Hemen zaude

BERRIA: Eztabaida EITBko kontseiluan, plan estrategikoan ETA aipatzeko beharraz

Iñaki Garcia Arrizabalaga EITBko kontseiluko kideak ohartarazi du dimisioa aurkeztuko duela

Eztabaida sutsua dago EITBko kontseiluan; ez dira ados jartzen EITBko plan estrategikoak ETAren aipamen zehatza jaso behar duen edo ez. Ondorioz, Iñaki Garcia Arrizabalaga EITBko kontseiluko kideak azken bileraren ostean ohartarazi zuen dimisioa aurkeztuko duela. Efe agentziaren arabera, hurrengo astean eskutitz bat igorriko dio EITBko kontseiluari dimititzeko arrazoiak azaltzeko.

Hileroko bilera zuten herenegun EITBko Administrazio Kontseilukoek. Euskarazko telebista publikoko 2013-2016 urteetarako plan estrategikoari buruz eztabaidatu behar zuten. Zirriborroaren puntu batean, baina, bilera trabatu, eta giroa zeharo zakartu zen.

Maite Iturbe zuzendariaren ezezkoak piztu zituen lehen sugarrak; zirriborroak ETAren aipamen zehatza jasotzeko eskatu zuten PP eta PSE-EE alderdiko ordezkariek, baina proposamena ez zen aurrera atera. Ondorengo ekinbidea onartu zutenean gaiztotu zen guztiz bilera; Karmelo Landaren, zeina Administrazio Kontseiluko kidea den eta herriko tabernen aferan auzipetuta dagoen, absoluzioa eskatzeko proposamena aurrera atera zen, EAJ, Bildu, Eusko Ikaskuntza eta Euskaltzaindiko ordezkarien aldeko botoekin. Hori dela eta, PP eta PSE-EEko ordezkariak haserretu egin ziren, eta Iñaki Garcia Arrizabalaga kontseiluko kideak ohartarazi zuen dimititu egingo zuela.

Administrazio Kontseiluko gehiengoaren «moral bikoitza» gaitzetsi zuen Garciak, ETAren aipamen zehatzik egin ez eta Karmelo Landa babesteko proposamena aurrera atera zelako. Kontseiluko Euskadiko Kontsumitzaile Elkarteko ordezkaria da Garcia, baita Deustuko Unibertsitateko irakaslea ere. Komando Autonomo Kapitalistek haren aita Juan Manuel Garcia Cordero hil zuten 1980an, Telefonicako Gipuzkoako ordezkaria zela. Iturbek berak eta gainontzeko kideek kontseiluan jarraitzeko eskatu zioten. 

ETAren aipamen zehatza egiteko proposamena PPk bota zuen, PSE-EEren babesarekin. Proposamenak zioenez, hedabide publikoak «terrorismoaren bidegabekeria aitortzeko» lan egin behar du. Maite Iturbek, berriz, ez zuen ETAren aipamenik egiteko beharrik ikusi, «iraganari buruz ez eztabaidatzeko eta aurrera begiratzeko». Kontseiluak aitortu zuen EITBk «elkarbizitza normaltzeko» betekizuna ere baduela.

Tontxu Campos kontseiluko kideak proposatu zuen Karmelo Landa babestea. PPk ezezkoa bozkatu zuen, herriko tabernen auziak EITBrekin zerikusirik ez duela argudiatuta. PSE-EEko ordezkariak eta Garciak berak ez zuten parte hartu bozketan. Landa abstenitu egin zen.

Hurrengo hiru urteetarako lan ildoak ezartzeko zirriborroari buruz eztabaidatzeko elkartu ziren kontseiluko kideak. Plan estrategikoa onartzeko, zuzendaritzak ez du Administrazio Kontseiluaren oniritzirik behar, baina horko ekarpenak eta iradokizunak jaso nahi zituen. Zirriborroa nahiko aurreratua du zuzendaritzak, eta litekeena da datozen asteetan onartzea.

Hurrengo urteetarako ildoak

Euskararen aldeko apustua mantenduko dute datozen urteotan. Oraingo zuzendaritza lanean hasi zenetik, lehentasunen rtean dago euskarazko katea indartzea. Estrategia horren lehen zantzuak jada nabari daitezke: arratsaldeko programazioa eraberritu dute, eta eguerdiko albistegietatik iluntzera ekoizpen propioko saioekin bete dute. Euskara ETB2 eta Radio Euskadi gaztelaniazko hedabideetan pixkanaka txertatzea izan daiteke hurrengo urratsa.

ADRIAN GARCIA - BERRIA 2013.09.26

Un miembro del consejo de administración de EITB amenaza con dimitir
 
Iñaki García Arrizabalaga, miembro del consejo de administración de EITB en representación de la Unión de Consumidores, amenazó con presentar su dimisión del mismo en la reunión que este órgano celebró el martes pasado porque el plan estratégico del ente público no recoge ninguna alusión a ETA. A Iñaki García también le desagradó que el consejo de administración aprobara una iniciativa para pedir la absolución del miembro del consejo y profesor de la UPV Karmelo Landa que estos días está siendo juzgado en la Audiencia nacional en el marco del sumario de las herriko taberna.

García Arrizabalaga, sin embargo, se negó ayer a confirmar si hará efectiva la renuncia; señaló que que enviará la semana que viene una carta al consejo de EITB en la que detallará su posición, y por respeto hacia sus compañeros, no quería hacer comentarios antes de que éstos se enterasen de su decisión definitiva. Profesor en la Universidad de Deustu, es hijo de Juan Manuel García, delegado de Telefónica muerto en una acción de los Comandos Autónomos Anticapitalistas en 1980.

GARA | 2013.09.26