITBko lan hitzarmenak era nabarmenean urratzen ari direla eta, zera jakin nahi dugu:

Ea Zuzendari Nagusi zaren aldetik Madrilek 2012urtean ezarritako Lan Erreforma baliatuz gure lan hitzarmenak baliorik gabe uztea erabaki duzun.

Hala balitz, dimisioa aurkez dezazun exijitzen dizugu. Bestela, zure agindua izan ez bada, horren erantzulea den Giza Baliabideetako zuzendaria Javier Salcedo lehenbailehen kargutik ken dezazun.

Jakin dezazula ere gaur bertan lan hitzarmenen defentsan mobilizazio dinamika bati ekin diogula.

Euskal Telebista, Eusko Irratia eta EITBko langile batzordeak

Bilbon, 2013ko urriaren 18an