Hemen zaude

Eusko Irratiko LAB zuzendaritzaren jokabidearekin kezkatuta

Zuzendaritzarekin izandako lehendabiziko hartuemanetan badira kezkagarriak egin zaizkigun hainbat egitasmo:

- Kontratu Amaierak: RVn 10 kontrato desagertzera doaz; REn 6 izango lirateke eta EIn 4. Radio Vitorian egin nahi duten murrizketarekin, bere biziraupena ezinezkoa izango da, eta LABen iritziz irrati honek bultzada da hain zuzen behar duena, gertutasuna eta euskara ardatz, are gehiago Arabako errealitatea sozialki eta linguistikoki azken urteetan izan duen aldaketa kontutan hartuta.

- Plantila estrukturala: Zuzendaritzak diagnostikoa abian jarriko du egitura finkatzeko. Honek esan nahi du egun «indefinido - no fijo» diren hainbat kontratu amortizatu nahi dituela. LABek bere jarrera mantentzen du, lanpostuak bermatzeko eta deialdi publikoen bidez finko bihurtzeko.

- Lan Hitzarmena: zuzendaritzak murrizketa kutsua duten puntu dezente planteatu du, zehaztasunik ez. LABek aldebakarrez egindako murrizketak atzera bueltatzea eta dagoeneko hitzartuta duguna urratzen ez jarraitzea ezinbesteko aurrebaldintzatzat jartzen ditu zuzendaritzak konfidantza eskuratzea nahi badu.

2013ko maiatzaren 28an