Hemen zaude

ARGIA: EITBk bertan behera utzi du Nafarroan egiten den saio bakarra

Navarra Directoko hogei langileen kaleratzea ekiditeko egindako elkarretaratzea 2011ko abenduan.

EITBk Navarra Directo informazio saioa etetea moztea erabaki du; hamabost urtez Nafarroako telebistetan ikusi ahal izan den programa. Hamar langile kaleratuko dituzte.

Enpresak langileei astearte honetan eman die ezagutzera finikitoa, LAB sindikatuak jakinarazi duenez.Oharra atera du sindikatuak, eta dio, ez dietela negoziatzeko aukerarik eman. EITBk aurrekontu arazoak aipatu ditu argudio bezala, eta gaineratu du horrelako proiektu batean inbertitzea ez dela errentagarria, Nafarroako LTDan ezin baita ikusi.

LABek, EAJk gidatutako EITBko zuzendaritza berria kritikatu du, Nafarroako Foru Erkidegoa nahikoa kontutan hartzen ez duela eta: “EAJ buru den EITBko zuzendaritza berriak gure erkidegoarekiko konpromiso falta salatu nahi dugu”. Patxi Lópezen gobernuak 20 minutuko programa 10 minutura jaitsi zuela adierazi dute, eta Jaurlaritza berriak hori ere kendu nahi duela salatu du sindikatu abertzaleak.

Nafarroako gobernua ere egiten dute prozesuaren arduradun, LTDan EITB ez ikusteko ahalegin guztiak egin dituztela seinalatuz.

Sindikatuak informaziorako eskubide urraketa egiten ari direla salatu du, eta EITBri eskatu dio Navarra Directo kentzeko asmoa birplanteatzeko. Langileak prest azaldu dira emankizun eskaintza luzatzeko, bai euskaraz, bai gaztelaniaz. Bitarte horretan eragile sozialen eta politikoen babesa lortzeko kanpaina hasi dute.

ARGIA 2013.08.02