Hemen zaude

M4Fren protesta ikusgarria: HARLEM SHAKE!

M4Fko grebalariek euren protestarekin jarraitzen dute. Aurrekoan bideoan goza daitekeen modu ikusgarrian egin zuten EITBren Bilboko egoitzaren aurrean. Benetan merezi duela HARLEM SHAKE hau ikusteak.

Aste honetan mobilizazioekin jarraitzen dute, honako planarekin:

  • Astelehena 1: Lapikokada EITBko egoitzan 11:00etatik 13:00etara
  • Asteartea 2: Elkarretaratzea Eusko Jaurlaritzan (Gasteizen). 10:00etatik 13:00etara
  • Asteazkena 3: Elkarretaratzea M4Fn 09:00etatik 11:00etara (Enpresa Batzordeak bilera eukingo du enpresarekin ordu horretan). Gero 12:00etan BEAZen elkarretaratzea (Juan Diegoren enpresan). Kapelarekin berriro.
  • Osteguna 4: 'Chorizada' EITBn. Conquistadorren casting-ak egongo dira egun horretan, beraz jende asko egongo da EITBn. Arratsaldean ere egongo dira, 17:00etatik 19:00etara.
  • Ostirala 5: Escrachea Itziar Ijalbaren etxean, Deustun. Arratsaldeko 19:00etan egingo dute jende asko 'poteoan' egongo delako Deustutik. Kartelak jarriko dituzte. Gero poteoa.