Hemen zaude

#M4Fborrokan: «Historia osoko lehen bertso-eskratxea egin dugu, Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia bertsolariekin»

Bertso-eskratxe, Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia bertsolariekin

Ostiral honetan, gure greba mugagabearen 13. egunean, eitb.com/M4F-ko langileok historia osoko lehen BERTSO-ESKRATXEA egin dugu, Deustun (Bilbo), Itziar IjalbaM4Fko buruaren aurka, lantaldearen erdia (27 pertsona) kaleratzea aurreikusten duen EREa salatzeko.

Gurekin punta-puntako bi bertsolari izan ditugu: Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia. Eskerrik asko, lagunak!!! :)

Protesta egiteko bide berriak probatzen jarraitzen dugu, beti irmo, beti aurrera, eta hau mundiala izan da!!!

Hemen bertso-eskratxearen bi aurrerapentxo uzten dizkizuegu, baina aurki saio osoa igoko dugu. Bien bitartean, buruz ikasi estribillo hau… ;)

Ay, Ijalba, duquesa de Alba,

gure soldata zuretzako al da?

 

http://merendados.wordpress.com/2013/07/06/bertso-eskratxe-arkaitz-estiballes-fredi-paia-m4f-eitbcom/

Etiketa: