Hemen zaude

EITB.COMen proiektua kolokan uzten du M4F enpresan aurkeztutako EEEak

M4F multimedia komunikazio enpresak Enplegu Erregulaziorako Espediente bat aukeztu du 31 langileri eragiten diena. Horietako 27 EITB.COMerako lanean ari diren kazetari eta informatikariak dira, eta horren ondorioz, erdira jaitsiko da egun eitb.com proiektuan ari diren langile horien kopurua eta hainbat zerbitzu itxi egingo dira, eitb.com-en frantseseko ataria, esaterako.

Lehenik eta behin, EITBNETeko langileok gure elkartasuna adierazi nahi diegu EEE honek eragingo dien lankideei, eitb.com webguneak izan duen bilakaeraren eta arrakastaren atzean baitaude hein handi batean.

Bestetik, egoera honek eitb.com proiektua “kolokan” utzi dutela salatu nahi dugu, lantaldean egindako murrizketa honekin, eitb.com-ek ezingo baitio orain arteko eduki jario eta kalitateari eutsi .

EITB taldearen 2013ko aurrekontuen jaitsieraren harira, zuzendaritza nagusiak bereziki zigortu duela EITBNET uste dugu. eitb.com taldeko komunikabide txikiena eta aurrekonturik baxuena duena izan arren, emaitza ikusgarriak ematen ari da, 1.500.000 erabiltzaile bakarrekin hilean. Erreferentea da Euskal Herrian informazioaren eta entretenimenduaren alorrean eta garbi daukagu teknologia berriak eta multimedia komunikazioa direla egungo komunikabide indartsu guztien ardatzetako bat.

Hala ere, EITBNETen aurrekontuan murrizketa bortitza egitea erabaki du EITBko zuzendaritzak; eta zuzeneko kaltetua M4F izan den arren (eitb.com-erako lan egiten zuten kazetarien ia erdia kaleratu dute eta geratu direnei ordutegi zein %20-25eko soldata murrizketak ezarri dizkiete) eitb.com bera kolokan jarri dutela salatu nahi dugu.

eitb.com proiektu berri bat garatuko omen da. Nolakoa, ordea? Frantsesezko eta ingeleseko atarik gabe, entretenimentuan eta informazioan lantalde erdiarekin…. Eta ezin dugu ahaztu, eitb.com-en EITBNETeko kontratuarekin lanean ari garen langileok ere lan hitzarmenik gabe ari garela.

Garai zailak dira hauek, baina arduraz jokatzeko deia egiten diegu gatazka honetan ardura dutenei .

Comienzan las protestas contra el ERE que afecta a 31 trabajadores de eitb.com. Foto: eitb.com

 

EITBNETeko langileen ordezkaritza